Haizea Loirak gidatuko du urriaren 8tik abenduaren 17ra Baztango Udaleko Kultura Batzordearen eskutik, urriaren 8tik abenduaren 17ra, asteartetan, 20:00etatik 21:40ra, musikoterapia tailerra eskainiko dute Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Haizea Loirak gidatuko ditu klaseak eta 16 urtetik goitiko emakumeei bideratutako ikastaroa izanen da. Gutienez sei parte-hartzaile beharko dira eta gehienez hamar. Arizkunenean bertan eman beharko da izena eta erroldatuek 48 euro eta erroldatu gabeek 64 ordaindu beharko dituzte.
Zortzi jatetxek eta ostatu batek parte hartuko dute urriaren 11tik abenduaren 1a arte eta argazki lehiaketa ere eginen dute
Izen-ematea dagoeneko zabalik da, Doneztebeko osasun etxean bertan jakinaraziz edo erizainarekin harremanetan jarriz.
Tailerra aitzinera ateratzeko eskainiak zituzten plaza guztiak agortu dira eta larunbat honetan zortzi hasiko dira ikastaroak. Azaroko bortz larunbatetan ordu eta erdiko saioak eginen dituzte.
Ortzegunetan 17:00etatik 20:00etara Beralandetan Nafarroako Gobernuak eta Euskarabideak antolatuta, Sarean Euskaraz egitasmoaren barrenean, robotika ikastaro-lantegia eginen dute azaroaren 7an eta 14an. Ortzegunetan 17:00etatik 20:00etara eskainiko da doako ikastaroa Beralandetan, hiru orduko bi saio. Izen-ematea www.sareaneuskaraz.eus webgunearen bidez egin behar da.
San Migel ikastetxean, 17:00etatik 20:00etara Euskarabideak antolatuta, ondoko bi asteazkenetan, blogetan eta sare sozialetan komunikatzeko modu egokia lantzeko tailerra eginen dute Doneztebeko San Migel ikastetxean. Hasiera batean urrian egitekoa zen, baina Malerrekako Euskara Zerbitzutik jakinarazi dutenez, azaroaren 7ra eta 14ra eginen dituzte.
Ortziralean herri-bazkaria izanen dute eta larunbat gauean Kupela taldeak girotuko du plaza bazterra Lau egunez, azaroaren 8tik 11ra, hamaika ekitaldiz gozatzeko aukera izanen dute herritar eta bisitariek Aurtitzen. Ortzirale eguerdian lehertuko den etxafuegoak emanen die hasiera bestei eta patata tortilla eta postre dastaketarekin goxatuko dute besta bukaerak utzitako zaporea.
Ortziralean ‘Jeune Bergère’ filma eskainiko dute Arizkunenean eta Luis Gonzalezek solasalda eskainiko du larunbat goizean
Margolanak ikustea maite dutenek azaroan eta abenduan Elizondoko Arizkunenea kultur etxean aukera bikoitza izanen dute. Izan ere, J.L. Torralba eta Zoe Bray artisten pintura-erakusketak antolatu dituzte. Lehendabiziko erakusketa azaroaren 11n irekiko dute eta 24ra arte egonen da ikusgai; bigarrena, berriz, azaroaren 29tik, hondarreko ortziraletik, abenduaren 9ra arte bisitatu ahal izanen da. Batean zein bertzean artistek egindako margolan ederrez gozatu ahal izanen da.