Larunbata, azaroak 2

12:00

Malerreka kantuz Donamarian

Donamariako plaza, Malerreka Donamaria | Kantak

Larunbatean 12:00etan plazatik abiatuko dira. Urteko azken emanaldia, berriz, Donezteben izanen dute, abenduaren 7an Malerreka Kantuz egitasmoaren aurtengo ibilbidea azken txanpan da dagoeneko.Herritarrek, urriaren 5ean Iturenen egindako saioaren ondotik, hurrengo saiorako zintzurrak bero eta musika-tresnak prest dituzte. Larunbatean, azaroaren 2an, Donamarian izanen dute herriko karrikak kantuz eta musika doinuz alaitzeko hitzordua. Ohi bezala, herriko plazatik abiatuko dira. Eguerdian, 12:00etan hasiko dute buelta eta nahi duena bertaratu daiteke.

Malerreka kantuz Donamarian Donamariako plaza

Larunbatean 12:00etan plazatik abiatuko dira. Urteko azken emanaldia, berriz, Donezteben izanen dute, abenduaren 7an

Malerreka Kantuz egitasmoaren aurtengo ibilbidea azken txanpan da dagoeneko.Herritarrek, urriaren 5ean Iturenen egindako saioaren ondotik, hurrengo saiorako zintzurrak bero eta musika-tresnak prest dituzte. Larunbatean, azaroaren 2an, Donamarian izanen dute herriko karrikak kantuz eta musika doinuz alaitzeko hitzordua. Ohi bezala, herriko plazatik abiatuko dira. Eguerdian, 12:00etan hasiko dute buelta eta nahi duena bertaratu daiteke.

18:00

'Irungo emakumeak plazara' dokumentala Elgorriagan

Herriko Etxea, Malerreka Elgorriaga | Dokumentalak

Genero berdintasunari lotuta, Malerrekako Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuek antolatuta hainbat tailer, dokumental emanaldi eta hitzaldi egiten ari dira Malerrekan eta Bertizaranan. Horren barne, larunbat honetan, azaroak 2, Irungo emakumeak plazara dokumentala ikusteko aukera izanen da Elgorriagan. 18:00etan Herriko Etxean eskainiko dute.

'Irungo emakumeak plazara' dokumentala Elgorriagan Herriko Etxea

Genero berdintasunari lotuta, Malerrekako Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuek antolatuta hainbat tailer, dokumental emanaldi eta hitzaldi egiten ari dira Malerrekan eta Bertizaranan. Horren barne, larunbat honetan, azaroak 2, Irungo emakumeak plazara dokumentala ikusteko aukera izanen da Elgorriagan. 18:00etan Herriko Etxean eskainiko dute.

18:00

Azarorako antzerkia, musika, zinema, aurkezpenak eta hitzaldiak prest dituzte Donezteben

Doneztebeko zinema, Malerreka Doneztebe | Antzerkiak

Azaroaren 2an Halloweenen inguruko antzerki-emanaldia eskainiko du Firin-Farandula taldeak  Antzerki- eta zinema-emanaldi, kontzertu, aurkezpen, hitzaldi... azaroan hamaika ekitaldi izanen dituzte Donezteben. Hasteko, azaroaren 2an, larunbatean Halloween aitzakiatzat hartuz Malerrekako Firin-Farandula antzerki-taldearen emanaldia izanen dute, larunbatean 18:00etam zineman. Adin guztietako ikusleei eta bereziki gaztetxoei bideraturiko emanaldia izanen da eta ‘El museo de los Warren’ eta ‘Thriller y la brujita presumida’ antzezlanak eskainiko dituzte. Ekitaldi horren bidez zabalduko da azaroko agenda bete-betea.

Azarorako antzerkia, musika, zinema, aurkezpenak eta hitzaldiak prest dituzte Donezteben Doneztebeko zinema

Azaroaren 2an Halloweenen inguruko antzerki-emanaldia eskainiko du Firin-Farandula taldeak 

Antzerki- eta zinema-emanaldi, kontzertu, aurkezpen, hitzaldi... azaroan hamaika ekitaldi izanen dituzte Donezteben. Hasteko, azaroaren 2an, larunbatean Halloween aitzakiatzat hartuz Malerrekako Firin-Farandula antzerki-taldearen emanaldia izanen dute, larunbatean 18:00etam zineman. Adin guztietako ikusleei eta bereziki gaztetxoei bideraturiko emanaldia izanen da eta ‘El museo de los Warren’ eta ‘Thriller y la brujita presumida’ antzezlanak eskainiko dituzte. Ekitaldi horren bidez zabalduko da azaroko agenda bete-betea.

20:00
21:40

Emakumeendako musikoterapia tailerra

Arizkunenea, Elizondo | Tailerrak

Haizea Loirak gidatuko du urriaren 8tik abenduaren 17ra Baztango Udaleko Kultura Batzordearen eskutik, urriaren 8tik abenduaren 17ra, asteartetan, 20:00etatik 21:40ra, musikoterapia tailerra eskainiko dute Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Haizea Loirak gidatuko ditu klaseak eta 16 urtetik goitiko emakumeei bideratutako ikastaroa izanen da. Gutienez sei parte-hartzaile beharko dira eta gehienez hamar.  Arizkunenean bertan eman beharko da izena eta erroldatuek 48 euro eta erroldatu gabeek 64 ordaindu beharko dituzte.

Emakumeendako musikoterapia tailerra Arizkunenea

Haizea Loirak gidatuko du urriaren 8tik abenduaren 17ra

Baztango Udaleko Kultura Batzordearen eskutik, urriaren 8tik abenduaren 17ra, asteartetan, 20:00etatik 21:40ra, musikoterapia tailerra eskainiko dute Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Haizea Loirak gidatuko ditu klaseak eta 16 urtetik goitiko emakumeei bideratutako ikastaroa izanen da. Gutienez sei parte-hartzaile beharko dira eta gehienez hamar.  Arizkunenean bertan eman beharko da izena eta erroldatuek 48 euro eta erroldatu gabeek 64 ordaindu beharko dituzte.

13:00
22:00

Baztan-Bidasoko XXVII. Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak

Mendialdea | Jardunaldiak

Zortzi jatetxek eta ostatu batek parte hartuko dute urriaren 11tik abenduaren 1a arte eta argazki lehiaketa ere eginen dute  

Baztan-Bidasoko XXVII. Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak

Zortzi jatetxek eta ostatu batek parte hartuko dute urriaren 11tik abenduaren 1a arte eta argazki lehiaketa ere eginen dute

19:00
20:00

Arantzako Kultur Egunak

Bortziriak Arantza | Ospakizunak

Liburu eta DVDaren aurkezpena, dokumental emanaldia, ipuin-kontalaria, kantaldia, antzerkia, magia ikuskizuna, mus eta partxis txapelketak, Baserritarren Eguna... Inoiz baino ekitaldi gehiago izanen dira ortzegunean hasi eta heldu den astean segida izanen duten Arantzako Kultur Egunetan.

17:30
19:00

Erretzeari uzteko tailerra urriaren 28tik abendura

Osasun etxean, Malerreka Doneztebe | Tailerrak

Izen-ematea dagoeneko zabalik da, Doneztebeko osasun etxean bertan jakinaraziz edo erizainarekin harremanetan jarriz.

Erretzeari uzteko tailerra urriaren 28tik abendura Osasun etxean

Izen-ematea dagoeneko zabalik da, Doneztebeko osasun etxean bertan jakinaraziz edo erizainarekin harremanetan jarriz.

07:45
17:00

Jardunaldi feministak azaroaren 1ean, 2an eta 3an

Plaza, Bortziriak | Jardunaldiak

Heldu den asteazkenean, hilaren 6an, Lesakako Emakume Taldearen aurkezpena eta emakumeentzako tailerra eginen dituzte. Arranon zehaztu dute hitzordua, 19:00etan. Izena eman nahi dutenek lesakakoemakumetaldea@gmail.com helbidera idatzi edo Arranon bertan jakinarazi beharko dute. Guttienez 12 emakume eta gehienez 20 beharko dira parte hartzeko.

Jardunaldi feministak azaroaren 1ean, 2an eta 3an Plaza

Heldu den asteazkenean, hilaren 6an, Lesakako Emakume Taldearen aurkezpena eta emakumeentzako tailerra eginen dituzte. Arranon zehaztu dute hitzordua, 19:00etan. Izena eman nahi dutenek lesakakoemakumetaldea@gmail.com helbidera idatzi edo Arranon bertan jakinarazi beharko dute. Guttienez 12 emakume eta gehienez 20 beharko dira parte hartzeko.

16:00
20:00

Goizuetako Jubilatuen Eguna

Umore Ona elkartea, Goizueta | Ospakizunak

200 herritarrek jaso dute Umore Onak urtero antolatzen duen  festarako gonbidapena Urteroko moduan zer ospatua izanen dute 65 urtetik goitiko goizuetarrek. Umore Onak antolatuta, azaroko lehenbiziko asteburuan izanen dituzte ekitaldiak. Azaroaren 2an, larunbatarekin, 16:00etan truk eta mus txapellketak jokatuko dituzte. Igandean, azaroaren 3an, 10:00etan pilota txapelketako partidak abiatuko dira, 11:00etan meza eta 14:00etan bazkaria izanen dute elkartean. Bazkalondoan eta aspertu arte Luis Elizegi musika joz ariko da.

Goizuetako Jubilatuen Eguna Umore Ona elkartea

200 herritarrek jaso dute Umore Onak urtero antolatzen duen  festarako gonbidapena

Urteroko moduan zer ospatua izanen dute 65 urtetik goitiko goizuetarrek. Umore Onak antolatuta, azaroko lehenbiziko asteburuan izanen dituzte ekitaldiak. Azaroaren 2an, larunbatarekin, 16:00etan truk eta mus txapellketak jokatuko dituzte. Igandean, azaroaren 3an, 10:00etan pilota txapelketako partidak abiatuko dira, 11:00etan meza eta 14:00etan bazkaria izanen dute elkartean. Bazkalondoan eta aspertu arte Luis Elizegi musika joz ariko da.

17:30
19:00

Plastika lantegia azaroko larunbatetan Elizondon

Arizkunenea, Elizondo | Tailerrak

Tailerra aitzinera ateratzeko eskainiak zituzten plaza guztiak agortu dira eta larunbat honetan zortzi hasiko dira ikastaroak. Azaroko bortz larunbatetan ordu eta erdiko saioak eginen dituzte.

Plastika lantegia azaroko larunbatetan Elizondon Arizkunenea

Tailerra aitzinera ateratzeko eskainiak zituzten plaza guztiak agortu dira eta larunbat honetan zortzi hasiko dira ikastaroak. Azaroko bortz larunbatetan ordu eta erdiko saioak eginen dituzte.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»