Gazte Burrunba elkarteak, besta ttikietako gehiegikeriei aitzin egiteko, mendi-irteera antolatu du heldu den iganderako, urriaren 6rako. Igande goizean, 08:30ean, zehaztu dute hitzordua eta kiroldegian bilduta, autoz joanen dira Bostorratzeraino. Ibilgailua bertan aparkatuta, hankei eragiteko txanda izanen dute eta Bostorratzetik Mendaurrera ibilaldia eginen dute.
Igandeko hogeita seigarren edizioan kofrade berriak izendatuko dituzte Aurten hogeita seigarren edizioa beteko du Nafarroako Onddo eta Zizen Egun haundiak Elgorriagan, Nafarroako Onddo eta Zizen Kofradiak antolatua. Urriaren 6an, igandean Elgorriagara joaten direnek onddo eta bertzelako produktuak dastatzeko aukera paregabea izanen dute.
Malerrekako Mankomunitateak, Donamariako Udalaren laguntzaz, 'Berdintasunari konta eta kanta' tailerra antolatu du. Urriaren 6an, heldu den igandean, 17:00etan bilduko dira, Jauregian. Hiru eta hamabi urte arteko haurrei bideraturiko tailerra izanen da eta Haizea Loirak eskainiko du. Berdintasuna lantzeko ipuinak kontatu eta kantatuko ditu.
Fueradeleje dantza konpainiaren eskutik, igandean 19:00etan Harriondoa kultur etxean, 4-12 urteko haurrei zuzendua Fueradeleje dantza konpainiak Nor da otsoaren beldur? 4-12 urteko haurrentzako dantza ikuskizuna eskainiko du urriaren 6an, igandean, 19:00etan Lesakako Harriondoa Kultur Etxean. Sarrera 5 euro gostako da. Hiru txerrikumeak eta Txanagorritxo ipuinetan oinarritutako dantza ikuskizun familiarra da.
Arizkunenean dute hitzordua igandean 19:00etan ‘Parrapean’ emanaldirako eta sarrera ez da ordaindu beharko Baztango Udaleko Kultura Batzordeak antolatuta, urriko lehendabiziko igandean, hilaren 6an, Parrapean errezitaldi poetiko-musikatua ikusteko aukera izanen da Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. 19:00etan dute hitzordua eta sarrera dohainik izanen da.
Gure Zirkuak eskualdean eginen du geldialdia irailean eta urrian. Elizondon eginen dute lehendabizi, irailaren 27an, 28an eta 29an eta urriaren 4an eta 5ean guttienez bina emanaldi eskainiko dituzte. Urriaren 11n, 12an, 13an, 18an eta 19an, berriz, Leitzan izanen dira Gure Zirkuko artistak, tartean, Unai Zabaleta musikari leitzarra. Sarrerak dagoeneko salgai paratu dituzte. Elizondoko ikuskizunetarako sarrerak Fantxiken eros daitezke eta Leitzakoak Maimur liburu-dendan. Bi kasuetan www.eventbrite.es atarian ere salgai daude.
Lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu behar dira Lesakako Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurtengoan ere, Lesakako udalaren laguntzarekin. Honela, nahi duten afizionatu guztiek har dezakete parte eta lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.
Urriaren 1etik 31ra ikusgai izanen da parkea zabalik dagoen ordutegian eta Erratzun eskaintzen dituen bere ikastaroekin ere segituko du Erratzun bizi den Diana Iniesta margolari kataluniarraren ‘Loreak, sagarrak eta besarkadak’ margo-erakusketa ikusgai izanen da urriaren 1etik 31ra Bertizko Natur Parkean. 2018ko irailetik aurtengo ekainera margotutako 30 lan paratuko ditu erakusketan.
Kultur Etxean eginen dute aurkezpena asteazken arratsaldeko 5etan eta bereziki baserrietan bizi direnei eskatzen zaie batzarrera joateko bakoitzak bere etxeari dagokion identifikazio plakak biltzera