Ostirala, urriak 11



18:00

'Dakienak ez dakienari erakutsi' tailerra

Jangelan., Leitzaldea Goizueta | Tailerrak

Erosketa ohiturak aldatzeko tailerra izanen dute bihar, urriaren 11n, Goizuetan. 'Ez dakienak dakienari erakutsi' leloa hitzetik egitera ekartzeko eta jakintzak partekatzeko aukera izanen dute bertaratzen direnek. 18:00etan jangelan dute hitzordua eta Ainhoa Ansak bideratuko du saioa.

'Dakienak ez dakienari erakutsi' tailerra Jangelan.

Erosketa ohiturak aldatzeko tailerra izanen dute bihar, urriaren 11n, Goizuetan. 'Ez dakienak dakienari erakutsi' leloa hitzetik egitera ekartzeko eta jakintzak partekatzeko aukera izanen dute bertaratzen direnek. 18:00etan jangelan dute hitzordua eta Ainhoa Ansak bideratuko du saioa.


18:00

Izaskun Mujikaren '1, 2, 3… Ubuntu'

Berako herri Liburutegia, Bortziriak Bera | Ipuin-kontalariak

Izaskun Mujikak ‘1, 2, 3… Ubuntu’ emanaldia eskainiko du ortziralean 18:00etan Izaskun Mujika ipuin-kontalari urnietarrak 1, 2, 3… Ubuntu emanaldia eskainiko du urriaren 11n, ortziralean 18:00etan herri liburutegian. Bortz eta bederatzi urte bitarteko neska-mutikoei zuzendutako saioa izanen da. Sarrera doan izanen da.

Izaskun Mujikaren '1, 2, 3… Ubuntu' Berako herri Liburutegia

Izaskun Mujikak ‘1, 2, 3… Ubuntu’ emanaldia eskainiko du ortziralean 18:00etan

Izaskun Mujika ipuin-kontalari urnietarrak 1, 2, 3… Ubuntu emanaldia eskainiko du urriaren 11n, ortziralean 18:00etan herri liburutegian. Bortz eta bederatzi urte bitarteko neska-mutikoei zuzendutako saioa izanen da. Sarrera doan izanen da.


20:00

Mendi Abesbatza eta Raquel del Val pianojolea, Moreno Torrobaren omenez

Doneztebeko eliza, Malerreka Doneztebe | Kontzertuak

Bere omenez kontzertua eskainiko du Mendi abesbatzak ortziralean elizan, Raquel Del Val pianojolearekin Urriaren 11n, ortziralean, 20:00etan Doneztebeko elizan emanaldi berezia eskainiko du Mendi Abesbatzak, Raquel Del Val pianojolearen laguntzaz. Nafarroako Abesbatzen Elkarteak urrezko domina emanen dio Federico Moreno-Torroba Larreglari eta ekitaldia borobiltzeko emanaldia izanen da. Federico Moreno-Torroba Larregla 1933an Madrilen jaio zen, baina harreman estua izan du Nafarroarekin eta batez ere Donezteberekin.

Mendi Abesbatza eta Raquel del Val pianojolea, Moreno Torrobaren omenez Doneztebeko eliza

Bere omenez kontzertua eskainiko du Mendi abesbatzak ortziralean elizan, Raquel Del Val pianojolearekin

Urriaren 11n, ortziralean, 20:00etan Doneztebeko elizan emanaldi berezia eskainiko du Mendi Abesbatzak, Raquel Del Val pianojolearen laguntzaz. Nafarroako Abesbatzen Elkarteak urrezko domina emanen dio Federico Moreno-Torroba Larreglari eta ekitaldia borobiltzeko emanaldia izanen da. Federico Moreno-Torroba Larregla 1933an Madrilen jaio zen, baina harreman estua izan du Nafarroarekin eta batez ere Donezteberekin.


20:00

Elizondoko herriaren batzarrea

Elizondoko Herriko Etxea, Baztan Elizondo | Bilerak

Bertze hainbat gairen artean, Orakunde Egunerako proposamenak aztertuko dituzte  

Elizondoko herriaren batzarrea Elizondoko Herriko Etxea

Bertze hainbat gairen artean, Orakunde Egunerako proposamenak aztertuko dituzte

 



18:00
22:00

Gure zirkua eskualdean

Elizondon eta Leitzan, Mendialdea | Ikuskizunak

Gure Zirkuak eskualdean eginen du geldialdia irailean eta urrian. Elizondon eginen dute lehendabizi, irailaren 27an, 28an eta 29an eta urriaren 4an eta 5ean guttienez bina emanaldi eskainiko dituzte. Urriaren 11n, 12an, 13an, 18an eta 19an, berriz, Leitzan izanen dira Gure Zirkuko artistak, tartean, Unai Zabaleta musikari leitzarra. Sarrerak dagoeneko salgai paratu dituzte. Elizondoko ikuskizunetarako sarrerak Fantxiken eros daitezke eta Leitzakoak Maimur liburu-dendan. Bi kasuetan www.eventbrite.es atarian ere salgai daude.

Gure zirkua eskualdean Elizondon eta Leitzan

Gure Zirkuak eskualdean eginen du geldialdia irailean eta urrian. Elizondon eginen dute lehendabizi, irailaren 27an, 28an eta 29an eta urriaren 4an eta 5ean guttienez bina emanaldi eskainiko dituzte. Urriaren 11n, 12an, 13an, 18an eta 19an, berriz, Leitzan izanen dira Gure Zirkuko artistak, tartean, Unai Zabaleta musikari leitzarra. Sarrerak dagoeneko salgai paratu dituzte. Elizondoko ikuskizunetarako sarrerak Fantxiken eros daitezke eta Leitzakoak Maimur liburu-dendan. Bi kasuetan www.eventbrite.es atarian ere salgai daude.



10:43
12:00

Beti Gazteren argazki lehiaketa

Beti Gazte elkartea, Lesaka | Lehiaketak

Lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu behar dira Lesakako Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurtengoan ere, Lesakako udalaren laguntzarekin. Honela, nahi duten afizionatu guztiek har dezakete parte eta lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.

Beti Gazteren argazki lehiaketa Beti Gazte elkartea

Lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu behar dira

Lesakako Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurtengoan ere, Lesakako udalaren laguntzarekin. Honela, nahi duten afizionatu guztiek har dezakete parte eta lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.



10:30
18:00

Diana Iniestaren 'Loreak, sagarrak eta besarkadak' margo erakusketa

Bertizko natur parkean, Oieregi | Erakusketak

Urriaren 1etik 31ra ikusgai izanen da parkea zabalik dagoen ordutegian eta Erratzun eskaintzen dituen bere ikastaroekin ere segituko du Erratzun bizi den Diana Iniesta margolari kataluniarraren ‘Loreak, sagarrak eta besarkadak’ margo-erakusketa ikusgai izanen da urriaren 1etik 31ra Bertizko Natur Parkean.   2018ko irailetik aurtengo ekainera margotutako 30 lan paratuko ditu erakusketan.

Diana Iniestaren 'Loreak, sagarrak eta besarkadak' margo erakusketa Bertizko natur parkean

Urriaren 1etik 31ra ikusgai izanen da parkea zabalik dagoen ordutegian eta Erratzun eskaintzen dituen bere ikastaroekin ere segituko du

Erratzun bizi den Diana Iniesta margolari kataluniarraren ‘Loreak, sagarrak eta besarkadak’ margo-erakusketa ikusgai izanen da urriaren 1etik 31ra Bertizko Natur Parkean.   2018ko irailetik aurtengo ekainera margotutako 30 lan paratuko ditu erakusketan.



20:00
21:40

Emakumeendako musikoterapia tailerra

Arizkunenea, Elizondo | Tailerrak

Haizea Loirak gidatuko du urriaren 8tik abenduaren 17ra Baztango Udaleko Kultura Batzordearen eskutik, urriaren 8tik abenduaren 17ra, asteartetan, 20:00etatik 21:40ra, musikoterapia tailerra eskainiko dute Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Haizea Loirak gidatuko ditu klaseak eta 16 urtetik goitiko emakumeei bideratutako ikastaroa izanen da. Gutienez sei parte-hartzaile beharko dira eta gehienez hamar.  Arizkunenean bertan eman beharko da izena eta erroldatuek 48 euro eta erroldatu gabeek 64 ordaindu beharko dituzte.

Emakumeendako musikoterapia tailerra Arizkunenea

Haizea Loirak gidatuko du urriaren 8tik abenduaren 17ra

Baztango Udaleko Kultura Batzordearen eskutik, urriaren 8tik abenduaren 17ra, asteartetan, 20:00etatik 21:40ra, musikoterapia tailerra eskainiko dute Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Haizea Loirak gidatuko ditu klaseak eta 16 urtetik goitiko emakumeei bideratutako ikastaroa izanen da. Gutienez sei parte-hartzaile beharko dira eta gehienez hamar.  Arizkunenean bertan eman beharko da izena eta erroldatuek 48 euro eta erroldatu gabeek 64 ordaindu beharko dituzte.



10:00
20:00

Mikologialdia Leitzan

Leitzaldea Leitza | Ospakizunak

Ostegunean hitzaldia, larunbatean onddo eta perretxiko bila ateraldia eta igandean pesta handia izanen dituzte Ostegunetik igandera ospatuko dute Mikologialdiaren 13. edizioa Leitzan, ALKE elkarteak antolatuta.

Mikologialdia Leitzan

Ostegunean hitzaldia, larunbatean onddo eta perretxiko bila ateraldia eta igandean pesta handia izanen dituzte

Ostegunetik igandera ospatuko dute Mikologialdiaren 13. edizioa Leitzan, ALKE elkarteak antolatuta.



12:00
23:00

Gartzaingo bestak

Baztan Gartzain | Bestak

Larunbateko herri-afariaren aitzinetik, 19:00etan Erramun Martikorenak girotuko du herria Urriaren 11n eguerdiko txupinazoarekin abiatuko dituzte herriko bestak; eta astelehenean afariarekin akitu. Bien bitartean, larunbatean Erramun Martikorenaren kantaldiaz gozatuko dute.

Gartzaingo bestak

Larunbateko herri-afariaren aitzinetik, 19:00etan Erramun Martikorenak girotuko du herria

Urriaren 11n eguerdiko txupinazoarekin abiatuko dituzte herriko bestak; eta astelehenean afariarekin akitu. Bien bitartean, larunbatean Erramun Martikorenaren kantaldiaz gozatuko dute.


13:00
22:00

Baztan-Bidasoko XXVII. Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak

Mendialdea | Jardunaldiak

Zortzi jatetxek eta ostatu batek parte hartuko dute urriaren 11tik abenduaren 1a arte eta argazki lehiaketa ere eginen dute  

Baztan-Bidasoko XXVII. Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak

Zortzi jatetxek eta ostatu batek parte hartuko dute urriaren 11tik abenduaren 1a arte eta argazki lehiaketa ere eginen dute

 


17:00
20:00

LGTBiQ+ ahaduntze-tailerra Elizondon

Arizkunenea, Elizondo | Tailerrak

Arizkunenea Kultur Etxean ortziralean arratsaldean eta larunbatean egun osoan ‘Atrévete, Ausartu zaitez’ Nafarroako LGTBiQ+ proiektuaren barrenean LGTBiQ+ ahalduntze-tailerra antolatu dute urriaren 11n eta 12an Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Ortziralean 17:00etatik 20:30era eta larunbatean 10:00etatik 20:00etara eginen dute. Izena emateko atrévete.lgtbiq@gmail.com helbidera deitu behar da. Informazio gehiago www.atrevete.lgbt webgunean.

LGTBiQ+ ahaduntze-tailerra Elizondon Arizkunenea

Arizkunenea Kultur Etxean ortziralean arratsaldean eta larunbatean egun osoan

‘Atrévete, Ausartu zaitez’ Nafarroako LGTBiQ+ proiektuaren barrenean LGTBiQ+ ahalduntze-tailerra antolatu dute urriaren 11n eta 12an Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Ortziralean 17:00etatik 20:30era eta larunbatean 10:00etatik 20:00etara eginen dute. Izena emateko atrévete.lgtbiq@gmail.com helbidera deitu behar da.

Informazio gehiago www.atrevete.lgbt webgunean.


18:00
23:50

Euskararen Eguna Zubietan

Malerreka Zubieta | Ospakizunak

Ostiralean pintxo-lehiaketa, mus txapelketa eta Hor dun koxka! taldearen kontzertua ere izanen dute Herriaren oinarria hizkuntza delako eta hizkuntzak herria behar duelako, beste urte batez, Euskararen Eguna ospatuko dute Zubietan. Gazteek, Zubietako Udalaren eta gurasoen laguntzaz, ekitaldi saila prestatu dute. Egun handia urriaren 12a, izanen da; baina ostiraletik giroa sumatuko da.

Euskararen Eguna Zubietan

Ostiralean pintxo-lehiaketa, mus txapelketa eta Hor dun koxka! taldearen kontzertua ere izanen dute

Herriaren oinarria hizkuntza delako eta hizkuntzak herria behar duelako, beste urte batez, Euskararen Eguna ospatuko dute Zubietan. Gazteek, Zubietako Udalaren eta gurasoen laguntzaz, ekitaldi saila prestatu dute. Egun handia urriaren 12a, izanen da; baina ostiraletik giroa sumatuko da.


19:00
12:00

Baztango txoriak ezagutzeko jardunaldiak

Arizkunenea, Elizondo | Jardunaldiak

Baztango Ehiza Elkarteak Baztanen bizi diren edo bertatik pasatzen diren hegazti migratzaileak ezagutzera emateko jardunaldiak antolatu ditu. Urriaren 11n solasaldia eskainiko du Alberto Lizarraga Senarrek eta urriaren 12rako bi proposamen jarri dituzte mahai gainean: eguraldi onarekin, hegaztiei eraztunak jartzea eta euria ari badu, habia kutxak arboletan paratzea. Ekitaldi guztiak dohainik izanen dira eta nahi duen orok parte hartu dezake.

Baztango txoriak ezagutzeko jardunaldiak Arizkunenea

Baztango Ehiza Elkarteak Baztanen bizi diren edo bertatik pasatzen diren hegazti migratzaileak ezagutzera emateko jardunaldiak antolatu ditu. Urriaren 11n solasaldia eskainiko du Alberto Lizarraga Senarrek eta urriaren 12rako bi proposamen jarri dituzte mahai gainean: eguraldi onarekin, hegaztiei eraztunak jartzea eta euria ari badu, habia kutxak arboletan paratzea. Ekitaldi guztiak dohainik izanen dira eta nahi duen orok parte hartu dezake.


23:00

Spelterini talde frantziarra kontzertuan

Kataku herri ostatua, Bortziriak Bera | Kontzertuak

Ortziralean 23:00etan Kataku herri ostatuan Spelterini talde frantziarrak kontzertua eskainiko du urriaren 11n, ortziralean 23:00etatik goiti Kataku herri ostatuan.

Spelterini talde frantziarra kontzertuan Kataku herri ostatua

Ortziralean 23:00etan Kataku herri ostatuan

Spelterini talde frantziarrak kontzertua eskainiko du urriaren 11n, ortziralean 23:00etatik goiti Kataku herri ostatuan.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»