Ikasturte honetako lehen saioa izanen da eta hemendik aitzinera hilabetero eginen dute, bigarren igandetan Baztango dantzariak taldeak eta Elizondoko gaiteroek antolatutako Bailableak eginen dituzte azaroaren 10ean, igandean 12:45ean Elizondoko Foruen Plazan. Ikasturte honetako lehenbiziko hitzordua izanen da. Hemendik aitzinera, hilabetero eginen dute dantzarako hitzordua, hilabeteko bigarren igandetan.
Doneztebeko Erreka Guraso Elkarteak eta Gazte Burrunba Kultur Taldeak, Udalaren laguntzarekin, zinema emanaldiak antolatu dituzte igande honetarako, azaroak 10. Aldi honetan, Se armó el Belén eta Señor, dame paciencia filmak ikusteko aukera izanen da.
Tartean Teatroa taldearen ‘Tabernaria’ antzezlana ikusgai izanen da Kataku ostatuan igandean, Mikel Martinez aktorearen eskutik Berako Euskara Batzordeak, Kultur Batzordearen eta Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen eta Berako Kultur Batzordearen laguntzaz antolatutako XXI. Kafe-Antzerki Zikloa azaroaren 10ean, igandean abiatuko da. Tartean Teatroa taldeak Tabernaria. Instrukzioak botatzeko ondo bat kaña antzezlana eskainiko du eta ordu erdiko bi pase emanen dira, 18:00etan eta 19:00eta Kataku ostatuan.
Folk Ametsetan zikloko azken emanaldia eskainiko du Kilemak igandean 19:00etan Arizkunenean Folk Ametsetan zikloaren barnean, Elizondoko azken emanaldia eskainiko du Madagaskarko Kilema musikari malgatxeak azaroaren 10ean, igandean 19:00etan Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Sarrera doan izanen da.
Haizea Loirak gidatuko du urriaren 8tik abenduaren 17ra Baztango Udaleko Kultura Batzordearen eskutik, urriaren 8tik abenduaren 17ra, asteartetan, 20:00etatik 21:40ra, musikoterapia tailerra eskainiko dute Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Haizea Loirak gidatuko ditu klaseak eta 16 urtetik goitiko emakumeei bideratutako ikastaroa izanen da. Gutienez sei parte-hartzaile beharko dira eta gehienez hamar. Arizkunenean bertan eman beharko da izena eta erroldatuek 48 euro eta erroldatu gabeek 64 ordaindu beharko dituzte.
Zortzi jatetxek eta ostatu batek parte hartuko dute urriaren 11tik abenduaren 1a arte eta argazki lehiaketa ere eginen dute
Izen-ematea dagoeneko zabalik da, Doneztebeko osasun etxean bertan jakinaraziz edo erizainarekin harremanetan jarriz.
Tailerra aitzinera ateratzeko eskainiak zituzten plaza guztiak agortu dira eta larunbat honetan zortzi hasiko dira ikastaroak. Azaroko bortz larunbatetan ordu eta erdiko saioak eginen dituzte.
Ortzegunetan 17:00etatik 20:00etara Beralandetan Nafarroako Gobernuak eta Euskarabideak antolatuta, Sarean Euskaraz egitasmoaren barrenean, robotika ikastaro-lantegia eginen dute azaroaren 7an eta 14an. Ortzegunetan 17:00etatik 20:00etara eskainiko da doako ikastaroa Beralandetan, hiru orduko bi saio. Izen-ematea www.sareaneuskaraz.eus webgunearen bidez egin behar da.
San Migel ikastetxean, 17:00etatik 20:00etara Euskarabideak antolatuta, ondoko bi asteazkenetan, blogetan eta sare sozialetan komunikatzeko modu egokia lantzeko tailerra eginen dute Doneztebeko San Migel ikastetxean. Hasiera batean urrian egitekoa zen, baina Malerrekako Euskara Zerbitzutik jakinarazi dutenez, azaroaren 7ra eta 14ra eginen dituzte.
Ortziralean herri-bazkaria izanen dute eta larunbat gauean Kupela taldeak girotuko du plaza bazterra Lau egunez, azaroaren 8tik 11ra, hamaika ekitaldiz gozatzeko aukera izanen dute herritar eta bisitariek Aurtitzen. Ortzirale eguerdian lehertuko den etxafuegoak emanen die hasiera bestei eta patata tortilla eta postre dastaketarekin goxatuko dute besta bukaerak utzitako zaporea.
Ortziralean ‘Jeune Bergère’ filma eskainiko dute Arizkunenean eta Luis Gonzalezek solasalda eskainiko du larunbat goizean