Gure Txokoa elkarteak antolatutako itzulia 09:30ean abiatuko da Iamoteneatik Haur eta helduentzako ibilbideak prestatu dituzte. Helduek bi ibilbide izanen dituzte aukeran: 34 kilometrokoa luzeena eta 18 kilometrokoa laburrena. 14 urtez beheitikoek hamar kilometroko ibilbidea egiteko aukera izanen dute.
Ibilaldia, ikuskizuna, bazkari autogestionatua, jokoak... izanen dituzte Ttikiak bezain biziak direlako, Baztango eskola ttikien eguna izanen dute irailaren 29an, hondarreko igandean. Aurten Amaiurren bilduko dira. Urdazubi, Zugarramurdi eta Baztango herrietako eskolek, elkarlanean, egun osoko hitzordua antolatu dute.
Arantzako Udalak udal-egoerari buruz solastatzeko batzarra eginen du heldu den igandean, irailaren 29an. 18:00etan bilduko dira eta herritarrei bertaratzeko deia egin die.
33.000 euroko aurrekontuarekin 26 panel zaharberritu dituzte eta ‘Bertizko argia’ erakusketan ikusgai daude 30 urtez itzalpean gordea izan ondotik, zaharberritu eta argitara atera dute Bertizko jaurerriko kapera ondoan dagoen markesinako beirate modernista aberatsa.
Lehenbiziko egunean, herriko gazteek herri-kirol norgehiagoka jokatuko dute eta igandean aizkora apustua izanen dute Aurten ere, besten aitzakian, ekitaldiz betetako asteburua izanen dute urroztarrek irail hondarrekoa. Ortzegunean, irailak 26, botako dute bestei hasiera emanen dien txupinazoa eta igandea bitarte non gozatua izanen dute. Hilabeteko azken eguna, berriz, besta ondoko garbiketa egiteko aprobetxatuko dute.
Ortziralean 20:00etan botako dute bestak hasteko altxaferoa
Gure Zirkuak eskualdean eginen du geldialdia irailean eta urrian. Elizondon eginen dute lehendabizi, irailaren 27an, 28an eta 29an eta urriaren 4an eta 5ean guttienez bina emanaldi eskainiko dituzte. Urriaren 11n, 12an, 13an, 18an eta 19an, berriz, Leitzan izanen dira Gure Zirkuko artistak, tartean, Unai Zabaleta musikari leitzarra. Sarrerak dagoeneko salgai paratu dituzte. Elizondoko ikuskizunetarako sarrerak Fantxiken eros daitezke eta Leitzakoak Maimur liburu-dendan. Bi kasuetan www.eventbrite.es atarian ere salgai daude.
Lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu behar dira Lesakako Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurtengoan ere, Lesakako udalaren laguntzarekin. Honela, nahi duten afizionatu guztiek har dezakete parte eta lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.