Larunbata, urriak 12



09:00

Buruztanka gaztetxean auzolana urriaren 12an

Buruztanka Gaztetxea, Lesaka | Besteak

Urriaren 12an ospatzeko deus ere ez! goiburupean Urriaren 12an ospatzeko deus ere ez! goiburupean auzolanerako deia egin dute Lesakako Buruztanka gaztetxean. Larunbatean 09:00etan lan banaketa eginen dute eta 14:00etan bazkaria.

Buruztanka gaztetxean auzolana urriaren 12an Buruztanka Gaztetxea

Urriaren 12an ospatzeko deus ere ez! goiburupean

Urriaren 12an ospatzeko deus ere ez! goiburupean auzolanerako deia egin dute Lesakako Buruztanka gaztetxean. Larunbatean 09:00etan lan banaketa eginen dute eta 14:00etan bazkaria.


18:00

'Berdintasunari konta eta kanta' tailerra Beintza-Labaienen

Malerreka Beintza-Labaien | Tailerrak

Malerrekako Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuek antolatutako hitzordua 3 eta 12 urte bitarteko haurrendako da eta 18:00etan hasiko da.

'Berdintasunari konta eta kanta' tailerra Beintza-Labaienen

Malerrekako Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuek antolatutako hitzordua 3 eta 12 urte bitarteko haurrendako da eta 18:00etan hasiko da.



18:00
22:00

Gure zirkua eskualdean

Elizondon eta Leitzan, Mendialdea | Ikuskizunak

Gure Zirkuak eskualdean eginen du geldialdia irailean eta urrian. Elizondon eginen dute lehendabizi, irailaren 27an, 28an eta 29an eta urriaren 4an eta 5ean guttienez bina emanaldi eskainiko dituzte. Urriaren 11n, 12an, 13an, 18an eta 19an, berriz, Leitzan izanen dira Gure Zirkuko artistak, tartean, Unai Zabaleta musikari leitzarra. Sarrerak dagoeneko salgai paratu dituzte. Elizondoko ikuskizunetarako sarrerak Fantxiken eros daitezke eta Leitzakoak Maimur liburu-dendan. Bi kasuetan www.eventbrite.es atarian ere salgai daude.

Gure zirkua eskualdean Elizondon eta Leitzan

Gure Zirkuak eskualdean eginen du geldialdia irailean eta urrian. Elizondon eginen dute lehendabizi, irailaren 27an, 28an eta 29an eta urriaren 4an eta 5ean guttienez bina emanaldi eskainiko dituzte. Urriaren 11n, 12an, 13an, 18an eta 19an, berriz, Leitzan izanen dira Gure Zirkuko artistak, tartean, Unai Zabaleta musikari leitzarra. Sarrerak dagoeneko salgai paratu dituzte. Elizondoko ikuskizunetarako sarrerak Fantxiken eros daitezke eta Leitzakoak Maimur liburu-dendan. Bi kasuetan www.eventbrite.es atarian ere salgai daude.



10:43
12:00

Beti Gazteren argazki lehiaketa

Beti Gazte elkartea, Lesaka | Lehiaketak

Lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu behar dira Lesakako Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurtengoan ere, Lesakako udalaren laguntzarekin. Honela, nahi duten afizionatu guztiek har dezakete parte eta lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.

Beti Gazteren argazki lehiaketa Beti Gazte elkartea

Lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu behar dira

Lesakako Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurtengoan ere, Lesakako udalaren laguntzarekin. Honela, nahi duten afizionatu guztiek har dezakete parte eta lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.



10:30
18:00

Diana Iniestaren 'Loreak, sagarrak eta besarkadak' margo erakusketa

Bertizko natur parkean, Oieregi | Erakusketak

Urriaren 1etik 31ra ikusgai izanen da parkea zabalik dagoen ordutegian eta Erratzun eskaintzen dituen bere ikastaroekin ere segituko du Erratzun bizi den Diana Iniesta margolari kataluniarraren ‘Loreak, sagarrak eta besarkadak’ margo-erakusketa ikusgai izanen da urriaren 1etik 31ra Bertizko Natur Parkean.   2018ko irailetik aurtengo ekainera margotutako 30 lan paratuko ditu erakusketan.

Diana Iniestaren 'Loreak, sagarrak eta besarkadak' margo erakusketa Bertizko natur parkean

Urriaren 1etik 31ra ikusgai izanen da parkea zabalik dagoen ordutegian eta Erratzun eskaintzen dituen bere ikastaroekin ere segituko du

Erratzun bizi den Diana Iniesta margolari kataluniarraren ‘Loreak, sagarrak eta besarkadak’ margo-erakusketa ikusgai izanen da urriaren 1etik 31ra Bertizko Natur Parkean.   2018ko irailetik aurtengo ekainera margotutako 30 lan paratuko ditu erakusketan.



20:00
21:40

Emakumeendako musikoterapia tailerra

Arizkunenea, Elizondo | Tailerrak

Haizea Loirak gidatuko du urriaren 8tik abenduaren 17ra Baztango Udaleko Kultura Batzordearen eskutik, urriaren 8tik abenduaren 17ra, asteartetan, 20:00etatik 21:40ra, musikoterapia tailerra eskainiko dute Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Haizea Loirak gidatuko ditu klaseak eta 16 urtetik goitiko emakumeei bideratutako ikastaroa izanen da. Gutienez sei parte-hartzaile beharko dira eta gehienez hamar.  Arizkunenean bertan eman beharko da izena eta erroldatuek 48 euro eta erroldatu gabeek 64 ordaindu beharko dituzte.

Emakumeendako musikoterapia tailerra Arizkunenea

Haizea Loirak gidatuko du urriaren 8tik abenduaren 17ra

Baztango Udaleko Kultura Batzordearen eskutik, urriaren 8tik abenduaren 17ra, asteartetan, 20:00etatik 21:40ra, musikoterapia tailerra eskainiko dute Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Haizea Loirak gidatuko ditu klaseak eta 16 urtetik goitiko emakumeei bideratutako ikastaroa izanen da. Gutienez sei parte-hartzaile beharko dira eta gehienez hamar.  Arizkunenean bertan eman beharko da izena eta erroldatuek 48 euro eta erroldatu gabeek 64 ordaindu beharko dituzte.



10:00
20:00

Mikologialdia Leitzan

Leitzaldea Leitza | Ospakizunak

Ostegunean hitzaldia, larunbatean onddo eta perretxiko bila ateraldia eta igandean pesta handia izanen dituzte Ostegunetik igandera ospatuko dute Mikologialdiaren 13. edizioa Leitzan, ALKE elkarteak antolatuta.

Mikologialdia Leitzan

Ostegunean hitzaldia, larunbatean onddo eta perretxiko bila ateraldia eta igandean pesta handia izanen dituzte

Ostegunetik igandera ospatuko dute Mikologialdiaren 13. edizioa Leitzan, ALKE elkarteak antolatuta.



12:00
23:00

Gartzaingo bestak

Baztan Gartzain | Bestak

Larunbateko herri-afariaren aitzinetik, 19:00etan Erramun Martikorenak girotuko du herria Urriaren 11n eguerdiko txupinazoarekin abiatuko dituzte herriko bestak; eta astelehenean afariarekin akitu. Bien bitartean, larunbatean Erramun Martikorenaren kantaldiaz gozatuko dute.

Gartzaingo bestak

Larunbateko herri-afariaren aitzinetik, 19:00etan Erramun Martikorenak girotuko du herria

Urriaren 11n eguerdiko txupinazoarekin abiatuko dituzte herriko bestak; eta astelehenean afariarekin akitu. Bien bitartean, larunbatean Erramun Martikorenaren kantaldiaz gozatuko dute.


13:00
22:00

Baztan-Bidasoko XXVII. Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak

Mendialdea | Jardunaldiak

Zortzi jatetxek eta ostatu batek parte hartuko dute urriaren 11tik abenduaren 1a arte eta argazki lehiaketa ere eginen dute  

Baztan-Bidasoko XXVII. Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak

Zortzi jatetxek eta ostatu batek parte hartuko dute urriaren 11tik abenduaren 1a arte eta argazki lehiaketa ere eginen dute

 


17:00
20:00

LGTBiQ+ ahaduntze-tailerra Elizondon

Arizkunenea, Elizondo | Tailerrak

Arizkunenea Kultur Etxean ortziralean arratsaldean eta larunbatean egun osoan ‘Atrévete, Ausartu zaitez’ Nafarroako LGTBiQ+ proiektuaren barrenean LGTBiQ+ ahalduntze-tailerra antolatu dute urriaren 11n eta 12an Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Ortziralean 17:00etatik 20:30era eta larunbatean 10:00etatik 20:00etara eginen dute. Izena emateko atrévete.lgtbiq@gmail.com helbidera deitu behar da. Informazio gehiago www.atrevete.lgbt webgunean.

LGTBiQ+ ahaduntze-tailerra Elizondon Arizkunenea

Arizkunenea Kultur Etxean ortziralean arratsaldean eta larunbatean egun osoan

‘Atrévete, Ausartu zaitez’ Nafarroako LGTBiQ+ proiektuaren barrenean LGTBiQ+ ahalduntze-tailerra antolatu dute urriaren 11n eta 12an Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Ortziralean 17:00etatik 20:30era eta larunbatean 10:00etatik 20:00etara eginen dute. Izena emateko atrévete.lgtbiq@gmail.com helbidera deitu behar da.

Informazio gehiago www.atrevete.lgbt webgunean.


18:00
23:50

Euskararen Eguna Zubietan

Malerreka Zubieta | Ospakizunak

Ostiralean pintxo-lehiaketa, mus txapelketa eta Hor dun koxka! taldearen kontzertua ere izanen dute Herriaren oinarria hizkuntza delako eta hizkuntzak herria behar duelako, beste urte batez, Euskararen Eguna ospatuko dute Zubietan. Gazteek, Zubietako Udalaren eta gurasoen laguntzaz, ekitaldi saila prestatu dute. Egun handia urriaren 12a, izanen da; baina ostiraletik giroa sumatuko da.

Euskararen Eguna Zubietan

Ostiralean pintxo-lehiaketa, mus txapelketa eta Hor dun koxka! taldearen kontzertua ere izanen dute

Herriaren oinarria hizkuntza delako eta hizkuntzak herria behar duelako, beste urte batez, Euskararen Eguna ospatuko dute Zubietan. Gazteek, Zubietako Udalaren eta gurasoen laguntzaz, ekitaldi saila prestatu dute. Egun handia urriaren 12a, izanen da; baina ostiraletik giroa sumatuko da.


19:00
12:00

Baztango txoriak ezagutzeko jardunaldiak

Arizkunenea, Elizondo | Jardunaldiak

Baztango Ehiza Elkarteak Baztanen bizi diren edo bertatik pasatzen diren hegazti migratzaileak ezagutzera emateko jardunaldiak antolatu ditu. Urriaren 11n solasaldia eskainiko du Alberto Lizarraga Senarrek eta urriaren 12rako bi proposamen jarri dituzte mahai gainean: eguraldi onarekin, hegaztiei eraztunak jartzea eta euria ari badu, habia kutxak arboletan paratzea. Ekitaldi guztiak dohainik izanen dira eta nahi duen orok parte hartu dezake.

Baztango txoriak ezagutzeko jardunaldiak Arizkunenea

Baztango Ehiza Elkarteak Baztanen bizi diren edo bertatik pasatzen diren hegazti migratzaileak ezagutzera emateko jardunaldiak antolatu ditu. Urriaren 11n solasaldia eskainiko du Alberto Lizarraga Senarrek eta urriaren 12rako bi proposamen jarri dituzte mahai gainean: eguraldi onarekin, hegaztiei eraztunak jartzea eta euria ari badu, habia kutxak arboletan paratzea. Ekitaldi guztiak dohainik izanen dira eta nahi duen orok parte hartu dezake.


23:00

Spelterini talde frantziarra kontzertuan

Kataku herri ostatua, Bortziriak Bera | Kontzertuak

Ortziralean 23:00etan Kataku herri ostatuan Spelterini talde frantziarrak kontzertua eskainiko du urriaren 11n, ortziralean 23:00etatik goiti Kataku herri ostatuan.

Spelterini talde frantziarra kontzertuan Kataku herri ostatua

Ortziralean 23:00etan Kataku herri ostatuan

Spelterini talde frantziarrak kontzertua eskainiko du urriaren 11n, ortziralean 23:00etatik goiti Kataku herri ostatuan.