Ainhoa Ansa ariko da gidari lanetan ostegunean 18:00etan Maisuenean Urriaren 10ean hasi zituzten Mendialdea Mankomunitateak Dakienak ez dakienari erakutsi goiburupean antolatutako tailerrak. Zaborrik sortu gabe erosketak nola egin pentsatzeko tailerra egin zuten. Nola antolatu gure erosketak, horretarako prestatuak ez dauden saltokietan? Zer egin daiteke zaborra ekiditeko gure egunerokoan? Izan ziren tailerrean parte hartu zutenak erantzuten saiatu ziren galderetako batzuk.
Kalabazak ireki, aurpegiaren forma eman eta herrian barna paratu ondotik, lehengo kontuak adituko dituzte Ortzegunean, urriaren 31n, gau beltzaren ohitura berreskuratzekoa dute Anizen. Izan ere, herriko adineko jendearekin solastatu eta garai batean urriaren 31n eta azaroko egun beltzetan egiten zutenaren berri eman diete gazteei.
Ortzegunean 20:00etan hasita Arrano elkartean Herri maputxeari buruzko solasaldia eskainiko dute urrizren 31n, ortzegunean 20:00etan hasita Lesakako Arrano elkartean. Wallmapu-Euskal Herria elkarteko kide baten eskutik izanen da hitzaldia.
Urriaren 1etik 31ra ikusgai izanen da parkea zabalik dagoen ordutegian eta Erratzun eskaintzen dituen bere ikastaroekin ere segituko du Erratzun bizi den Diana Iniesta margolari kataluniarraren ‘Loreak, sagarrak eta besarkadak’ margo-erakusketa ikusgai izanen da urriaren 1etik 31ra Bertizko Natur Parkean. 2018ko irailetik aurtengo ekainera margotutako 30 lan paratuko ditu erakusketan.
Haizea Loirak gidatuko du urriaren 8tik abenduaren 17ra Baztango Udaleko Kultura Batzordearen eskutik, urriaren 8tik abenduaren 17ra, asteartetan, 20:00etatik 21:40ra, musikoterapia tailerra eskainiko dute Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Haizea Loirak gidatuko ditu klaseak eta 16 urtetik goitiko emakumeei bideratutako ikastaroa izanen da. Gutienez sei parte-hartzaile beharko dira eta gehienez hamar. Arizkunenean bertan eman beharko da izena eta erroldatuek 48 euro eta erroldatu gabeek 64 ordaindu beharko dituzte.
Zortzi jatetxek eta ostatu batek parte hartuko dute urriaren 11tik abenduaren 1a arte eta argazki lehiaketa ere eginen dute
Emakume Baserritarren Egunaren harira, Baratze Kritikoa erakusketa antolatu dute Areson. Urriaren 18tik 31ra elikadura burujabetzaren gaiari genero ikuspegitik heltzen dion erakusketa egonen da ikusgai Udaletxean: astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 11:00etatik 13:30era.
Gazteleraz izanen dira lantegiak jubilatuen egoitzan, dohainik, baina, aurrez izena ematea beharrezkoa da 60 urtetik gorako pertsonei zuzendutako lantegiak antolatu dituzte Leitzan urri bukaerarako. Zehazki, urriaren 22an, 24an, 29an eta 31n izanen dira lantegiak. Jubilatuen egoitzan bilduko dira 16:30etik 18:30era.
Liburu eta DVDaren aurkezpena, dokumental emanaldia, ipuin-kontalaria, kantaldia, antzerkia, magia ikuskizuna, mus eta partxis txapelketak, Baserritarren Eguna... Inoiz baino ekitaldi gehiago izanen dira ortzegunean hasi eta heldu den astean segida izanen duten Arantzako Kultur Egunetan.
Izen-ematea dagoeneko zabalik da, Doneztebeko osasun etxean bertan jakinaraziz edo erizainarekin harremanetan jarriz.