09:30ean kategoriatan banatuta entrenamenduak eginen dituzte haur motorzale zein helduek eta 10:40an hasiko dira lehenbiziko txandarekin. 13:30ean sari banaketa eginen dute. Argazkia: Faustogarde.blogspot.
Baztango artisauek, Argitsu artisau elkarteak eta Baztango zaporeak elkarteak antolatu dute topaketa Goizen hasi eta ilunabarra bitarte artisau eta ekoizleen azoka eginen da plazan. Horrez gain, tailerrak eta ikuskizunak izanen dira egun osoan, baita artisau eta ekoizleen lanen erakusketa eta zozketa ere.
Izena emateko edo informazioa eskuratzeko gazteburrunba@gmail.com helbidera idatzi behar da Gazte Burrunbak antolatuta, haurrendako bizikleta-irteera izanen da larunbatean, hilaren 24an. Goizeko 10:00etan zehaztu dute hitzordua, Doneztebeko Pepa's kafetegiaren aurrean. Hortik Bertizera joanen dira. Iristen direnean jatekoa eskainiko zaie eta jokoak eginen dituzte.
Baztango Artisau elkartea, Argitsu eta Baztango Zaporeak elkarteek antolatua Artisau eta Ekoizleen lehenbiziko topaketa hartuko du Elizondok abuztuaren 24an, eskualdeko eskulangileak biltzen dituen Argitsu elkarteak, Baztango Artisau elkarteak eta Baztango Zaporeak antolatuta.
Urtero bezala, udako bakazioei adio errateko xingar jatea izanen dugu plaxa xaharren abuztuaren 24an, larunbatean. Udako solstizioari suak saltatuz eta xingar jatea eginez egiten diete ongi etorria, adio berriz, surik gabe baina suaren bueltan eginen diote: xingarra eta xixtorra sutan errez. Postreak berriz, etxe bakoitzetik eramandakoa izanen dute.
Urdazubiko Udalak antolatuta, dantzak eta kirola uztartzen dituen eguna ospatuko dute heldu den larunbatean, abuztuaren 24an, herrian. 18:00etan hasiko dira ekitaldiak eta, hasteko, euskal dantzak izanen dira ikusgai. Ordubeteren buruan, 19:00etan, herri-kirol emanaldia eskainiko dute. Arratsaldea borobiltzeko sardinak eta inguruko produktuak dastatu ahal izanen dituzte; zintzurrak bustitzeko, berriz, sagardoa emanen dute.
23:00etan hasita Goflow, Nikotina, Herdoil eta Iluntzean taldeek kontzertua eskainiko dute Arantzako plazan. Hori baino lehen, ilunabarrean Elektrozarata elektrotxaranga gonbidatu du Arantzako Gazte Asanbladak.
33.000 euroko aurrekontuarekin 26 panel zaharberritu dituzte eta ‘Bertizko argia’ erakusketan ikusgai daude 30 urtez itzalpean gordea izan ondotik, zaharberritu eta argitara atera dute Bertizko jaurerriko kapera ondoan dagoen markesinako beirate modernista aberatsa.
Uztailaren 4tik abuztuaren 25era zabalik izanen da Xabier Artolaren lana ikusteko epea, Kultur 2019 egitarauaren baitan Kameren aurrean dantzari; Dantza filmeko argazki sorta bat erakusketa zabalduko du Xabier Artola Zubillaga donostiarrak Bertizko jauregian uztailaren 4tik abuztuaren 25era, Kultur 2019 egitarauaren baitan. Egunero zabalik izanen da, 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara. Erakusketa doakoa da, baina ordaindu egin behar da lorategi historikora sartzeko.
Larunbat eguerdian eskaini duten emanaldiaren ondotik, Zumaiako artistaren lanak irailaren 20ra arte izanen dira ikusgai Larungo Kaiola ostatuan zabaldu da Keixeta margolariaren erakusketa. Uztailaren 20an ireki dute, larunbatean 12:00etan Pettik eta Micek eskainitako kontzertu batekin eta irailaren 20ra bitarte ikusgai izanen dira Zumaiako artistaren lanak.
Otsango auzoko Irisarri etxean, egunero 17:30etik 20:30era Azken urteetako ohiturari eutsiz, Juan Carlos Pikabea margolari lesakarraren azken margolanak ikusgai izanen dira abuztuaren 3tik 31ra bere etxean, Lesakako Otsango auzoko Irisarri etxean. Egunero, 17:30etik 20:30era.
Asteazken eguerdiko txupinazoa baino lehen haurrentzako jokoak eta gosaria izanen dituzte Narbarteko San Felipe bestak abuztuaren 21etik 25era ospatuko dituzte. Asteazken eguerdian botako den txupinazoaren aitzinetik haurrentzako jokoak eta gosaria izanen dute, bortz eguneko ospakizunei hasmenta emanez.
Asteazken arratsalean botako den txupinazoa baino lehen pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte Lekarozko bestak abuztuaren 21etik 25era ospatuko dituzte. Asteazken arratsean botako den txupinazoaren aitzinetik pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte eta ndoko bortz egunetan hainbat ekitaldi prest dituzte.
Bestei hasiera ofiziala emanen dien txupinazoa ortzirale ilunabarrean botako badute ere, ortzegunean hasiko dira ekitaldiak. Aurten ere, hitzorduz ongi hornitutako bestak prestatu dituzte Agerrako auzotarrek Berako Udalaren laguntzarekin.