Irailaren 28an izanen da baina 22an bukatuko da izen-ematea Leitzako Aurrera Elkarteko Mendibil BTT taldekoek hirugarrenez antolatu dute Leitzulia mendi bizikleta proba. Iraileko azkeneko larunbatean izanen da, irailak 28, eta parte-hartzaileek 42 kilometro eta 1.400 metroko desnibel metatua duen ibilbidea osatu beharko dute.
Laugarren urtez, BTT Leitzulia eginen dute Leitzan Aurten irailaren 28an zehaztu dute hitzordua, 09:00etan. Baina ekainaren 7az geroztik zabalik dago izena emateko epea. Antolatzaileek iragarri dutenez, Kirolprobak.com atariaren bitartez bakarrik ematen ahalko da izena, irailaren 22ra arte.
Egitarauaren barne, Urdazubin Alkerdi eta Berroberriko lezeetara bisita gidatua eginen dute eta Zugarramurdin, bertzeak bertze, txotxongiloen ikuskizuna, kantu emanaldia eta antzerkia antolatu dituzte.
Udako bestak pasata, irail hondarreko hitzorduari begira hasiak dira erratzuarrak. Izan ere, hilaren 28an, larunbatean, besta ttikiak ospatuko dituzte herrian.
Iraileko hondarreko larunbatean 17:00etan hasiko da Elizondoko eskolako Guraso Elkarteak antolatuta Elizondoko eskolako guraso elkarteak antolatuta, Ene Kantak taldearen 'Satorjator, lurraren bihotzera bidaia' emanaldia izanen dute irailaren 28an, hondarreko larunbatean, Elizondoko Baztan pilotalekuan. 17:00etan hasiko da emanaldia. Sarrerak dagoeneko salgai daude eta nahi dutenek honako saltoki hauetan eskura ditzakete: Elizondon, Fantxiken; Donezteben, Casa Ostizen; Lesakan, Telletxean; Beran, Agara prensan; edo Larraintzarren, La Posadan, eskura daitezke. Irailaren 20a arte salgai daude, zazpi eurotan eta hiru urtez azpikoek ez dute ordaindu beharrik izanen.
Herri-kirol jaialdi berean Nafarroako arpana txapelketa mistoa eginen dute Koxkorrekin, eskualdeko bi ordezkarik parte hartuko dute: Unai Iantzi Maritorena aniztarrak eta Maika Ariztegi Mariezkurrena iturendarrak. Arpanean, berriz, Itxaso Onsalo aresoarra, Unai Bertiz sunbildarra eta Daniel Saldias arraioztarra aritzekoak dira.
33.000 euroko aurrekontuarekin 26 panel zaharberritu dituzte eta ‘Bertizko argia’ erakusketan ikusgai daude 30 urtez itzalpean gordea izan ondotik, zaharberritu eta argitara atera dute Bertizko jaurerriko kapera ondoan dagoen markesinako beirate modernista aberatsa.
Lehenbiziko egunean, herriko gazteek herri-kirol norgehiagoka jokatuko dute eta igandean aizkora apustua izanen dute Aurten ere, besten aitzakian, ekitaldiz betetako asteburua izanen dute urroztarrek irail hondarrekoa. Ortzegunean, irailak 26, botako dute bestei hasiera emanen dien txupinazoa eta igandea bitarte non gozatua izanen dute. Hilabeteko azken eguna, berriz, besta ondoko garbiketa egiteko aprobetxatuko dute.
Irailaren 27an eta 28an eginen dute Harriondoa Kultur Etxean Irailaren 27an eta 28an Haur euskaldunetan hizkuntza garatzeko arazoak antzemateko, baloratzeko eta esku hartzeko baliagarri dauden prozedurak eta tresnak izeneko ikastaroa eskainiko du EHUk Lesakako Harriondoa Kultur Etxean. www.uik.eus webgunean eman daiteke izena. Lesakako Udalaren, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen, Guztiok elkartearen, Lesakako Osasun Etxearen eta Elebilab erakundearen laguntza izan dute antolaketan.
Ortziralean 20:00etan botako dute bestak hasteko altxaferoa
Gure Zirkuak eskualdean eginen du geldialdia irailean eta urrian. Elizondon eginen dute lehendabizi, irailaren 27an, 28an eta 29an eta urriaren 4an eta 5ean guttienez bina emanaldi eskainiko dituzte. Urriaren 11n, 12an, 13an, 18an eta 19an, berriz, Leitzan izanen dira Gure Zirkuko artistak, tartean, Unai Zabaleta musikari leitzarra. Sarrerak dagoeneko salgai paratu dituzte. Elizondoko ikuskizunetarako sarrerak Fantxiken eros daitezke eta Leitzakoak Maimur liburu-dendan. Bi kasuetan www.eventbrite.es atarian ere salgai daude.