Asteazkenean hasi eta igandera bitarte, festa giroak hartuko du Goizueta. Haur jokoak, herri-bazkariak eta afariak, dantzaldiak... izanen dituzte eta blusa berdea soinean, herria hankaz gora jarriko dute festetako azken egunean.
Asteazken arratsaldeko 5:30ean Aurrera elkartean, Labetxeko atarian Xabi Solano musikari eta abeslariakk kontzertua eskainiko du abuztuaren 14an, asteazken arratsaldeko 5:30ean Leitzako Aurrera elkartean, Labetxeko atarian. DZ ere ariko da. Xabi Solano trikitilaria, Esne Beltza taldeko abeslaria ere bada.
Abuztuaren 14tik 17ra ospatuko dituzte bestak Asteazken eguerdian Herriko Etxeko balkoitik botako duten txupinazoarekin lehertuko da besta Arantzan. Handik aitzinera lau egunez ez da aspertzeko astirik izanen.
33.000 euroko aurrekontuarekin 26 panel zaharberritu dituzte eta ‘Bertizko argia’ erakusketan ikusgai daude 30 urtez itzalpean gordea izan ondotik, zaharberritu eta argitara atera dute Bertizko jaurerriko kapera ondoan dagoen markesinako beirate modernista aberatsa.
Uztailaren 4tik abuztuaren 25era zabalik izanen da Xabier Artolaren lana ikusteko epea, Kultur 2019 egitarauaren baitan Kameren aurrean dantzari; Dantza filmeko argazki sorta bat erakusketa zabalduko du Xabier Artola Zubillaga donostiarrak Bertizko jauregian uztailaren 4tik abuztuaren 25era, Kultur 2019 egitarauaren baitan. Egunero zabalik izanen da, 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara. Erakusketa doakoa da, baina ordaindu egin behar da lorategi historikora sartzeko.
Larunbat eguerdian eskaini duten emanaldiaren ondotik, Zumaiako artistaren lanak irailaren 20ra arte izanen dira ikusgai Larungo Kaiola ostatuan zabaldu da Keixeta margolariaren erakusketa. Uztailaren 20an ireki dute, larunbatean 12:00etan Pettik eta Micek eskainitako kontzertu batekin eta irailaren 20ra bitarte ikusgai izanen dira Zumaiako artistaren lanak.
Harriondoa Kultur Etxean ‘Cóncavo-convexo’ proiektuaren inguruan uztailaren 21ean eskainiko duten solasaldiarekin abiatuko da Martxel Rodriguez Etxabide dantzari lesakarrak eta Jon Lopez madrildarrak gidatzen duten Led Silhouette dantza-konpainiak ‘Cóncavo-convexo’ izeneko proiektua garatuko du uztailaren 16tik abuztuaren 11ra Lesakako Harriondoa Kultur Etxean, arte eszenikoak sustatzeko DNA Creación 2019 programak eskaitzen dituen erresidentzien barrenean. Lau asteburutan, publikoarentzat irekiak diren ekintzak eginen ditu konpainiak. Hasteko, uztailaren 21ean, igandean 18:00etan proiektua azaltzeko solasaldia eskainiko dute.
Erreka Kirol Elkarteak, Doneztebeko Udalaren laguntzaz, udarako kirol eskola antolatu du. Parte-hartzaileek uztailaren 29tik abuztuaren 23ra, hilabetez, hainbat kiroletan aritzeko aukera izanen dute. Hasiera batean izen-ematea uzatailaren 24an egitekoa baldin bazen ere, azkenean uztailaren 26an, ortziralean, 17:00etatik aitzinera eginen dute udal igerilekuan.
Amotz auzoko Larraldean Argi”hitz”kiak erakusketa ikusgai izanen da 'Hatsa'-kideen eta beren lagunen arteko hirugarren erakusketa iraganen da abuztuaren 3tik 17ra Senpereko Amotz-Larraldean. Hatsa elkartearen urteko olerki bilduman parte hartu duten gehienen idatziak 110 bat kuadrotan agertuko dira, lurrean etzanik, Auxtin Zamoraren argazki artistikoeri loturik.
Otsango auzoko Irisarri etxean, egunero 17:30etik 20:30era Azken urteetako ohiturari eutsiz, Juan Carlos Pikabea margolari lesakarraren azken margolanak ikusgai izanen dira abuztuaren 3tik 31ra bere etxean, Lesakako Otsango auzoko Irisarri etxean. Egunero, 17:30etik 20:30era.
Larunbata eta igandea egun seinalatuak izan ziren leitzarrentzako, Plazaola aldizkariaren banaketa, haurrentzako ekitaldiak... Baina larunbat honetatik aurrera ere berriz pesta giroan murgilduko dira eta halaxe ibiliko dira abuztuaren 15a arte.
Hilaren 15ean, ortzegunean, 17:30ean XLIV. Artzain Zakur Txapelketa izanen dute. 20:00etan, berriz, Manez eta Kobreak taldearen ahots eta doinuak girotuko du herria.
Abuztuaren 14an hasi eta hilaren 20an akituko dituzte bestak. Zikiro jatea abuztuaren 18an izanen dute.
Aitor Mendiluze eta Jone Uriaren bertsoek girotuko dute igandeko bakaria eta bazkalondoan komentura bisita eginen dute.
Hondarreko egunean herri bazkaria eginen dute.
Abuztuaren 14tik 17ra bitarte kirol hitzorduak, ikuskizunak, txapelketak, otorduak, kontzertuak eta bertzelako ekitaldiak izanen dituzte.
Leitzako gazte asanbladak aurtengo pestetako Gazte Eguna abuztuaren 14an, asteazkenean, izanen dela iragarri zuen. Ekainaren 23an, egitaraua argitara ematearekin batera, kamisetak eta bazkariko txartelak saltzen aritu ziren. Horrekin batera, eguna behar bezala antolatzeko herriko gazteei txandetan parte hartzeko deia egin zieten. Zehazki, Frogapoterako, bazkarirako (sukaldari eta zerbitzariak) eta garbiketarako laguntza eskatu dute.
Asteazken arratsaldean hasiko da mugimendua. Pala txapelketako finalak jokatuko dituzte eta txistulari eta trikitilariek girotuko dute herria. Errandonea ostatuan zopa handiak afaltzeko aukera izanen da.
Abuztuaren 14tik 18ra ospatuko dituzte Etxalarko bestak Txupinazoaren aitzinetik ere hainbat ekitaldi eginen dituzte: lasterketa herrikoia eta euskal presoen aldeko agerraldia, bertzeak bertze. Hortik aitzinera, igandea bitarteko egunetan ez dute aspertzeko astirik izanen etxalartarrek. Azkeneko egunean, asauarekin borobilduko dituzte bortz eguneko bestak.