Ostirala, irailak 27

09:00

NPBri buruzko udako ikastaroa Baztanen

Arizkunenea, Elizondo | Ikastaroak

Baztango Udalak EHUrekin eta Etxalde mugimenduaren elkarlanean antolatu duen ikastaroa irailaren 27an eginen da 2021-27 aldirako orain definintzen ari diren Nekazaritza Politika Bateratuaren inguruan eztabaida sustatu nahi dute, eta bide batez landa garapenerako politiken aukerak aztertu nahi dituzte landa eremu biziak bultzatzeko. Ikastaroaren bertze helburuetako bat aitzinera begira landa garapenerako tokiko politika publikoen aukerak eta oztopoak aztertu eta zehaztea izanen da. Dagoeneko zabalik dago izena emateko epea.

NPBri buruzko udako ikastaroa Baztanen Arizkunenea

Baztango Udalak EHUrekin eta Etxalde mugimenduaren elkarlanean antolatu duen ikastaroa irailaren 27an eginen da

2021-27 aldirako orain definintzen ari diren Nekazaritza Politika Bateratuaren inguruan eztabaida sustatu nahi dute, eta bide batez landa garapenerako politiken aukerak aztertu nahi dituzte landa eremu biziak bultzatzeko. Ikastaroaren bertze helburuetako bat aitzinera begira landa garapenerako tokiko politika publikoen aukerak eta oztopoak aztertu eta zehaztea izanen da. Dagoeneko zabalik dago izena emateko epea.

09:00

Nekazaritza Politika Bateratua eredu berriak landa eremu bizia lortzen laguntzen al du? 2021-27 NPB berriaren aukerak elikadura sistema osasuntsuak eta landa eremu biziak lortzeko ikastaroa

Arizkunenea, Elizondo | Ikastaroak

Ortziralean goiz eta arratsaldez solasaldiak eskainiko dituzte Arizkunenean  

Nekazaritza Politika Bateratua eredu berriak landa eremu bizia lortzen laguntzen al du? 2021-27 NPB berriaren aukerak elikadura sistema osasuntsuak eta landa eremu biziak lortzeko ikastaroa Arizkunenea

Ortziralean goiz eta arratsaldez solasaldiak eskainiko dituzte Arizkunenean

12:00

Klima aldaketaren aurka manifestazioa eginen dute irailaren 27an Leitzan

Futbol zelaitik abiatuko dira., Leitzaldea Leitza

Klima aldaketaren kontra manifestazioa eginen dute irailaren 27an, ostiralean, Leitzako Amazabal ikastetxeko ikasleek. 12:00etan eskolako futbol zelaitik abiatuko dira. 

Klima aldaketaren aurka manifestazioa eginen dute irailaren 27an Leitzan Futbol zelaitik abiatuko dira.

Klima aldaketaren kontra manifestazioa eginen dute irailaren 27an, ostiralean, Leitzako Amazabal ikastetxeko ikasleek. 12:00etan eskolako futbol zelaitik abiatuko dira. 

18:15

Mendi Ttiki abesbatzaren aurkezpena ortziralean Donezteben

Malerreka Doneztebe | Hitzaldia

Mendi Ttiki abesbatzako kideentzako 2019/2020 ikasturtearen aurkezpena izanen dute heldu den ortziralean, hilaren 27an, Donezteben. Erreka Kirol Elkartearen eta koralaren lokalean bilduko dira. Lehen Hezkuntzako lehendabiziko, bigarren eta hirugarren mailako ikasleen saioei buruz solastatzeko 18:15ean zehaztu dute hitzordua; laugarren mailatik goitikoekin egoteko, berriz, 19:30ean. Familiei solasaldira bertaratzeko gonbidapena luzatu diete.

19:00

'Zauria(k)' dokumentala, Feminikasten

Arizkunenea, Elizondo | Dokumentalak

Irailaren 27an, ortziralean 19:00etan eskainiko dute emanaldia Arizkunenean Baztango Talde Feministak «bizitza antiojo moreekin ikusten ikasteko» Feminikasten ekimena antolatu du aurten ere. Hiruhileko honetan, hilero solasaldi, proiekzio, tailer edo erakusketa bat izanen dute Baztanen. Irailaren 27an, ortziralean 19:00etan, izanen dute lehendabiziko hitzordua, Baztango Gaztetxean. Zauria(k) Eromena-Gorputza-Feminismoa dokumentalaren inguruan aurkezpena, proiekzioa eta solasaldia izanen dute Arizkunenea Kultur Etxean.

'Zauria(k)' dokumentala, Feminikasten Arizkunenea

Irailaren 27an, ortziralean 19:00etan eskainiko dute emanaldia Arizkunenean

Baztango Talde Feministak «bizitza antiojo moreekin ikusten ikasteko» Feminikasten ekimena antolatu du aurten ere. Hiruhileko honetan, hilero solasaldi, proiekzio, tailer edo erakusketa bat izanen dute Baztanen. Irailaren 27an, ortziralean 19:00etan, izanen dute lehendabiziko hitzordua, Baztango Gaztetxean. Zauria(k) Eromena-Gorputza-Feminismoa dokumentalaren inguruan aurkezpena, proiekzioa eta solasaldia izanen dute Arizkunenea Kultur Etxean.

19:00

'Euskararen genesiaz' liburu-aurkezpena

Arizkunenea, Elizondo | Aurkezpenak

Ortziralean 19:00etan Arizkunenean izanen da Juan Migel Munarriz egilea Juan Migel Munarriz Erasok idatzitako Euskararen genesiaz liburuaren aurkezpena eginen dute irail bukaeran Elizondon. Baztango Udaleko Kultura Batzordeak antolatutako hitzordua irailaren 27an, hondarreko ortziralean, 19:00etan dute, Arizkunenean.

'Euskararen genesiaz' liburu-aurkezpena Arizkunenea

Ortziralean 19:00etan Arizkunenean izanen da Juan Migel Munarriz egilea

Juan Migel Munarriz Erasok idatzitako Euskararen genesiaz liburuaren aurkezpena eginen dute irail bukaeran Elizondon. Baztango Udaleko Kultura Batzordeak antolatutako hitzordua irailaren 27an, hondarreko ortziralean, 19:00etan dute, Arizkunenean.

22:00

Kaskezur eta Diabolo Kiwi taldeen kontzertuak Baztango gaztetxean

Baztan Elizondo | Kontzertuak

Ortzirale gauen ateak zabalduko ditu Baztango gaztetxeak, 22:00etan hasiko diren kontzertuetara nahi duenak hurbiltzeko aukera izan dezan. 

Kaskezur eta Diabolo Kiwi taldeen kontzertuak Baztango gaztetxean

Ortzirale gauen ateak zabalduko ditu Baztango gaztetxeak, 22:00etan hasiko diren kontzertuetara nahi duenak hurbiltzeko aukera izan dezan. 

09:00
20:00

'Bertizko argia' erakusketan beiratea zaharberritzeko prozesua

Bertizko natur parkean, Oieregi | Erakusketak

33.000 euroko aurrekontuarekin 26 panel zaharberritu dituzte eta ‘Bertizko argia’ erakusketan ikusgai daude 30 urtez itzalpean gordea izan ondotik, zaharberritu eta argitara atera dute Bertizko jaurerriko kapera ondoan dagoen markesinako beirate modernista aberatsa. 

'Bertizko argia' erakusketan beiratea zaharberritzeko prozesua Bertizko natur parkean

33.000 euroko aurrekontuarekin 26 panel zaharberritu dituzte eta ‘Bertizko argia’ erakusketan ikusgai daude

30 urtez itzalpean gordea izan ondotik, zaharberritu eta argitara atera dute Bertizko jaurerriko kapera ondoan dagoen markesinako beirate modernista aberatsa. 

18:00
23:50

Urrozko San Migel bestak

Malerreka Urroz | Bestak

Lehenbiziko egunean, herriko gazteek herri-kirol norgehiagoka jokatuko dute eta igandean aizkora apustua izanen dute Aurten ere, besten aitzakian, ekitaldiz betetako asteburua izanen dute urroztarrek irail hondarrekoa. Ortzegunean, irailak 26, botako dute bestei hasiera emanen dien txupinazoa eta igandea bitarte non gozatua izanen dute. Hilabeteko azken eguna, berriz, besta ondoko garbiketa egiteko aprobetxatuko dute.

Urrozko San Migel bestak

Lehenbiziko egunean, herriko gazteek herri-kirol norgehiagoka jokatuko dute eta igandean aizkora apustua izanen dute

Aurten ere, besten aitzakian, ekitaldiz betetako asteburua izanen dute urroztarrek irail hondarrekoa. Ortzegunean, irailak 26, botako dute bestei hasiera emanen dien txupinazoa eta igandea bitarte non gozatua izanen dute. Hilabeteko azken eguna, berriz, besta ondoko garbiketa egiteko aprobetxatuko dute.

16:00
20:00

Haur euskaldunetan hizkuntza garatzeko arazoei buruz ikastaroa

Harriondoa Kultur Etxea, Lesaka | Ikastaroak

Irailaren 27an eta 28an eginen dute Harriondoa Kultur Etxean Irailaren 27an eta 28an Haur euskaldunetan hizkuntza garatzeko arazoak antzemateko, baloratzeko eta esku hartzeko baliagarri dauden prozedurak eta tresnak izeneko ikastaroa eskainiko du EHUk Lesakako Harriondoa Kultur Etxean. www.uik.eus webgunean eman daiteke izena. Lesakako Udalaren, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen, Guztiok elkartearen, Lesakako Osasun Etxearen eta Elebilab erakundearen laguntza izan dute antolaketan.

Haur euskaldunetan hizkuntza garatzeko arazoei buruz ikastaroa Harriondoa Kultur Etxea

Irailaren 27an eta 28an eginen dute Harriondoa Kultur Etxean

Irailaren 27an eta 28an Haur euskaldunetan hizkuntza garatzeko arazoak antzemateko, baloratzeko eta esku hartzeko baliagarri dauden prozedurak eta tresnak izeneko ikastaroa eskainiko du EHUk Lesakako Harriondoa Kultur Etxean. www.uik.eus webgunean eman daiteke izena. Lesakako Udalaren, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen, Guztiok elkartearen, Lesakako Osasun Etxearen eta Elebilab erakundearen laguntza izan dute antolaketan.

17:00
23:59

Igantziko San Migel bestak

Bortziriak Igantzi | Bestak

Ortziralean 20:00etan botako dute bestak hasteko altxaferoa  

Igantziko San Migel bestak

Ortziralean 20:00etan botako dute bestak hasteko altxaferoa

18:00
22:00

Gure zirkua eskualdean

Elizondon eta Leitzan, Mendialdea | Ikuskizunak

Gure Zirkuak eskualdean eginen du geldialdia irailean eta urrian. Elizondon eginen dute lehendabizi, irailaren 27an, 28an eta 29an eta urriaren 4an eta 5ean guttienez bina emanaldi eskainiko dituzte. Urriaren 11n, 12an, 13an, 18an eta 19an, berriz, Leitzan izanen dira Gure Zirkuko artistak, tartean, Unai Zabaleta musikari leitzarra. Sarrerak dagoeneko salgai paratu dituzte. Elizondoko ikuskizunetarako sarrerak Fantxiken eros daitezke eta Leitzakoak Maimur liburu-dendan. Bi kasuetan www.eventbrite.es atarian ere salgai daude.

Gure zirkua eskualdean Elizondon eta Leitzan