33.000 euroko aurrekontuarekin 26 panel zaharberritu dituzte eta ‘Bertizko argia’ erakusketan ikusgai daude 30 urtez itzalpean gordea izan ondotik, zaharberritu eta argitara atera dute Bertizko jaurerriko kapera ondoan dagoen markesinako beirate modernista aberatsa.
Larunbat eguerdian eskaini duten emanaldiaren ondotik, Zumaiako artistaren lanak irailaren 20ra arte izanen dira ikusgai Larungo Kaiola ostatuan zabaldu da Keixeta margolariaren erakusketa. Uztailaren 20an ireki dute, larunbatean 12:00etan Pettik eta Micek eskainitako kontzertu batekin eta irailaren 20ra bitarte ikusgai izanen dira Zumaiako artistaren lanak.
Igandea bitarte hainbat ekitaldi izanen dituzte Asteazkenean, bertzeak bertze, goizean aurorak, Errekako dantzari ttikien saioa eta luntxa izanen dituzte eta arratsaldean, erraldoiak herrian barna ibiliko dira eta kultur arteko erakustaldia ere antolatu dute. San Agustin Eguna borobiltzeko dantzaldia ere izanen dute eta zezensuzkoa ere aterako dute.
Astelehena bitarte haur, gazte eta helduendako hainbat ekitaldi prestatu dituzte Ortziraleko protagonista nagusiak haurrak izanen dira; larunbatean, bertzeak bertze, herriko kantari ttiki eta gaztetxoek emanaldia eskainiko dute eta patata tortilla eta postre lehiaketak eginen dituzte. Igandean, dantzarien saioaz gozatzeko aukera izanen da eta astelehenean, zikiro jatearekin borobilduko dituzte bestak.
Heldu den asteburuan, hilaren 30ean eta 31n, kontzertuak izanen dira Arantzako Aterpean. Uda garai Musik Best 2019 birak azken geldialdia izanen du. Ortziralean Puro Chile taldeak eskainiko du kontzertua; larunbatean, berriz, Zigor DZk. Kontzertuak 22:30ean hasiko dira.