Ane Labakak ‘U-morez’ hitzaldia eskainiko du ortziralean 17:30ean erabilera anitzeko udal aretoan Bortzirietako bertso-eskolak antolatuta, U-morez solasaldia eskainiko du Ane Labakak urriaren 18an, ortziralean 17:30ean Lesakan, Koskonta bideko erabilera anitzeko udal aretoan.
Izaskun Mujikak Zuhaitzan hazitako ipuinak emanaldia eskainiko du ortziralean 18:00etan herri-liburutegian Urriaren 18an, ortziralean 18:00etan Izaskun Mujika ipuin kontalari urnietarra izanen da Berako herri liburutegian. Zuhaitzan hazitako ipuinak emanaldia eskainiko du, 4 eta 7 urte arteko neska-mutikoei zuzendua.
Arpa eta ahotsa uztartuz, Amaiurko errotan kontzertua eskainiko du urriaren 18an, ortziralean, Alejandra Paniaguak. Emanaldia 20:00etan hasiko da eta sarrerarik ez da ordaindu beharko; sarreran borondatea eskatuko dute.
Kaskezur taldeak irailean kaleratu zuten Ihesi doaz animaliak diska entzuteko aukera izanen dute urriaren 18an Berako Kataku ostatura joaten direnek. 23:00etan hasiko da kontzertua eta dohainik izanen da.
Gure Zirkuak eskualdean eginen du geldialdia irailean eta urrian. Elizondon eginen dute lehendabizi, irailaren 27an, 28an eta 29an eta urriaren 4an eta 5ean guttienez bina emanaldi eskainiko dituzte. Urriaren 11n, 12an, 13an, 18an eta 19an, berriz, Leitzan izanen dira Gure Zirkuko artistak, tartean, Unai Zabaleta musikari leitzarra. Sarrerak dagoeneko salgai paratu dituzte. Elizondoko ikuskizunetarako sarrerak Fantxiken eros daitezke eta Leitzakoak Maimur liburu-dendan. Bi kasuetan www.eventbrite.es atarian ere salgai daude.
Lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu behar dira Lesakako Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurtengoan ere, Lesakako udalaren laguntzarekin. Honela, nahi duten afizionatu guztiek har dezakete parte eta lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.
Urriaren 1etik 31ra ikusgai izanen da parkea zabalik dagoen ordutegian eta Erratzun eskaintzen dituen bere ikastaroekin ere segituko du Erratzun bizi den Diana Iniesta margolari kataluniarraren ‘Loreak, sagarrak eta besarkadak’ margo-erakusketa ikusgai izanen da urriaren 1etik 31ra Bertizko Natur Parkean. 2018ko irailetik aurtengo ekainera margotutako 30 lan paratuko ditu erakusketan.
Haizea Loirak gidatuko du urriaren 8tik abenduaren 17ra Baztango Udaleko Kultura Batzordearen eskutik, urriaren 8tik abenduaren 17ra, asteartetan, 20:00etatik 21:40ra, musikoterapia tailerra eskainiko dute Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Haizea Loirak gidatuko ditu klaseak eta 16 urtetik goitiko emakumeei bideratutako ikastaroa izanen da. Gutienez sei parte-hartzaile beharko dira eta gehienez hamar. Arizkunenean bertan eman beharko da izena eta erroldatuek 48 euro eta erroldatu gabeek 64 ordaindu beharko dituzte.
Zortzi jatetxek eta ostatu batek parte hartuko dute urriaren 11tik abenduaren 1a arte eta argazki lehiaketa ere eginen dute
Estitxu Pinatxok eta Mikel Santxezek ortziralean 20:00etan eskainiko dute emanaldia kultur Etxean Etxalarko Euskara Batzordeak antolatuta Kultur Egunak izanen dira urriaren 17an eta 18an. Ortzegunean, 19:00etan Bortziriak solasean liburuaren eta DVDaren aurkezpena eginen dute Kultur Etxean. Ortziralean, berriz, Estitxu Pinatxo abeslari beratarraren eta Mikel Santxez musikari lesakarraren eskutik Dama Beltzak kantaldia eskainiko dute 20:00etan Kultur Etxean.
Emakume Baserritarren Egunaren harira, Baratze Kritikoa erakusketa antolatu dute Areson. Urriaren 18tik 31ra elikadura burujabetzaren gaiari genero ikuspegitik heltzen dion erakusketa egonen da ikusgai Udaletxean: astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 11:00etatik 13:30era.