Hilabeteko bigarren larunbatean, 10:30etik 13:30era eskolako arkupeetan Baztan-Bidasoaldeko ekoizleen produktuen merkatua izanen da azaroaren 9an hilabeteko bigarren larunbatean 10:00etatik 13:30era Berako Rikardo Baroja eskolako arkupetan.
Malerrekako III. Rallysprinta izanen dute bihar, azaroaren 9an, Donezteben. Nafarroako Rally Txapelketarako eta Nafarroako Junior Rally Txapelketarako baliagarria izanen da. Nafarroako Federazioak antolatutako lasterketa da, Doneztebeko Udalak eta Malerreka Motorsport taldeak lagundua.
Genero berdintasunari lotuta, Malerrekako Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuek antolatuta Malerrekan eta Bertizaranan egiten ari diren ekintzen barne, larunbat honetan, azaroak 9, Irungo emakumeak plazara dokumentala eskainiko dute Urrozko ostatuan, 18:00etan.
Emakumezkoek inauterietan egin duten ibilbidearen gaineko ikerketa egina du Aitzpea Leizaola antropologoak eta horri buruz mintzatuko da larunbat arratsaldean Sunbillako sabaian antolatu duten solasaldian.
Abeslari beratarrak ‘Haize gorri batek’ diskoa aurkeztuko du larunbatean 19:00etan Kultur Etxean Estitxu Pinatxo abeslari beratarrak Haize gorri batek bere lehen diska aurkezteko kontzertua eskainiko du azaroaren 9an, larunbatean 19:00etan Kultur Etxean. Sarrera 6 euro ordaindu beharko da.
Etxalartarrak Herri Haitada antolatzeko bilera eginen dute bihar, azaroaren 9an. Kultur Etxean bilduko dira, 19:00etan eta herritar guztiei parte hartzeko gonbidapena luzatu diete.
Onintza Enbeitaren eta Aitor Sarriegiren eskutik, bertso afaria izanen dute larunbatean Amaiurren. Gaztelu elkartean dute hitzordua 21:00etan.
Haizea Loirak gidatuko du urriaren 8tik abenduaren 17ra Baztango Udaleko Kultura Batzordearen eskutik, urriaren 8tik abenduaren 17ra, asteartetan, 20:00etatik 21:40ra, musikoterapia tailerra eskainiko dute Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Haizea Loirak gidatuko ditu klaseak eta 16 urtetik goitiko emakumeei bideratutako ikastaroa izanen da. Gutienez sei parte-hartzaile beharko dira eta gehienez hamar. Arizkunenean bertan eman beharko da izena eta erroldatuek 48 euro eta erroldatu gabeek 64 ordaindu beharko dituzte.
Zortzi jatetxek eta ostatu batek parte hartuko dute urriaren 11tik abenduaren 1a arte eta argazki lehiaketa ere eginen dute
Izen-ematea dagoeneko zabalik da, Doneztebeko osasun etxean bertan jakinaraziz edo erizainarekin harremanetan jarriz.
Tailerra aitzinera ateratzeko eskainiak zituzten plaza guztiak agortu dira eta larunbat honetan zortzi hasiko dira ikastaroak. Azaroko bortz larunbatetan ordu eta erdiko saioak eginen dituzte.
Ortzegunetan 17:00etatik 20:00etara Beralandetan Nafarroako Gobernuak eta Euskarabideak antolatuta, Sarean Euskaraz egitasmoaren barrenean, robotika ikastaro-lantegia eginen dute azaroaren 7an eta 14an. Ortzegunetan 17:00etatik 20:00etara eskainiko da doako ikastaroa Beralandetan, hiru orduko bi saio. Izen-ematea www.sareaneuskaraz.eus webgunearen bidez egin behar da.
San Migel ikastetxean, 17:00etatik 20:00etara Euskarabideak antolatuta, ondoko bi asteazkenetan, blogetan eta sare sozialetan komunikatzeko modu egokia lantzeko tailerra eginen dute Doneztebeko San Migel ikastetxean. Hasiera batean urrian egitekoa zen, baina Malerrekako Euskara Zerbitzutik jakinarazi dutenez, azaroaren 7ra eta 14ra eginen dituzte.
Ortziralean herri-bazkaria izanen dute eta larunbat gauean Kupela taldeak girotuko du plaza bazterra Lau egunez, azaroaren 8tik 11ra, hamaika ekitaldiz gozatzeko aukera izanen dute herritar eta bisitariek Aurtitzen. Ortzirale eguerdian lehertuko den etxafuegoak emanen die hasiera bestei eta patata tortilla eta postre dastaketarekin goxatuko dute besta bukaerak utzitako zaporea.
Sei orduko ikastaroa izanen da eta bi egunez bilduko dira, ostiralean, arratsaldez; eta, larunbatean, goizez Nafarroako Gobernuak eta Euskarabideak antolatutako IKT ikastaro-zikloaren barne, azaroaren 15a arte hainbat txokotan Youtube, robotika, musika aplikazioak, pribatutasuna eta blogak izanen dituzte hizpide. Elizondon, erraterako, azaroaren 8an eta 9an Youtuber izateko mila modu: bideo-edizio ikastaro-lantegia izanen dute. Sei orduko lantegia izanen da. Azaroaren 8an, ortziralean, 17:00etatik 20:00etara; eta 9an, larunbatean, 10:00etatik 13:00etara bilduko dira, Lanbide Eskolan.
Ortziralean ‘Jeune Bergère’ filma eskainiko dute Arizkunenean eta Luis Gonzalezek solasalda eskainiko du larunbat goizean