Goizeko mendi-martxarekin hasi, triki-bertso-poteoa, presoen aldeko ekimena, zikiro-jatea, Haur Txokoa eta musika izanen dute egun osoan Arrano elkartearen eguna ospatuko dute lehen aldiz Lesakan irailaren 21ean, Kabi bat, hameka hegada goiburupean. Larunbatean 09:00etan Agiñara mendi martxa eginen dute. 13:00etan triki-bertso-poteoa eta Zubitik Zubira Presoak etxera! ekimena. 14:30ean zikiro-jatea izanen da (bazkideek 20 euro eta bazkide ez direnek 25 ordaindu beharko dute) eta ondotik kantaldia. 15:30ean Haur Txokoa izanen dute elkartean, karaokea, txotxongilo tailerra eta jokoekin. 19:00etan Hor dun koxka trikitixa taldearekin dantzaldia, 22:30ean Kalera taldearekin rock kontzertua eta gauerditik aitzinera Endara DJa.
Aitor Sarriegi eta Jon Maiak girotuko dute larunbateko Joaldunen Eguneko bazkaria. Txartelak Herriko Ostatuan eskura daitezke Bertze urte batez, Joaldunen Eguna ospatuko dute irailean herrian. Hilaren 21ean izanen da aurten eta herritarrak egun osoko besta antolatzen ari dira. Ohi bezala, larunbatean goizean goiztik joaldunak eta herriko trikitilariak Ameztiko baserrietan barrena ibiliko dira. Eguerdian, 13:30 aldera, aizkora apustua jokatuko da. Xanta Sousa eta Nerea Sorondo Itxaso Onsalo eta Leire Astiazaranen aurka ariko dira aizkoran. Ondotik, Xabier Ariztegik Santxinek harri-altxatze erakustaldia eskainiko du.
Bazkarira joan nahi dutenek herri bakoitzeko antolakuntzako kideekin harremanetan jarri beharko dute Badira lau urte Almandoz, Berroeta, Aniz eta Zigako herritarren hitzordua antolatzen hasi zirela. Herri bakoitzeko ordezkari boluntarioak bilduta, 2015ean Berroetan eta 2017an Almandozen ospatu zuten Basaburua Eguna. Aurten Zigak hartu du lekukoa eta irailaren 21ean, heldu den larunbatean, besta eguna izanen dute. Ospakizunaren helburua herritarrak elkartu eta euren arteko harremanak sendotzea da.
Azken urteetan bezala, aurten ere 4x4 autoen erakustaldia eginen dute irailean Donezteben. Besta ttikiak ospatuko dituztela baliatuz, irailaren 21ean zehaztu dute hitzordua. 15:00etan hasiko da eta izena eman nahi dutenek 697 47 52 78 zenbakira deituz egin dezakete.
Larungo Kaiola ostatuan 16:00etan dute hitzordua Maddi Iratzokik Bizimiñak antzezlanean oholtza gainean sorturiko margolanak ikusteko eta Lumi eta Petti musikarien emanaldiaz gozatzeko aukera izanen dute heldu den larunbatean, irailaren 21ean, Larunen. Kaiola ostatuan dute hitzordua, 16:00etan.
Larunbatean 19:00etan Kultur Etxean ariko dira Aitor Mendiluze, Oihana Iguaran, Maddalen Arzallus eta Josu Sanjurjo Berako Euskara Batzordeak, Nafarroako Antzoki Sarearen, Berako Udalaren eta Berako Euskara Batzordearen laguntzarekin bertso jaialdia antolatu du irailaren 21ean, larunbatean 19:00etan Kultur Etxean. Aitor Mendiluze, Oihana Iguaran, Maddalen Arzallus eta Josu Sanjurjo bertsolariak ariko dira, Ainhoa Larretxea gai-jartzaile dutela. Sarrera 3 euro kobratuko da.
33.000 euroko aurrekontuarekin 26 panel zaharberritu dituzte eta ‘Bertizko argia’ erakusketan ikusgai daude 30 urtez itzalpean gordea izan ondotik, zaharberritu eta argitara atera dute Bertizko jaurerriko kapera ondoan dagoen markesinako beirate modernista aberatsa.
Irailaren 16tik 25era Kultur Etxean izanen dira Medicus Mundiren argazkiak ‘Ruandan zer berri? Galdeozi bizikletei’, Medicus Mundi Gobernuz Kanpoko Erakundearen argazki-erakusketa ikusgai izanen da irailaren 16tik 25era Berako Kultur Etxean. Egunero zabalduko dituzte ateak, 17:00etatik 20:00etara.
Ortzirale ilunabarrean botako dute txupinazoa baina aitzinetik ere besta giroa nagusituko da Bertze urte batez, egitarau oparoa prestatu du Gazte Burrunba Kultur Taldeak besta ttikiak ospatzeko. Bi egunez, irailaren 20an eta 21ean, ez da ekitaldirik faltako.
Ginkana, mahai-ingurua, bisita gidatua eta kontzertua izanen dira Lesakako Roqués Organoaren Lagunen Elkartearen eskutik Nafarroako Gobernuak antolatutako Haizea arte bihurtua organo zikloaren barrenean hainbat ekitaldi eginen dira irailaren 20an eta 21ean Lesakan, Udalaren, Lesakako Merkatarien Elkartearen eta berriki sortu den Lesakako Roqués Organoaren Lagunen Elkartearen laguntzarekin.
Ortziralean, larunbatean eta igandean 21:00etan hasiko dira kontzertuak Hiru eguneko musika jaialdi berezian, Kalakan taldeko kideek, musika gaelikoari, koralari eta euskal musika tradizionalari lekua egin nahi izan diote. Horretarako, Pierre Sanglarekin, Xan Errotabehererekin eta Jamixel Bereaurekin batera, Euskal Herriko eta nazioarteko hainbat artista ariko dira.
Uda agurtu eta udazkenari ongietorria besta ttikiekin eginen diete amaiurtarrek. Irailaren 20an eta 21ean, ortzirale eta larunbatean, zehaztu dute hitzordua.
Irailaren 20an rock doinuak eramanen ditu Pelax talde donostiarrak Leitzako Torrea tabernan. 23:30ean hasiko da kontzertua eta sarrera 5 euro ordaindu beharko da. Berako Atala estudioetan grabatu eta 2019ko maiatzean kaleratu duten azken lana taularatuko dute.
Lehiaketa-enkante nazionalaren XXXII. edizioa izanen da aurtengoa Pirinioetako behi-aziendaren lehiaketa-enkantea egiteko hitzordua zehaztua dute Elizondon. Aurten XXXII. edizioa beteko du eta aziendazaleak irailaren 21ean eta 22an, larunbatean eta igandean, bilduko dira herriko merkatu plazan, hilaren 17an, astearte eguerdian Arizkunenean egindako aurkezpenean aipatu zutenez.
Larunbatean pilota txapelketako azken partidak eta herriko dantzarien emanaldia izanen dira eta igandean gazta lehiaketa eta egun osoko ospakizunak Igantziko San Migel bestetako txupinazoa irailaren 27ra arte botako ez badute ere, asteburu honetan antolatu dituzte lehen ekitaldiak, tartean gazta lehiaketaren hamaseigarren edizioa igande eguerdian.