Igandea, irailak 8

09:00

Piedade auzoko besta

Igantzi, Bortziriak Igantzi | Ospakizunak

Irailaren 8an izanen dute Piedadeko besta. Auzoko eta Frain aldeko herritarrak  biltzen dira gehienbat baina bada herritik joaten denik ere. Eguraldiak lagunduz gero, Kalbario Gurutzetan bazkalduko dute; bertzela, Biltoki Elkartera mugitzeko asmoa dute.

Piedade auzoko besta Igantzi

Irailaren 8an izanen dute Piedadeko besta. Auzoko eta Frain aldeko herritarrak  biltzen dira gehienbat baina bada herritik joaten denik ere. Eguraldiak lagunduz gero, Kalbario Gurutzetan bazkalduko dute; bertzela, Biltoki Elkartera mugitzeko asmoa dute.

10:30

Jabier Eskubiri omenaldia irailaren 8an

Leitzaldea Leitza | Ospakizunak

Otsailaren 28an hil zen Jabier Eskubi leitzar txistulari eta Aurrera kirol elkarteko kideari omenaldia eskainiko diote igandean. Leitzako txistulariek, 40 urtez baino gehiagoz taldekide izan zutena omentzeko, ekitaldi gogoangarria antolatu dute.

Jabier Eskubiri omenaldia irailaren 8an

Otsailaren 28an hil zen Jabier Eskubi leitzar txistulari eta Aurrera kirol elkarteko kideari omenaldia eskainiko diote igandean. Leitzako txistulariek, 40 urtez baino gehiagoz taldekide izan zutena omentzeko, ekitaldi gogoangarria antolatu dute.

17:00

Herri arteko txirrindulari gazteen topaketa

Aniz, Baztan Aniz | Topaketak

Eskualdeko txirrindulari gazteek aurtengo bosgarren hitzordua izanen dute igandean Anizen. Aitzinetik, Lesaka, Irurita, Bera eta Donezteben bildu dira. Izen-ematea egunean berean izanen da 16:00etan eta ordubete beranduago, 17:00etan hasiko dira itzuliak. Parte-hartzaileak adinaren arabera bortz kategoriatan banatuta ariko dira. Bukaeran sariak zozketatuko dituzte.

Herri arteko txirrindulari gazteen topaketa Aniz

Eskualdeko txirrindulari gazteek aurtengo bosgarren hitzordua izanen dute igandean Anizen. Aitzinetik, Lesaka, Irurita, Bera eta Donezteben bildu dira. Izen-ematea egunean berean izanen da 16:00etan eta ordubete beranduago, 17:00etan hasiko dira itzuliak. Parte-hartzaileak adinaren arabera bortz kategoriatan banatuta ariko dira. Bukaeran sariak zozketatuko dituzte.

09:00
20:00

'Bertizko argia' erakusketan beiratea zaharberritzeko prozesua

Bertizko natur parkean, Oieregi | Erakusketak

33.000 euroko aurrekontuarekin 26 panel zaharberritu dituzte eta ‘Bertizko argia’ erakusketan ikusgai daude 30 urtez itzalpean gordea izan ondotik, zaharberritu eta argitara atera dute Bertizko jaurerriko kapera ondoan dagoen markesinako beirate modernista aberatsa. 

'Bertizko argia' erakusketan beiratea zaharberritzeko prozesua Bertizko natur parkean

33.000 euroko aurrekontuarekin 26 panel zaharberritu dituzte eta ‘Bertizko argia’ erakusketan ikusgai daude

30 urtez itzalpean gordea izan ondotik, zaharberritu eta argitara atera dute Bertizko jaurerriko kapera ondoan dagoen markesinako beirate modernista aberatsa. 

12:00
12:00

Keixeta margolariaren lanak Larungo Kaiolan

Larungo Kaiola, Bortziriak Bera | Erakusketak

Larunbat eguerdian eskaini duten emanaldiaren ondotik, Zumaiako artistaren lanak irailaren 20ra arte izanen dira ikusgai Larungo Kaiola ostatuan zabaldu da Keixeta margolariaren erakusketa. Uztailaren 20an ireki dute, larunbatean 12:00etan Pettik eta Micek eskainitako kontzertu batekin eta irailaren 20ra bitarte ikusgai izanen dira Zumaiako artistaren lanak. 

Keixeta margolariaren lanak Larungo Kaiolan Larungo Kaiola

Larunbat eguerdian eskaini duten emanaldiaren ondotik, Zumaiako artistaren lanak irailaren 20ra arte izanen dira ikusgai

Larungo Kaiola ostatuan zabaldu da Keixeta margolariaren erakusketa. Uztailaren 20an ireki dute, larunbatean 12:00etan Pettik eta Micek eskainitako kontzertu batekin eta irailaren 20ra bitarte ikusgai izanen dira Zumaiako artistaren lanak. 

08:26
20:00

Sumangaliko neska esplotatuei buruzko erakusketa Elizondon irailaren 13ra arte

Arizkunenea, Elizondo | Erakusketak

Arizkunenean ikusi ahal izanen da, astelehenetik ortziralera, 18:00etatik 20:00etara.

Sumangaliko neska esplotatuei buruzko erakusketa Elizondon irailaren 13ra arte Arizkunenea

Arizkunenean ikusi ahal izanen da, astelehenetik ortziralera, 18:00etatik 20:00etara.

10:00
23:59

Txokotoko bestak irailaren 6tik 8ra

Baztan Elizondo | Bestak

Ortziralean Baztan zopak izanen dituzte eta larunbat eguerdian zikiro jatea eginen dute.

Txokotoko bestak irailaren 6tik 8ra

Ortziralean Baztan zopak izanen dituzte eta larunbat eguerdian zikiro jatea eginen dute.

20:00
23:59

Oizko bestak irailaren 6tik 8ra

Malerreka Oiz | Bestak

Igande eguerdian aizkora apustua izanen da eta ondotik bertsolariekin eta Salaberrirekin herri-bazkaria eginen dute.

Oizko bestak irailaren 6tik 8ra

Igande eguerdian aizkora apustua izanen da eta ondotik bertsolariekin eta Salaberrirekin herri-bazkaria eginen dute.

20:00
23:59

Santa Leokadia bestak Legasan

Bertizarana Legasa | Bestak

San Agustin bestek utzitako ondorioa pasatzeko asti handirik izan gabe, besta giroan sartuko dira asteburuan legasarrak. Larunbatean, hilak 7, 20:00etan botako duten txupinazoarekin hasiko dira bestak. Ondotik ezkilak joko dituzte eta 21:00etan zopak eskainiko dituzte. Igandean, Santa Leokadia Egunean, 11:00etan meza izanen dute ermitan eta 13:00etan mahaiaren bueltan bilduko dira. Asteburua borobiltzeko, arratsaldean dantzaldia izanen dute Hauspolariek taldearen eskutik. 