Astelehena, urriak 7



19:00

Autokontsumo energetikoari buruzko hitzaldia

Leitzako udaletxea, Leitzaldea Leitza | Hitzaldia

Astelehenean 19:00etan antolatu du Cedernak udaletxean Cederna Garalur elkarteak antolatuta, 'Nafarroa Zirkularra' ekimenaren barrenean, hiru hitzaldi antolatu dituzte, tartean Leitzakoa, urriaren 7an, astelehenean 19:00etan Udaletxean. Apirilean onartu zuten 15/2018 EDk autokontsumo kolektiboa sustatzeko berrikuntzak biltzen ditu eta horien gainean hitz eginen dute, eta adibide praktikoekin, partikularrei, enpresei eta toki-erakundeei nolako onurak ekarriko dizkieten azalduko diete. Izen-ematea 607 679 377ra deitu edo bidasoa.admon@cederna.es helbidera idatzita.

Autokontsumo energetikoari buruzko hitzaldia Leitzako udaletxea

Astelehenean 19:00etan antolatu du Cedernak udaletxean

Cederna Garalur elkarteak antolatuta, 'Nafarroa Zirkularra' ekimenaren barrenean, hiru hitzaldi antolatu dituzte, tartean Leitzakoa, urriaren 7an, astelehenean 19:00etan Udaletxean. Apirilean onartu zuten 15/2018 EDk autokontsumo kolektiboa sustatzeko berrikuntzak biltzen ditu eta horien gainean hitz eginen dute, eta adibide praktikoekin, partikularrei, enpresei eta toki-erakundeei nolako onurak ekarriko dizkieten azalduko diete. Izen-ematea 607 679 377ra deitu edo bidasoa.admon@cederna.es helbidera idatzita.



18:00
22:00

Gure zirkua eskualdean

Elizondon eta Leitzan, Mendialdea | Ikuskizunak

Gure Zirkuak eskualdean eginen du geldialdia irailean eta urrian. Elizondon eginen dute lehendabizi, irailaren 27an, 28an eta 29an eta urriaren 4an eta 5ean guttienez bina emanaldi eskainiko dituzte. Urriaren 11n, 12an, 13an, 18an eta 19an, berriz, Leitzan izanen dira Gure Zirkuko artistak, tartean, Unai Zabaleta musikari leitzarra. Sarrerak dagoeneko salgai paratu dituzte. Elizondoko ikuskizunetarako sarrerak Fantxiken eros daitezke eta Leitzakoak Maimur liburu-dendan. Bi kasuetan www.eventbrite.es atarian ere salgai daude.

Gure zirkua eskualdean Elizondon eta Leitzan

Gure Zirkuak eskualdean eginen du geldialdia irailean eta urrian. Elizondon eginen dute lehendabizi, irailaren 27an, 28an eta 29an eta urriaren 4an eta 5ean guttienez bina emanaldi eskainiko dituzte. Urriaren 11n, 12an, 13an, 18an eta 19an, berriz, Leitzan izanen dira Gure Zirkuko artistak, tartean, Unai Zabaleta musikari leitzarra. Sarrerak dagoeneko salgai paratu dituzte. Elizondoko ikuskizunetarako sarrerak Fantxiken eros daitezke eta Leitzakoak Maimur liburu-dendan. Bi kasuetan www.eventbrite.es atarian ere salgai daude.



10:43
12:00

Beti Gazteren argazki lehiaketa

Beti Gazte elkartea, Lesaka | Lehiaketak

Lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu behar dira Lesakako Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurtengoan ere, Lesakako udalaren laguntzarekin. Honela, nahi duten afizionatu guztiek har dezakete parte eta lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.

Beti Gazteren argazki lehiaketa Beti Gazte elkartea

Lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu behar dira

Lesakako Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurtengoan ere, Lesakako udalaren laguntzarekin. Honela, nahi duten afizionatu guztiek har dezakete parte eta lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.



10:30
18:00

Diana Iniestaren 'Loreak, sagarrak eta besarkadak' margo erakusketa

Bertizko natur parkean, Oieregi | Erakusketak

Urriaren 1etik 31ra ikusgai izanen da parkea zabalik dagoen ordutegian eta Erratzun eskaintzen dituen bere ikastaroekin ere segituko du Erratzun bizi den Diana Iniesta margolari kataluniarraren ‘Loreak, sagarrak eta besarkadak’ margo-erakusketa ikusgai izanen da urriaren 1etik 31ra Bertizko Natur Parkean.   2018ko irailetik aurtengo ekainera margotutako 30 lan paratuko ditu erakusketan.

Diana Iniestaren 'Loreak, sagarrak eta besarkadak' margo erakusketa Bertizko natur parkean

Urriaren 1etik 31ra ikusgai izanen da parkea zabalik dagoen ordutegian eta Erratzun eskaintzen dituen bere ikastaroekin ere segituko du

Erratzun bizi den Diana Iniesta margolari kataluniarraren ‘Loreak, sagarrak eta besarkadak’ margo-erakusketa ikusgai izanen da urriaren 1etik 31ra Bertizko Natur Parkean.   2018ko irailetik aurtengo ekainera margotutako 30 lan paratuko ditu erakusketan.



09:06
18:00

Helpbidea egitasmoaren aurkezpena Etxalarren

Pello Apezetxea Etxalarko Kultur Etxea, Etxalar | Aurkezpenak

Kultur Etxean eginen dute aurkezpena asteazken arratsaldeko 5etan eta bereziki baserrietan bizi direnei eskatzen zaie batzarrera joateko bakoitzak bere etxeari dagokion identifikazio plakak biltzera

Helpbidea egitasmoaren aurkezpena Etxalarren Pello Apezetxea Etxalarko Kultur Etxea

Kultur Etxean eginen dute aurkezpena asteazken arratsaldeko 5etan eta bereziki baserrietan bizi direnei eskatzen zaie batzarrera joateko bakoitzak bere etxeari dagokion identifikazio plakak biltzera



17:00
20:00

'Ruandan zer berri? Galdeiezu bizikletei' erakusketa paratuko dute Elizondon

Baztan Elizondo | Erakusketak

Irailaren 26tik urriaren 10era arizkunenea Kultur Etxean izanen dira Medicus Mundiren argazkiak ‘Ruandan zer berri? Galdeiezu bizikletei’, Medicus Mundi Gobernuz Kanpoko Erakundearen argazki-erakusketa ikusgai izanen da irailaren 26tik urriaren 10era Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Ikusleek Afrikako herrialde horretan bizikletek duten presentzia ezagutuko dute. Irailaren 25era arte Beran ikus daiteke erakusketa hau.

'Ruandan zer berri? Galdeiezu bizikletei' erakusketa paratuko dute Elizondon

Irailaren 26tik urriaren 10era arizkunenea Kultur Etxean izanen dira Medicus Mundiren argazkiak

‘Ruandan zer berri? Galdeiezu bizikletei’, Medicus Mundi Gobernuz Kanpoko Erakundearen argazki-erakusketa ikusgai izanen da irailaren 26tik urriaren 10era Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Ikusleek Afrikako herrialde horretan bizikletek duten presentzia ezagutuko dute. Irailaren 25era arte Beran ikus daiteke erakusketa hau.