1988an Aurreraren alde eginiko aizkora jaialdian parte hartu zutenei omenaldia eginen diete eguerdian Urriko aurreneko larunbatean, ospatuko dute Aurrera Elkarteko egun handia. XIII. edizioa izanen da aurtengoa eta kirolerako, dantzarako eta pestarako tartea hartzearekin batera, elkartearen alde 1988an antolatu zuten aizkora jaialdian parte hartu zutenak omentzeko baliatuko dute hitzordua.
Hilabeteko bigarren larunbata besta-eguna suertatzen den aldiro astebete lehenago eginen dute Baztan-Bidasoaldeko ekoizleen urriko azoka aste bat aitzineratuko dute Beran. Egutegian urriko bigarren larunbata besta egun izendatua dagoenez, egokiagoa ikusi dute kasu hauetan merkatua egunez aldatzea. Hala bada, urriko merkatua larunbat honetan eginen dute, urriaren 5ean.
Udako atsedenaldiaren ondotik larunbat eguerdian dute hitzordua kantariek plazan Udako atsedenaren ondotik, zintzurrak berotzeko tenorea ailegatu zaie malerrekarrei. Heldu den larunbatean, urriaren 5ean, berrabiaratuko dute Malerreka Kantuz egitasmoa, Malerrekako Euskara Zerbitzuaren eskutik. Ohi bezala, herriko plazan bilduko dira 12:00etan eta karrikaz karrika ibiliko dira kantari.
Tantirumairu Euskal Folklore Taldeak antolatuta, Ane Albisu Iriarte izanen da hizlari Harriondoan Tantirumairu Euskal Folklore Taldeak antolatuta, ‘Zer eta nola jantzi hurrengo Eguberrietan?’ hitzaldi-tailerra eskainiko du Ane Albisu Iriartek urriaren 5ean, larunbatean 17:00etan Lesakako Harriondoa Kultur Etxeko Zumarra gelan. Baserritar jantziari buruzko hitzaldi-tailerra izanen da, jantzi eta janzkerari buruzko xehetasunak eta tailer praktikoa.
Esku huska pilota partida, aperitifa eta herri-afaria izanen dituzte Besta ttikiei begira jarriak dira saratarrak. Urriaren 5ean izanen dira, Sarako gazteriak antolatuta. Larunbatean 18:00etan esku huska partida jokatuko dute Calve eta Lekuona saratarrak, Bereterbide eta Valentziaren kontra. 19:00etan aperitifa eta 21:00etan herri-afaria eginen dute kiroldegian. Saranga txarangak alaituko du afaltzeko denbora eta afalondoa.
Korrontzi taldearekin batera, eskualdeko eta Euskal Herri osoko musikariak eta dantzariak ariko dira
Larunbatean 19:00etan Berako Kultur Etxean La Trócola zirkuak Emportats lana eskainiko du urriaren 5ean, larunbatean, 19:00etan Berako Kultur Etxean. Nafarroako Antzoki Sareak, Nafarroako Gobernuaren eta Berako Udalaren laguntzaz antolatutako emanaldirako sarrera zazpi euro ordaindu beharko da. Ekitaldi hau Nafarroako Arte Eszenikoen Zirkuituaren barrenean dago eta adin guztientzat egokia da.
Gure Zirkuak eskualdean eginen du geldialdia irailean eta urrian. Elizondon eginen dute lehendabizi, irailaren 27an, 28an eta 29an eta urriaren 4an eta 5ean guttienez bina emanaldi eskainiko dituzte. Urriaren 11n, 12an, 13an, 18an eta 19an, berriz, Leitzan izanen dira Gure Zirkuko artistak, tartean, Unai Zabaleta musikari leitzarra. Sarrerak dagoeneko salgai paratu dituzte. Elizondoko ikuskizunetarako sarrerak Fantxiken eros daitezke eta Leitzakoak Maimur liburu-dendan. Bi kasuetan www.eventbrite.es atarian ere salgai daude.
Lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu behar dira Lesakako Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurtengoan ere, Lesakako udalaren laguntzarekin. Honela, nahi duten afizionatu guztiek har dezakete parte eta lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.
Urriaren 1etik 31ra ikusgai izanen da parkea zabalik dagoen ordutegian eta Erratzun eskaintzen dituen bere ikastaroekin ere segituko du Erratzun bizi den Diana Iniesta margolari kataluniarraren ‘Loreak, sagarrak eta besarkadak’ margo-erakusketa ikusgai izanen da urriaren 1etik 31ra Bertizko Natur Parkean. 2018ko irailetik aurtengo ekainera margotutako 30 lan paratuko ditu erakusketan.
Kultur Etxean eginen dute aurkezpena asteazken arratsaldeko 5etan eta bereziki baserrietan bizi direnei eskatzen zaie batzarrera joateko bakoitzak bere etxeari dagokion identifikazio plakak biltzera