%100ean berriztagarria den argindarra eskaintzen duen Enargia kooperatiba ezagutarazteko, bilkurak egiten ari dira herriz herri. Asteazken arratsaldean, Saran eginen dute kooperatibaren inguruko azalpenak emateko hitzordua, 18:30ean, Lur Berri gelan.
Asteazkenean 19:00etan izanen dute Arizkunenean Udazkenean sartuta, baztandarrak ere Euskaraldiari begira hasiak dira. Batzordeak lehendabiziko bilkurarako data zehaztua du dagoeneko. Azaroaren 6an, asteazkenean, dute hitzordua eta Elizondoko Arizkunenea kultur etxean bilduko dira, 19:00etan. Adierazi dutenez, bigarren edizio honen aurkezpena ez ezik, formazio-saioa ere eginen dute. Aurten, Euskal Herri osoko herritarrei hizkuntza-ohiturak aldatzen jarraitzeko; eta era guztietako entitateei beraien funtzionamenduan urrrats zehatzak emateko bultzaldia eskainiko du Euskaraldiak.
Haizea Loirak gidatuko du urriaren 8tik abenduaren 17ra Baztango Udaleko Kultura Batzordearen eskutik, urriaren 8tik abenduaren 17ra, asteartetan, 20:00etatik 21:40ra, musikoterapia tailerra eskainiko dute Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Haizea Loirak gidatuko ditu klaseak eta 16 urtetik goitiko emakumeei bideratutako ikastaroa izanen da. Gutienez sei parte-hartzaile beharko dira eta gehienez hamar. Arizkunenean bertan eman beharko da izena eta erroldatuek 48 euro eta erroldatu gabeek 64 ordaindu beharko dituzte.
Zortzi jatetxek eta ostatu batek parte hartuko dute urriaren 11tik abenduaren 1a arte eta argazki lehiaketa ere eginen dute
Izen-ematea dagoeneko zabalik da, Doneztebeko osasun etxean bertan jakinaraziz edo erizainarekin harremanetan jarriz.
Tailerra aitzinera ateratzeko eskainiak zituzten plaza guztiak agortu dira eta larunbat honetan zortzi hasiko dira ikastaroak. Azaroko bortz larunbatetan ordu eta erdiko saioak eginen dituzte.