Asteartea, azaroak 12



20:00
21:40

Emakumeendako musikoterapia tailerra

Arizkunenea, Elizondo | Tailerrak

Haizea Loirak gidatuko du urriaren 8tik abenduaren 17ra Baztango Udaleko Kultura Batzordearen eskutik, urriaren 8tik abenduaren 17ra, asteartetan, 20:00etatik 21:40ra, musikoterapia tailerra eskainiko dute Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Haizea Loirak gidatuko ditu klaseak eta 16 urtetik goitiko emakumeei bideratutako ikastaroa izanen da. Gutienez sei parte-hartzaile beharko dira eta gehienez hamar.  Arizkunenean bertan eman beharko da izena eta erroldatuek 48 euro eta erroldatu gabeek 64 ordaindu beharko dituzte.

Emakumeendako musikoterapia tailerra Arizkunenea

Haizea Loirak gidatuko du urriaren 8tik abenduaren 17ra

Baztango Udaleko Kultura Batzordearen eskutik, urriaren 8tik abenduaren 17ra, asteartetan, 20:00etatik 21:40ra, musikoterapia tailerra eskainiko dute Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Haizea Loirak gidatuko ditu klaseak eta 16 urtetik goitiko emakumeei bideratutako ikastaroa izanen da. Gutienez sei parte-hartzaile beharko dira eta gehienez hamar.  Arizkunenean bertan eman beharko da izena eta erroldatuek 48 euro eta erroldatu gabeek 64 ordaindu beharko dituzte.



13:00
22:00

Baztan-Bidasoko XXVII. Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak

Mendialdea | Jardunaldiak

Zortzi jatetxek eta ostatu batek parte hartuko dute urriaren 11tik abenduaren 1a arte eta argazki lehiaketa ere eginen dute  

Baztan-Bidasoko XXVII. Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak

Zortzi jatetxek eta ostatu batek parte hartuko dute urriaren 11tik abenduaren 1a arte eta argazki lehiaketa ere eginen dute

 



17:30
19:00

Erretzeari uzteko tailerra urriaren 28tik abendura

Osasun etxean, Malerreka Doneztebe | Tailerrak

Izen-ematea dagoeneko zabalik da, Doneztebeko osasun etxean bertan jakinaraziz edo erizainarekin harremanetan jarriz.

Erretzeari uzteko tailerra urriaren 28tik abendura Osasun etxean

Izen-ematea dagoeneko zabalik da, Doneztebeko osasun etxean bertan jakinaraziz edo erizainarekin harremanetan jarriz.



17:30
19:00

Plastika lantegia azaroko larunbatetan Elizondon

Arizkunenea, Elizondo | Tailerrak

Tailerra aitzinera ateratzeko eskainiak zituzten plaza guztiak agortu dira eta larunbat honetan zortzi hasiko dira ikastaroak. Azaroko bortz larunbatetan ordu eta erdiko saioak eginen dituzte.

Plastika lantegia azaroko larunbatetan Elizondon Arizkunenea

Tailerra aitzinera ateratzeko eskainiak zituzten plaza guztiak agortu dira eta larunbat honetan zortzi hasiko dira ikastaroak. Azaroko bortz larunbatetan ordu eta erdiko saioak eginen dituzte.



17:00
20:00

Robotika ikastaro-lantegia

Beralandeta, Bera | Ikastaroak

Ortzegunetan 17:00etatik 20:00etara Beralandetan Nafarroako Gobernuak eta Euskarabideak antolatuta, Sarean Euskaraz egitasmoaren barrenean, robotika ikastaro-lantegia eginen dute azaroaren 7an eta 14an. Ortzegunetan 17:00etatik 20:00etara eskainiko da doako ikastaroa Beralandetan, hiru orduko bi saio. Izen-ematea www.sareaneuskaraz.eus webgunearen bidez egin behar da.

Robotika ikastaro-lantegia Beralandeta

Ortzegunetan 17:00etatik 20:00etara Beralandetan

Nafarroako Gobernuak eta Euskarabideak antolatuta, Sarean Euskaraz egitasmoaren barrenean, robotika ikastaro-lantegia eginen dute azaroaren 7an eta 14an. Ortzegunetan 17:00etatik 20:00etara eskainiko da doako ikastaroa Beralandetan, hiru orduko bi saio. Izen-ematea www.sareaneuskaraz.eus webgunearen bidez egin behar da.


17:00
20:00

Komunikatzeko era egokia lantzeko tailerra Donezteben

San Migel ikastetxean, Malerreka Doneztebe | Tailerrak

San Migel ikastetxean, 17:00etatik 20:00etara Euskarabideak antolatuta, ondoko bi asteazkenetan, blogetan eta sare sozialetan komunikatzeko modu egokia lantzeko tailerra eginen dute Doneztebeko San Migel ikastetxean. Hasiera batean urrian egitekoa zen, baina Malerrekako Euskara Zerbitzutik jakinarazi dutenez, azaroaren 7ra eta 14ra eginen dituzte.

Komunikatzeko era egokia lantzeko tailerra Donezteben San Migel ikastetxean

San Migel ikastetxean, 17:00etatik 20:00etara

Euskarabideak antolatuta, ondoko bi asteazkenetan, blogetan eta sare sozialetan komunikatzeko modu egokia lantzeko tailerra eginen dute Doneztebeko San Migel ikastetxean. Hasiera batean urrian egitekoa zen, baina Malerrekako Euskara Zerbitzutik jakinarazi dutenez, azaroaren 7ra eta 14ra eginen dituzte.



19:30
11:00

II. Landa Begiradak jardunaldiak Baztanen

Baztan | Jardunaldiak

Ortziralean ‘Jeune Bergère’ filma eskainiko dute Arizkunenean eta Luis Gonzalezek solasalda eskainiko du larunbat goizean  

II. Landa Begiradak jardunaldiak Baztanen

Ortziralean ‘Jeune Bergère’ filma eskainiko dute Arizkunenean eta Luis Gonzalezek solasalda eskainiko du larunbat goizean

 



10:00
20:00

JL Torralba artistaren pintura-erakusketa ikusgai izanen da azaroaren 11tik 24ra Arizkunenean

Arizkunenea, Elizondo | Erakusketak

Margolanak ikustea maite dutenek azaroan eta abenduan Elizondoko Arizkunenea kultur etxean aukera bikoitza izanen dute. Izan ere, J.L. Torralba eta Zoe Bray artisten pintura-erakusketak antolatu dituzte. Lehendabiziko erakusketa azaroaren 11n irekiko dute eta 24ra arte egonen da ikusgai; bigarrena, berriz, azaroaren 29tik, hondarreko ortziraletik, abenduaren 9ra arte bisitatu ahal izanen da. Batean zein bertzean artistek egindako margolan ederrez gozatu ahal izanen da.

JL Torralba artistaren pintura-erakusketa ikusgai izanen da azaroaren 11tik 24ra Arizkunenean Arizkunenea

Margolanak ikustea maite dutenek azaroan eta abenduan Elizondoko Arizkunenea kultur etxean aukera bikoitza izanen dute. Izan ere, J.L. Torralba eta Zoe Bray artisten pintura-erakusketak antolatu dituzte. Lehendabiziko erakusketa azaroaren 11n irekiko dute eta 24ra arte egonen da ikusgai; bigarrena, berriz, azaroaren 29tik, hondarreko ortziraletik, abenduaren 9ra arte bisitatu ahal izanen da. Batean zein bertzean artistek egindako margolan ederrez gozatu ahal izanen da.



15:00
20:30

Azukrearen gazi-gozoak

Leitzaldea | Hitzaldia

Izena-emateko epea gaur, hilak 11, bukatuko da 13:00etan Azukrerik gabeko astea izendatu dute azaroaren 11tik 17ra artekoa eta horrekin lotuta, hitzaldia antolatu du adin txikikoen obesitateari irtenbidea emateko sortu berria den Kikili Salda lantaldeak. Azukrearen gazi-gozoak azalduko ditu Libe Garmendia dietista-nutrizionistak azaroaren 12an Areson  eta Leitzan eta azaroaren 15ean Goizuetan.

Azukrearen gazi-gozoak

Izena-emateko epea gaur, hilak 11, bukatuko da 13:00etan

Azukrerik gabeko astea izendatu dute azaroaren 11tik 17ra artekoa eta horrekin lotuta, hitzaldia antolatu du adin txikikoen obesitateari irtenbidea emateko sortu berria den Kikili Salda lantaldeak. Azukrearen gazi-gozoak azalduko ditu Libe Garmendia dietista-nutrizionistak azaroaren 12an Areson  eta Leitzan eta azaroaren 15ean Goizuetan.


18:00
20:00

Sukaldaritza ikastaroa Lekarozen

Baztan | Ikastaroak

Bi orduko hiru saio izanen dira eta Elbeteko posadako Belen Urrutia sukaldaria izanen da gidari Baztango Udaleko Kultura Batzordeak antolatuta, sukaldean aritzea maite dutenendako hiru saio izanen dituzte azaroan Lekarozen. Elbeteko posadako Belen Urrutia irakasle dutela, hilaren 12an, 19an eta 26an bilduko dira, 18:00etatik 20:00etara. 16 urtetik goitikoei bideratutako tailerra izanen da eta handia izan da sortu duen interesa. Horren erakusle da, eskaintzen ziren plaza guztiak bete izana.  Horrenbertzez, hamabi pertsona izanen dira zartaginak eta kazolak sutan jarri eta gutiziak prestatzen ikasiko dutenak.

Sukaldaritza ikastaroa Lekarozen

Bi orduko hiru saio izanen dira eta Elbeteko posadako Belen Urrutia sukaldaria izanen da gidari

Baztango Udaleko Kultura Batzordeak antolatuta, sukaldean aritzea maite dutenendako hiru saio izanen dituzte azaroan Lekarozen. Elbeteko posadako Belen Urrutia irakasle dutela, hilaren 12an, 19an eta 26an bilduko dira, 18:00etatik 20:00etara. 16 urtetik goitikoei bideratutako tailerra izanen da eta handia izan da sortu duen interesa. Horren erakusle da, eskaintzen ziren plaza guztiak bete izana.  Horrenbertzez, hamabi pertsona izanen dira zartaginak eta kazolak sutan jarri eta gutiziak prestatzen ikasiko dutenak.