Larunbat eguerdian dantza-emanaldia izanen dute eta ondotik herri-bazkarian bilduko dira. Arratsaldean, berriz, laxoa finalak jokatuko dituzte
Udako oporraldiaren ondotik, larunbat honetan eginen dute Baztan-Bidasoko ekoizleek merkatua Beran. Ohi bezala, Ricardo Baroja eskolako arkupeetan bilduko dira, 10:00etatik 13:30era. Hortik, aitzinera, hilabeteko bigarren larunbatetan eginen dute hitzordua.
Larunbatean egun osoko besta antolatu dute: dantzariak, trikitilariak, bazkaria, lehiaketak... izanen dituzte Berrizaunen 1980ko hamarkadan, zenbait urtez, bestak antolatu izan dituzte. Hagitz ongi antolatutako bestak ziren, giro ederrekoak. Auzo ttikia izanagatik, herriko eta inguruko herrietatik jende azkarki animatzen zen.
Larunbatean poteoa eta bazkaria eginen dute Hurrengo larunbatean, irailaren 14an, berriz, Ulibeltzak elkartearen besta izanen dute. 13:00etan Beñat Mitxelena eta Jalisko lagun dituztela poteoa eginen dute eta 14:00etan bazkarian bilduko dira. Txartelak Bustitzen eta Fondan eros daitezke.
Larunbat arratsaldean poteoa, elkartasun argazkia eta kontzertuak izanen dituzte Denboraldi edo ikasturte berriari ekiteko Berpiztu Eguna antolatu dute irailaren 14an Berako Kataku herri ostatuan. 19:00etan poteoa eginen dute Illekuetako bestetara. 20:00etan ‘47ak herrian, 11/13 makroepaiketarik ez!’ elkartasun argazkia eta 20:30ean kontzertuak Kurkuma, Joseba B Lenoir Trio eta Joseba Irazoki eta Lagunak taldeekin.
Ane Gabarain eta Mikel Laskurain aktore ezagunak izanen dira Harriondoa Kultur Etxeko taula gainean larunbatean 20:00etan Txalo Produkzioak, Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean eta Ane Gabarain eta Mikel Laskurainek antzeztuta, 'Zoaz pake Santuan' lana eskainiko du Lesakan. Irailaren 14an, larunbatean ikusi ahal izanen da, 20:00etan Harriondoa Kultur Etxean. Sarrera zortzi euro izanen da.
33.000 euroko aurrekontuarekin 26 panel zaharberritu dituzte eta ‘Bertizko argia’ erakusketan ikusgai daude 30 urtez itzalpean gordea izan ondotik, zaharberritu eta argitara atera dute Bertizko jaurerriko kapera ondoan dagoen markesinako beirate modernista aberatsa.
Larunbat eguerdian eskaini duten emanaldiaren ondotik, Zumaiako artistaren lanak irailaren 20ra arte izanen dira ikusgai Larungo Kaiola ostatuan zabaldu da Keixeta margolariaren erakusketa. Uztailaren 20an ireki dute, larunbatean 12:00etan Pettik eta Micek eskainitako kontzertu batekin eta irailaren 20ra bitarte ikusgai izanen dira Zumaiako artistaren lanak.
Ortziraleko paella jaterako eta Santa Kruz Eguneko zikiro jaterako txartelak irailaren 8a baino lehen eros daitezke. Heldu den ortzegunean, irailak 12, 18:00etako txupinazoarekin abiatuko dira Elbeteko bestak. Aitzinetik, hala ere, 16:30ean, mus txapeketa jokatuko dute, frontoian. Bortz egunez, haur, gazte eta helduek hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izanen dute.
Bertsolariak, pilota partidak, aizkora apustua, herri-bazkaria... izanen dituzte larunbatean Ehun urte ez direlako egunero betetzen, plazaren festa ospatuko dute heldu den ostiral eta larunbatean.
Kaxkabeltza elkarteko kideek udaberri-udako salgaiak plazaratuko dituzte beherapen bereziekin asteburuan Kaxkabeltza elkarteko kideek XI. Stock Azoka eginen dute iraileko hirugarren asteburuan Leitzan. Elkarteko sei komertziok parte hartuko dute azoka berezian, udaberri-udako salgaiak beherapen bereziekin plazaratuz. Hain justu, Kulunka haurrentzako arropa eta oinetako denda, Leitza Kirolak, Garbi lurrindegia, Bi pauso oinetakoak, Biok jantziak eta Kapritxo arropa eta osagarri denda izanen dira azokan parte hartuko dutenak.
Larunbat goizeko 11etan botako duten txupinazoaren ondotik hainbat ekitaldi izanen dituzte asteburu osoan eta astelehena garbitzeko baliatuko dute Irailaren 14an, larunbatean 11:00etako txupinazoak emanen die hasiera Etxalarko Urritzokieta auzoko bestei. 12:00etan meza izanen dute eta gero hamaiketakoa. 18:00etan txokolatea eta 21:00-etan xingar jatea izanen dira. Igandean, 11:00etan meza eta 13:00etan kalejira izanen dute. 14:00etan asaua eta segidan musa eta partxisa izanen dute; 17:30ean, berriz, jokoak. 18:30ean musikak girotuko ditu bazterrak. 21:00etan afaria izanen dute (txartelak igandera arte salgai, 948 63 51 34). Astelehena garbitzeko baliatuko dute.
Larunbateko bazkarirako txartelak irailaren 10a baino lehen erosi beharko dira Urteroko hitzorduari hutsik egin gabe, bestak ospatuko dituzte irailaren 14an eta 15ean erako Illekueta auzoan. Aurten ere, auzoko besta batzordeak denetariko ekitaldiak prestatu ditu: dantzak, herri-kirolak, haurrentzat ekintzak, musika...