Arraioz, Oronoz-Mugairi eta Almandozko txokoak izanen dituzte margotzeko gai, Jose Mari Apezetxea zenaren omenez egindako lehiaketan Udazken kolorez edertutako paisaiak margotzeko, Jose Mari Apezetxea aire zabaleko pintura lehiaketa izanen dute azaroaren 3an, Elizondon. Kasino elkarteak antolatuta, 16 urtetik goitikoei bideratutako lehiaketa izanen da eta aurten Arraioz, Oronoz-Mugairi eta Almandozko txokoak, parajeak eta eraikinak izanen dira gai.
Bel Pozueta eta Oihan Mendo izanen dira igandean 13:00etan Abesbatza plazan Azaroaren 10eko hauteskundeei begira, EH Bilduk Bel Pozueta hautagaiarekin eta Oihan Mendorekin ekitaldia antolatu du Elizondon azaroaren 3an. Igandean 13:00etan hasiko da ekitaldia Elizondoko Abesbatza plazan.
Folk Ametsetan zikloaren barne, Xose Liz taldearen kontzertua izan zuten urriaren 27an, igandean, Elizondon. Galiziako folk-taldearen emanaldi gustagarriaren ondotik, heldu den igandeko hitzorduaren zain daude.
Folk Ametsetan zikloaren barrenean, Arizkunenean igandean 19:00etan hasita Folk Ametsetan zikloaren barne, antzerkia, zinema, musika eta poesia uztartzen dituen Suakai taldearen Raíces lanaz gozatzeko aukera izanen dute azaroaren 3an Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. 19:00etan hasiko da emanaldia eta sarrera doan izanen da.
Tolosako Abesbatza Lehiaketan parte hartuko duen taldeak azaroaren 3an kontzertua eskainiko du elizan Aurten XXV. edizioa beteko duen Nafarroako Nazioarteko Abesbatza Zikloaren barne, Letoniako Vocal Group Era abesbatzaren kontzertuarekin gozatzeko aukera izanen dute Donezteben. Azaroaren 3an izanen da elizan, igandean 19:00etan, eta aipatzekoa da abesbatza hori Tolosako Abesbatzen Lehiaketa ezagunean parte hartzekoa dela. Zehazki azaroaren 1ean ariko da Tolosan. Duela hamarkada bat sortua da eta geroztik nazioartean hainbat emanaldi eskaini ditu emakumezkoen talde honek.
Haizea Loirak gidatuko du urriaren 8tik abenduaren 17ra Baztango Udaleko Kultura Batzordearen eskutik, urriaren 8tik abenduaren 17ra, asteartetan, 20:00etatik 21:40ra, musikoterapia tailerra eskainiko dute Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Haizea Loirak gidatuko ditu klaseak eta 16 urtetik goitiko emakumeei bideratutako ikastaroa izanen da. Gutienez sei parte-hartzaile beharko dira eta gehienez hamar. Arizkunenean bertan eman beharko da izena eta erroldatuek 48 euro eta erroldatu gabeek 64 ordaindu beharko dituzte.
Zortzi jatetxek eta ostatu batek parte hartuko dute urriaren 11tik abenduaren 1a arte eta argazki lehiaketa ere eginen dute
Izen-ematea dagoeneko zabalik da, Doneztebeko osasun etxean bertan jakinaraziz edo erizainarekin harremanetan jarriz.
Heldu den asteazkenean, hilaren 6an, Lesakako Emakume Taldearen aurkezpena eta emakumeentzako tailerra eginen dituzte. Arranon zehaztu dute hitzordua, 19:00etan. Izena eman nahi dutenek lesakakoemakumetaldea@gmail.com helbidera idatzi edo Arranon bertan jakinarazi beharko dute. Guttienez 12 emakume eta gehienez 20 beharko dira parte hartzeko.
200 herritarrek jaso dute Umore Onak urtero antolatzen duen festarako gonbidapena Urteroko moduan zer ospatua izanen dute 65 urtetik goitiko goizuetarrek. Umore Onak antolatuta, azaroko lehenbiziko asteburuan izanen dituzte ekitaldiak. Azaroaren 2an, larunbatarekin, 16:00etan truk eta mus txapellketak jokatuko dituzte. Igandean, azaroaren 3an, 10:00etan pilota txapelketako partidak abiatuko dira, 11:00etan meza eta 14:00etan bazkaria izanen dute elkartean. Bazkalondoan eta aspertu arte Luis Elizegi musika joz ariko da.
Tailerra aitzinera ateratzeko eskainiak zituzten plaza guztiak agortu dira eta larunbat honetan zortzi hasiko dira ikastaroak. Azaroko bortz larunbatetan ordu eta erdiko saioak eginen dituzte.