Larunbata, irailak 14



10:00

Iruritako XXVI. Dantzari Eguna

Baztan Irurita | Dantzak

Larunbat eguerdian dantza-emanaldia izanen dute eta ondotik herri-bazkarian bilduko dira. Arratsaldean, berriz, laxoa finalak jokatuko dituzte  

Iruritako XXVI. Dantzari Eguna

Larunbat eguerdian dantza-emanaldia izanen dute eta ondotik herri-bazkarian bilduko dira. Arratsaldean, berriz, laxoa finalak jokatuko dituzte

 


10:00

Baztan-Bidasoko ekoizleen merkatua

Bortziriak Bera | Azoka

Udako oporraldiaren ondotik, larunbat honetan eginen dute Baztan-Bidasoko ekoizleek merkatua Beran. Ohi bezala, Ricardo Baroja eskolako arkupeetan bilduko dira, 10:00etatik 13:30era. Hortik, aitzinera, hilabeteko bigarren larunbatetan eginen dute hitzordua.

Baztan-Bidasoko ekoizleen merkatua

Udako oporraldiaren ondotik, larunbat honetan eginen dute Baztan-Bidasoko ekoizleek merkatua Beran. Ohi bezala, Ricardo Baroja eskolako arkupeetan bilduko dira, 10:00etatik 13:30era. Hortik, aitzinera, hilabeteko bigarren larunbatetan eginen dute hitzordua.


12:00

Berrizaungo bestak

Berrizaunen, Bortziriak Igantzi | Bestak

Larunbatean egun osoko besta antolatu dute: dantzariak, trikitilariak, bazkaria, lehiaketak... izanen dituzte Berrizaunen 1980ko hamarkadan, zenbait urtez, bestak antolatu izan dituzte. Hagitz ongi antolatutako bestak ziren, giro ederrekoak. Auzo ttikia izanagatik, herriko eta inguruko herrietatik jende azkarki animatzen zen.

Berrizaungo bestak Berrizaunen

Larunbatean egun osoko besta antolatu dute: dantzariak, trikitilariak, bazkaria, lehiaketak... izanen dituzte

Berrizaunen 1980ko hamarkadan, zenbait urtez, bestak antolatu izan dituzte. Hagitz ongi antolatutako bestak ziren, giro ederrekoak. Auzo ttikia izanagatik, herriko eta inguruko herrietatik jende azkarki animatzen zen.


13:00

Ulibeltzak elkartearen besta eginen dute irailaren 14an Sunbillan

Ulibeltzak elkartea, Malerreka Sunbilla | Ospakizunak

Larunbatean poteoa eta bazkaria eginen dute Hurrengo larunbatean, irailaren 14an, berriz, Ulibeltzak elkartearen besta izanen dute. 13:00etan Beñat Mitxelena eta Jalisko lagun dituztela poteoa eginen dute eta 14:00etan bazkarian bilduko dira. Txartelak Bustitzen eta Fondan eros daitezke.

Ulibeltzak elkartearen besta eginen dute irailaren 14an Sunbillan Ulibeltzak elkartea

Larunbatean poteoa eta bazkaria eginen dute

Hurrengo larunbatean, irailaren 14an, berriz, Ulibeltzak elkartearen besta izanen dute. 13:00etan Beñat Mitxelena eta Jalisko lagun dituztela poteoa eginen dute eta 14:00etan bazkarian bilduko dira. Txartelak Bustitzen eta Fondan eros daitezke.


19:00

Berpiztu Eguna Berako Katakun

Kataku herri ostatua, Bortziriak Bera | Ospakizunak

Larunbat arratsaldean poteoa, elkartasun argazkia eta kontzertuak izanen dituzte Denboraldi edo ikasturte berriari ekiteko Berpiztu Eguna antolatu dute irailaren 14an Berako Kataku herri ostatuan. 19:00etan poteoa eginen dute Illekuetako bestetara. 20:00etan ‘47ak herrian, 11/13 makroepaiketarik ez!’ elkartasun argazkia eta 20:30ean kontzertuak Kurkuma, Joseba B Lenoir Trio eta Joseba Irazoki eta Lagunak taldeekin.

Berpiztu Eguna Berako Katakun Kataku herri ostatua

Larunbat arratsaldean poteoa, elkartasun argazkia eta kontzertuak izanen dituzte

Denboraldi edo ikasturte berriari ekiteko Berpiztu Eguna antolatu dute irailaren 14an Berako Kataku herri ostatuan. 19:00etan poteoa eginen dute Illekuetako bestetara. 20:00etan ‘47ak herrian, 11/13 makroepaiketarik ez!’ elkartasun argazkia eta 20:30ean kontzertuak Kurkuma, Joseba B Lenoir Trio eta Joseba Irazoki eta Lagunak taldeekin.


20:00

'Zoaz pake santuan' Lesakan

Harriondoa Kultur Etxea, Lesaka | Antzerkiak

Ane Gabarain eta Mikel Laskurain aktore ezagunak izanen dira Harriondoa Kultur Etxeko taula gainean larunbatean 20:00etan Txalo Produkzioak, Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean eta Ane Gabarain eta Mikel Laskurainek antzeztuta, 'Zoaz pake Santuan' lana eskainiko du Lesakan. Irailaren 14an, larunbatean ikusi ahal izanen da, 20:00etan Harriondoa Kultur Etxean. Sarrera zortzi euro izanen da.  

'Zoaz pake santuan' Lesakan Harriondoa Kultur Etxea

Ane Gabarain eta Mikel Laskurain aktore ezagunak izanen dira Harriondoa Kultur Etxeko taula gainean larunbatean 20:00etan

Txalo Produkzioak, Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean eta Ane Gabarain eta Mikel Laskurainek antzeztuta, 'Zoaz pake Santuan' lana eskainiko du Lesakan. Irailaren 14an, larunbatean ikusi ahal izanen da, 20:00etan Harriondoa Kultur Etxean. Sarrera zortzi euro izanen da.

 



09:00
20:00

'Bertizko argia' erakusketan beiratea zaharberritzeko prozesua

Bertizko natur parkean, Oieregi | Erakusketak

33.000 euroko aurrekontuarekin 26 panel zaharberritu dituzte eta ‘Bertizko argia’ erakusketan ikusgai daude 30 urtez itzalpean gordea izan ondotik, zaharberritu eta argitara atera dute Bertizko jaurerriko kapera ondoan dagoen markesinako beirate modernista aberatsa. 

'Bertizko argia' erakusketan beiratea zaharberritzeko prozesua Bertizko natur parkean

33.000 euroko aurrekontuarekin 26 panel zaharberritu dituzte eta ‘Bertizko argia’ erakusketan ikusgai daude

30 urtez itzalpean gordea izan ondotik, zaharberritu eta argitara atera dute Bertizko jaurerriko kapera ondoan dagoen markesinako beirate modernista aberatsa. 



12:00
12:00

Keixeta margolariaren lanak Larungo Kaiolan

Larungo Kaiola, Bortziriak Bera | Erakusketak

Larunbat eguerdian eskaini duten emanaldiaren ondotik, Zumaiako artistaren lanak irailaren 20ra arte izanen dira ikusgai Larungo Kaiola ostatuan zabaldu da Keixeta margolariaren erakusketa. Uztailaren 20an ireki dute, larunbatean 12:00etan Pettik eta Micek eskainitako kontzertu batekin eta irailaren 20ra bitarte ikusgai izanen dira Zumaiako artistaren lanak. 

Keixeta margolariaren lanak Larungo Kaiolan Larungo Kaiola

Larunbat eguerdian eskaini duten emanaldiaren ondotik, Zumaiako artistaren lanak irailaren 20ra arte izanen dira ikusgai

Larungo Kaiola ostatuan zabaldu da Keixeta margolariaren erakusketa. Uztailaren 20an ireki dute, larunbatean 12:00etan Pettik eta Micek eskainitako kontzertu batekin eta irailaren 20ra bitarte ikusgai izanen dira Zumaiako artistaren lanak. 



16:24
23:50

Irailaren 12tik 16ra Elbeteko bestak

Baztan Elbete | Bestak

Ortziraleko paella jaterako eta Santa Kruz Eguneko zikiro jaterako txartelak irailaren 8a baino lehen eros daitezke. Heldu den ortzegunean, irailak 12, 18:00etako txupinazoarekin abiatuko dira Elbeteko bestak. Aitzinetik, hala ere, 16:30ean, mus txapeketa jokatuko dute, frontoian. Bortz egunez, haur, gazte eta helduek hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izanen dute. 

Irailaren 12tik 16ra Elbeteko bestak

Ortziraleko paella jaterako eta Santa Kruz Eguneko zikiro jaterako txartelak irailaren 8a baino lehen eros daitezke.

Heldu den ortzegunean, irailak 12, 18:00etako txupinazoarekin abiatuko dira Elbeteko bestak. Aitzinetik, hala ere, 16:30ean, mus txapeketa jokatuko dute, frontoian. Bortz egunez, haur, gazte eta helduek hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izanen dute. 



10:00
23:59

Zubietako plazaren mendeurren festa ostiral eta larunbatean

Malerreka Zubieta | Ospakizunak

Bertsolariak, pilota partidak, aizkora apustua, herri-bazkaria... izanen dituzte larunbatean Ehun urte ez direlako egunero betetzen, plazaren festa ospatuko dute heldu den ostiral eta larunbatean. 

Zubietako plazaren mendeurren festa ostiral eta larunbatean

Bertsolariak, pilota partidak, aizkora apustua, herri-bazkaria... izanen dituzte larunbatean

Ehun urte ez direlako egunero betetzen, plazaren festa ospatuko dute heldu den ostiral eta larunbatean. 



10:00
14:00

Leitzako XI. Stock Azoka

Leitzako plaza, Leitzaldea Leitza | Azoka

Kaxkabeltza elkarteko kideek udaberri-udako salgaiak plazaratuko dituzte beherapen bereziekin asteburuan Kaxkabeltza elkarteko kideek XI. Stock Azoka eginen dute iraileko hirugarren asteburuan Leitzan. Elkarteko sei komertziok parte hartuko dute azoka berezian, udaberri-udako salgaiak beherapen bereziekin plazaratuz. Hain justu, Kulunka haurrentzako arropa eta oinetako denda, Leitza Kirolak, Garbi lurrindegia, Bi pauso oinetakoak, Biok jantziak eta Kapritxo arropa eta osagarri denda izanen dira azokan parte hartuko dutenak.

Leitzako XI. Stock Azoka Leitzako plaza

Kaxkabeltza elkarteko kideek udaberri-udako salgaiak plazaratuko dituzte beherapen bereziekin asteburuan

Kaxkabeltza elkarteko kideek XI. Stock Azoka eginen dute iraileko hirugarren asteburuan Leitzan. Elkarteko sei komertziok parte hartuko dute azoka berezian, udaberri-udako salgaiak beherapen bereziekin plazaratuz. Hain justu, Kulunka haurrentzako arropa eta oinetako denda, Leitza Kirolak, Garbi lurrindegia, Bi pauso oinetakoak, Biok jantziak eta Kapritxo arropa eta osagarri denda izanen dira azokan parte hartuko dutenak.


11:00
14:00

Urritzokietako bestak

Bortziriak Etxalar | Bestak

Larunbat goizeko 11etan botako duten txupinazoaren ondotik hainbat ekitaldi izanen dituzte asteburu osoan eta astelehena garbitzeko baliatuko dute Irailaren 14an, larunbatean 11:00etako txupinazoak emanen die hasiera Etxalarko Urritzokieta auzoko bestei. 12:00etan meza izanen dute eta gero hamaiketakoa. 18:00etan txokolatea eta 21:00-etan xingar jatea izanen dira. Igandean, 11:00etan meza eta 13:00etan kalejira izanen dute. 14:00etan asaua eta segidan musa eta partxisa izanen dute; 17:30ean, berriz, jokoak. 18:30ean musikak girotuko ditu bazterrak. 21:00etan afaria izanen dute (txartelak igandera arte salgai, 948 63 51 34). Astelehena garbitzeko baliatuko dute.

Urritzokietako bestak

Larunbat goizeko 11etan botako duten txupinazoaren ondotik hainbat ekitaldi izanen dituzte asteburu osoan eta astelehena garbitzeko baliatuko dute

Irailaren 14an, larunbatean 11:00etako txupinazoak emanen die hasiera Etxalarko Urritzokieta auzoko bestei. 12:00etan meza izanen dute eta gero hamaiketakoa. 18:00etan txokolatea eta 21:00-etan xingar jatea izanen dira. Igandean, 11:00etan meza eta 13:00etan kalejira izanen dute. 14:00etan asaua eta segidan musa eta partxisa izanen dute; 17:30ean, berriz, jokoak. 18:30ean musikak girotuko ditu bazterrak. 21:00etan afaria izanen dute (txartelak igandera arte salgai, 948 63 51 34). Astelehena garbitzeko baliatuko dute.


12:00
22:00

Illekuetako bestak

Bortziriak Bera | Bestak

Larunbateko bazkarirako txartelak irailaren 10a baino lehen erosi beharko dira Urteroko hitzorduari hutsik egin gabe, bestak ospatuko dituzte irailaren 14an eta 15ean erako Illekueta auzoan. Aurten ere, auzoko besta batzordeak denetariko ekitaldiak prestatu ditu: dantzak, herri-kirolak, haurrentzat ekintzak, musika...

Illekuetako bestak

Larunbateko bazkarirako txartelak irailaren 10a baino lehen erosi beharko dira

Urteroko hitzorduari hutsik egin gabe, bestak ospatuko dituzte irailaren 14an eta 15ean erako Illekueta auzoan. Aurten ere, auzoko besta batzordeak denetariko ekitaldiak prestatu ditu: dantzak, herri-kirolak, haurrentzat ekintzak, musika...