Igandea, irailak 1



09:00
20:00

'Bertizko argia' erakusketan beiratea zaharberritzeko prozesua

Bertizko natur parkean, Oieregi | Erakusketak

33.000 euroko aurrekontuarekin 26 panel zaharberritu dituzte eta ‘Bertizko argia’ erakusketan ikusgai daude 30 urtez itzalpean gordea izan ondotik, zaharberritu eta argitara atera dute Bertizko jaurerriko kapera ondoan dagoen markesinako beirate modernista aberatsa. 

'Bertizko argia' erakusketan beiratea zaharberritzeko prozesua Bertizko natur parkean

33.000 euroko aurrekontuarekin 26 panel zaharberritu dituzte eta ‘Bertizko argia’ erakusketan ikusgai daude

30 urtez itzalpean gordea izan ondotik, zaharberritu eta argitara atera dute Bertizko jaurerriko kapera ondoan dagoen markesinako beirate modernista aberatsa. 



12:00
12:00

Keixeta margolariaren lanak Larungo Kaiolan

Larungo Kaiola, Bortziriak Bera | Erakusketak

Larunbat eguerdian eskaini duten emanaldiaren ondotik, Zumaiako artistaren lanak irailaren 20ra arte izanen dira ikusgai Larungo Kaiola ostatuan zabaldu da Keixeta margolariaren erakusketa. Uztailaren 20an ireki dute, larunbatean 12:00etan Pettik eta Micek eskainitako kontzertu batekin eta irailaren 20ra bitarte ikusgai izanen dira Zumaiako artistaren lanak. 

Keixeta margolariaren lanak Larungo Kaiolan Larungo Kaiola

Larunbat eguerdian eskaini duten emanaldiaren ondotik, Zumaiako artistaren lanak irailaren 20ra arte izanen dira ikusgai

Larungo Kaiola ostatuan zabaldu da Keixeta margolariaren erakusketa. Uztailaren 20an ireki dute, larunbatean 12:00etan Pettik eta Micek eskainitako kontzertu batekin eta irailaren 20ra bitarte ikusgai izanen dira Zumaiako artistaren lanak. 



09:00

Legasako bestak

Bertizarana Legasa | Bestak

Igandea bitarte hainbat ekitaldi izanen dituzte Asteazkenean, bertzeak bertze, goizean aurorak, Errekako dantzari ttikien saioa eta luntxa izanen dituzte eta arratsaldean, erraldoiak herrian barna ibiliko dira eta kultur arteko erakustaldia ere antolatu dute. San Agustin Eguna borobiltzeko dantzaldia ere izanen dute eta zezensuzkoa ere aterako dute.

Legasako bestak

Igandea bitarte hainbat ekitaldi izanen dituzte

Asteazkenean, bertzeak bertze, goizean aurorak, Errekako dantzari ttikien saioa eta luntxa izanen dituzte eta arratsaldean, erraldoiak herrian barna ibiliko dira eta kultur arteko erakustaldia ere antolatu dute. San Agustin Eguna borobiltzeko dantzaldia ere izanen dute eta zezensuzkoa ere aterako dute.



12:00

Arraiozko bestak

Baztan Arraioz | Bestak

Astelehena bitarte haur, gazte eta helduendako hainbat ekitaldi prestatu dituzte Ortziraleko protagonista nagusiak haurrak izanen dira; larunbatean, bertzeak bertze, herriko kantari ttiki eta gaztetxoek emanaldia eskainiko dute eta patata tortilla eta postre lehiaketak eginen dituzte. Igandean, dantzarien saioaz gozatzeko aukera izanen da eta astelehenean, zikiro jatearekin borobilduko dituzte bestak.

Arraiozko bestak

Astelehena bitarte haur, gazte eta helduendako hainbat ekitaldi prestatu dituzte

Ortziraleko protagonista nagusiak haurrak izanen dira; larunbatean, bertzeak bertze, herriko kantari ttiki eta gaztetxoek emanaldia eskainiko dute eta patata tortilla eta postre lehiaketak eginen dituzte. Igandean, dantzarien saioaz gozatzeko aukera izanen da eta astelehenean, zikiro jatearekin borobilduko dituzte bestak.


22:30
05:00

Puro Chileren eta Zigor DZren kontzertuak Arantzako Aterpean

Aterpe, Arantza | Kontzertuak

Heldu den asteburuan, hilaren 30ean eta 31n, kontzertuak izanen dira Arantzako Aterpean. Uda garai Musik Best 2019 birak azken geldialdia izanen du. Ortziralean Puro Chile taldeak eskainiko du kontzertua; larunbatean, berriz, Zigor DZk. Kontzertuak 22:30ean hasiko dira.

Puro Chileren eta Zigor DZren kontzertuak Arantzako Aterpean Aterpe

Heldu den asteburuan, hilaren 30ean eta 31n, kontzertuak izanen dira Arantzako Aterpean. Uda garai Musik Best 2019 birak azken geldialdia izanen du. Ortziralean Puro Chile taldeak eskainiko du kontzertua; larunbatean, berriz, Zigor DZk. Kontzertuak 22:30ean hasiko dira.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»