33.000 euroko aurrekontuarekin 26 panel zaharberritu dituzte eta ‘Bertizko argia’ erakusketan ikusgai daude 30 urtez itzalpean gordea izan ondotik, zaharberritu eta argitara atera dute Bertizko jaurerriko kapera ondoan dagoen markesinako beirate modernista aberatsa.
Uztailaren 4tik abuztuaren 25era zabalik izanen da Xabier Artolaren lana ikusteko epea, Kultur 2019 egitarauaren baitan Kameren aurrean dantzari; Dantza filmeko argazki sorta bat erakusketa zabalduko du Xabier Artola Zubillaga donostiarrak Bertizko jauregian uztailaren 4tik abuztuaren 25era, Kultur 2019 egitarauaren baitan. Egunero zabalik izanen da, 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara. Erakusketa doakoa da, baina ordaindu egin behar da lorategi historikora sartzeko.
Larunbat eguerdian eskaini duten emanaldiaren ondotik, Zumaiako artistaren lanak irailaren 20ra arte izanen dira ikusgai Larungo Kaiola ostatuan zabaldu da Keixeta margolariaren erakusketa. Uztailaren 20an ireki dute, larunbatean 12:00etan Pettik eta Micek eskainitako kontzertu batekin eta irailaren 20ra bitarte ikusgai izanen dira Zumaiako artistaren lanak.
Erreka Kirol Elkarteak, Doneztebeko Udalaren laguntzaz, udarako kirol eskola antolatu du. Parte-hartzaileek uztailaren 29tik abuztuaren 23ra, hilabetez, hainbat kiroletan aritzeko aukera izanen dute. Hasiera batean izen-ematea uzatailaren 24an egitekoa baldin bazen ere, azkenean uztailaren 26an, ortziralean, 17:00etatik aitzinera eginen dute udal igerilekuan.
Otsango auzoko Irisarri etxean, egunero 17:30etik 20:30era Azken urteetako ohiturari eutsiz, Juan Carlos Pikabea margolari lesakarraren azken margolanak ikusgai izanen dira abuztuaren 3tik 31ra bere etxean, Lesakako Otsango auzoko Irisarri etxean. Egunero, 17:30etik 20:30era.
Abuztuaren 14an hasi eta hilaren 20an akituko dituzte bestak. Zikiro jatea abuztuaren 18an izanen dute.