Parte hartzea doakoa izanen da eta aitzinetik izena eman behar da. Club de Marketing eta Cederna Garalur Elkartearen eskutik, Office 365 programari buruzko hitzaldia izanen dute urriaren 9an Donezteben. Malerrekako Mankomunitatearen egoitzan bilduko dira 16:30ean.
Gure Zirkuak eskualdean eginen du geldialdia irailean eta urrian. Elizondon eginen dute lehendabizi, irailaren 27an, 28an eta 29an eta urriaren 4an eta 5ean guttienez bina emanaldi eskainiko dituzte. Urriaren 11n, 12an, 13an, 18an eta 19an, berriz, Leitzan izanen dira Gure Zirkuko artistak, tartean, Unai Zabaleta musikari leitzarra. Sarrerak dagoeneko salgai paratu dituzte. Elizondoko ikuskizunetarako sarrerak Fantxiken eros daitezke eta Leitzakoak Maimur liburu-dendan. Bi kasuetan www.eventbrite.es atarian ere salgai daude.
Lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu behar dira Lesakako Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurtengoan ere, Lesakako udalaren laguntzarekin. Honela, nahi duten afizionatu guztiek har dezakete parte eta lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.
Urriaren 1etik 31ra ikusgai izanen da parkea zabalik dagoen ordutegian eta Erratzun eskaintzen dituen bere ikastaroekin ere segituko du Erratzun bizi den Diana Iniesta margolari kataluniarraren ‘Loreak, sagarrak eta besarkadak’ margo-erakusketa ikusgai izanen da urriaren 1etik 31ra Bertizko Natur Parkean. 2018ko irailetik aurtengo ekainera margotutako 30 lan paratuko ditu erakusketan.
Kultur Etxean eginen dute aurkezpena asteazken arratsaldeko 5etan eta bereziki baserrietan bizi direnei eskatzen zaie batzarrera joateko bakoitzak bere etxeari dagokion identifikazio plakak biltzera
Irailaren 26tik urriaren 10era arizkunenea Kultur Etxean izanen dira Medicus Mundiren argazkiak ‘Ruandan zer berri? Galdeiezu bizikletei’, Medicus Mundi Gobernuz Kanpoko Erakundearen argazki-erakusketa ikusgai izanen da irailaren 26tik urriaren 10era Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Ikusleek Afrikako herrialde horretan bizikletek duten presentzia ezagutuko dute. Irailaren 25era arte Beran ikus daiteke erakusketa hau.
Haizea Loirak gidatuko du urriaren 8tik abenduaren 17ra Baztango Udaleko Kultura Batzordearen eskutik, urriaren 8tik abenduaren 17ra, asteartetan, 20:00etatik 21:40ra, musikoterapia tailerra eskainiko dute Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Haizea Loirak gidatuko ditu klaseak eta 16 urtetik goitiko emakumeei bideratutako ikastaroa izanen da. Gutienez sei parte-hartzaile beharko dira eta gehienez hamar. Arizkunenean bertan eman beharko da izena eta erroldatuek 48 euro eta erroldatu gabeek 64 ordaindu beharko dituzte.