Ernaik antolatuta, heldu den larunbatean, abuztuaren 31n, presoen aldeko bigarren mendi martxa eginen dute Lesakan. 09:30ean, Plaza Zaharretik abiatuta, Unanura joanen dira. Ailegatzen direnean, ekitaldia izanen dute. Bien bitartean, Sastrinen geldialdia eginen dute 'Euskal presoak etxera!' lelopean argazkia ateratzeko.
Pesten atariko, aurten lehenbiziko aldiz, antolatu dute besta egun hori eta egun osoko egitaraua prestatu dute. Goizean mendi-ateraldia eginen dute eta arratsaldean, Iñaki Perurenaren eskutik hitzaldia izanen dute. Horrez gain, Guy Saldubehere abeslaria gonbidatu dute. Gauez, dantzaldia izanen dute Izaskun eta Jaionerekin.
Goizean azienda feria eginen dute eta ondotik mahaiaren bueltan bazkaltzeko bilduko dira. Bazkarirako txartelak 25 eurotan salgai daude.
Finalerdiak 15:30ean hasiko dira eta finala 18:30ean jokatuko da. Doneztebeko Laxoa Torneoa jokatuko dute heldu den larunbatean, abuztuaren 31n. Lau talde lehiatuko dira. Lehendabiziko finalerdia 15:30ean jokatuko da.
Zuberoko Pagola herrikoek agorrilaren 31n Saran antzeztuko dute Domingo Garaten bizia kontatzen duen pastorala. Helduen sartzea 15 euro ordaindu beharko da eta 12 urtez beheitikoena urririk da.
Larraldean dute hitzordua 16:00etan. Hatsa elkarteak antolatuta, abuztuaren 31n poesia tailerra eginen dute Senperen. Larraldean bilduko dira 16:00etan.
33.000 euroko aurrekontuarekin 26 panel zaharberritu dituzte eta ‘Bertizko argia’ erakusketan ikusgai daude 30 urtez itzalpean gordea izan ondotik, zaharberritu eta argitara atera dute Bertizko jaurerriko kapera ondoan dagoen markesinako beirate modernista aberatsa.
Larunbat eguerdian eskaini duten emanaldiaren ondotik, Zumaiako artistaren lanak irailaren 20ra arte izanen dira ikusgai Larungo Kaiola ostatuan zabaldu da Keixeta margolariaren erakusketa. Uztailaren 20an ireki dute, larunbatean 12:00etan Pettik eta Micek eskainitako kontzertu batekin eta irailaren 20ra bitarte ikusgai izanen dira Zumaiako artistaren lanak.
Otsango auzoko Irisarri etxean, egunero 17:30etik 20:30era Azken urteetako ohiturari eutsiz, Juan Carlos Pikabea margolari lesakarraren azken margolanak ikusgai izanen dira abuztuaren 3tik 31ra bere etxean, Lesakako Otsango auzoko Irisarri etxean. Egunero, 17:30etik 20:30era.
Igandea bitarte hainbat ekitaldi izanen dituzte Asteazkenean, bertzeak bertze, goizean aurorak, Errekako dantzari ttikien saioa eta luntxa izanen dituzte eta arratsaldean, erraldoiak herrian barna ibiliko dira eta kultur arteko erakustaldia ere antolatu dute. San Agustin Eguna borobiltzeko dantzaldia ere izanen dute eta zezensuzkoa ere aterako dute.
Astelehena bitarte haur, gazte eta helduendako hainbat ekitaldi prestatu dituzte Ortziraleko protagonista nagusiak haurrak izanen dira; larunbatean, bertzeak bertze, herriko kantari ttiki eta gaztetxoek emanaldia eskainiko dute eta patata tortilla eta postre lehiaketak eginen dituzte. Igandean, dantzarien saioaz gozatzeko aukera izanen da eta astelehenean, zikiro jatearekin borobilduko dituzte bestak.
Heldu den asteburuan, hilaren 30ean eta 31n, kontzertuak izanen dira Arantzako Aterpean. Uda garai Musik Best 2019 birak azken geldialdia izanen du. Ortziralean Puro Chile taldeak eskainiko du kontzertua; larunbatean, berriz, Zigor DZk. Kontzertuak 22:30ean hasiko dira.