Igande honetan, azaroak 17, Ongi Izate Eguna antolatu dute Saran. 09:00etatik goiti herriko terapeuta eta praktikanteak ezagutzeko aukera izanen dute eta haur eta helduentzako hainbat tailer ere izanen dituzte egun osoan.
Hamar abeltzainek emanen dituzte aziendak eta aurrenekoz sagardoa eginen dute azokan bertan.
‘Manifestu bat’ taularatuko du Beheko Larraine Taldeak Kultur Etxean eta ez Bidaxkan, hasieran iragarria zegoen bezala Arrazoi teknikoak direla medio, heldu den iganderako, azaroak 17, Bidaxka ostatuan aurreikusia zegoen antzerki emanaldia Berako Kultur Etxean izanen da. Beraz, "Manifestu bat" antzerki emanaldia, Beheko Larraine Taldearena, Berako Kultur Etxean eskainiko da, azaroaren 17an, igandea, 18:00etan. Sarrera doan izanen da.
Goldatz Berako Emakume Talde Feministak antolatutako Udazkeneko Agendaren barnean, igandean 18:00etan Katakun Goldatz, Berako Emakume Talde Feminstak udazkeneko agenda zabala prestatu du. Azaro hasieran ‘Salda badago’ Euskal Herriko Jardunaldi Feministetan parte hartu zuen Durangon eta hilaren 9an batzar irekia egin zuten. Orain, azaroaren 17an, igandean 18:00etan, Zauriak dokumentala eskainiko dute Kataku herri-ostatuan eta ondotik solasaldia izanen dute.
Arizkunenea kultur etxean igandean 19:00etan izanen da saioa eta sarrerarik ez da ordaindu beharko Baztango Udaleko Kultura Batzordeak antolatuta, Aranoko Maria Jesus Zugarramurdik eta haren hiru alabek –Arantxa, Ainhoa eta Maider Ansak– osatzen duten Artantxuriketan taldeak emanaldia eskainiko du azaroaren 17an, igandean, Elizondon. Arizkunenea kultur etxea izanen dute bilgune eta 19:00etan hasiko da saioa. Laukoteak euskararen ahozko tradizioari buruzko saioa eskainiko du, udalerri nafar eta gipuzkoarretan bildutako kontakizun eta kantak ardatz direla. Sarrerarik ez da ordaindu beharko.
Haizea Loirak gidatuko du urriaren 8tik abenduaren 17ra Baztango Udaleko Kultura Batzordearen eskutik, urriaren 8tik abenduaren 17ra, asteartetan, 20:00etatik 21:40ra, musikoterapia tailerra eskainiko dute Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Haizea Loirak gidatuko ditu klaseak eta 16 urtetik goitiko emakumeei bideratutako ikastaroa izanen da. Gutienez sei parte-hartzaile beharko dira eta gehienez hamar. Arizkunenean bertan eman beharko da izena eta erroldatuek 48 euro eta erroldatu gabeek 64 ordaindu beharko dituzte.
Zortzi jatetxek eta ostatu batek parte hartuko dute urriaren 11tik abenduaren 1a arte eta argazki lehiaketa ere eginen dute
Izen-ematea dagoeneko zabalik da, Doneztebeko osasun etxean bertan jakinaraziz edo erizainarekin harremanetan jarriz.
Tailerra aitzinera ateratzeko eskainiak zituzten plaza guztiak agortu dira eta larunbat honetan zortzi hasiko dira ikastaroak. Azaroko bortz larunbatetan ordu eta erdiko saioak eginen dituzte.
Margolanak ikustea maite dutenek azaroan eta abenduan Elizondoko Arizkunenea kultur etxean aukera bikoitza izanen dute. Izan ere, J.L. Torralba eta Zoe Bray artisten pintura-erakusketak antolatu dituzte. Lehendabiziko erakusketa azaroaren 11n irekiko dute eta 24ra arte egonen da ikusgai; bigarrena, berriz, azaroaren 29tik, hondarreko ortziraletik, abenduaren 9ra arte bisitatu ahal izanen da. Batean zein bertzean artistek egindako margolan ederrez gozatu ahal izanen da.
Bi orduko hiru saio izanen dira eta Elbeteko posadako Belen Urrutia sukaldaria izanen da gidari Baztango Udaleko Kultura Batzordeak antolatuta, sukaldean aritzea maite dutenendako hiru saio izanen dituzte azaroan Lekarozen. Elbeteko posadako Belen Urrutia irakasle dutela, hilaren 12an, 19an eta 26an bilduko dira, 18:00etatik 20:00etara. 16 urtetik goitikoei bideratutako tailerra izanen da eta handia izan da sortu duen interesa. Horren erakusle da, eskaintzen ziren plaza guztiak bete izana. Horrenbertzez, hamabi pertsona izanen dira zartaginak eta kazolak sutan jarri eta gutiziak prestatzen ikasiko dutenak.
Unai Redinek zuzendu eta LAB sindikatuak ekoitzitako Hokoke dokumentala Huerta de Peraltako lan gatazkan oinarritutakoa da eta azaroaren 13an Berako Espidobaita Kultur Elkartean eta hilaren 20an Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean aurkeztuko dute. Ondotik solasaldia eginen dute.
88 lan aurkeztu dituzte Beti Gaztek antolatutako lehiaketara eta lanak ikusgai paratuko dituzte azaroaren 14tik abenduaren 2ra bitarte Harriondoako konbentuan Urtero bezala, Lesakako Beti-Gazte elkarteak Argazki lehiaketa antolatu du. Urrian argazkizale aunitzek beraien lanak aurkeztu zituzten. Denera 88 argazki aurkeztu dituzte lehiaketara, iaz baino bat guttiago eta bi sari nagusiak Kataluniara joan dira.