Ortziralean 19:00etan, euskaraz eta ingelesez emana Uztailaren 5etik irailaren 6era, Donejakue Bidea gurutzatzen duten Nafarroako herritan Antzerkia Donejakue Bidean doako jarduera eskaintzen ari dira, ortziralero 19:00etan. Erdi Aroko erromes baten eta erromes anglosaxoi moderno baten arteko topaketa atsegin bat da, euskaraz eta ingelesez emana. Elizondon abuztuaren 9an eskainiko dute, Santiago eliza inguruan.
Ortziralean 22:30ean hasita Azken urteotan bezala, uda honetan, zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izaten ari dira Arantzako Aterpean, Musika Best jaialdiarekin. Dagoeneko, Satelitik, Rukula eta Onkixin taldeek jo zuten uztailean eta abuztuan sarturik, hilaren 9an Joseba Irazoki ariko da, ortziralean 22:30ean.
33.000 euroko aurrekontuarekin 26 panel zaharberritu dituzte eta ‘Bertizko argia’ erakusketan ikusgai daude 30 urtez itzalpean gordea izan ondotik, zaharberritu eta argitara atera dute Bertizko jaurerriko kapera ondoan dagoen markesinako beirate modernista aberatsa.
Uztailaren 4tik abuztuaren 25era zabalik izanen da Xabier Artolaren lana ikusteko epea, Kultur 2019 egitarauaren baitan Kameren aurrean dantzari; Dantza filmeko argazki sorta bat erakusketa zabalduko du Xabier Artola Zubillaga donostiarrak Bertizko jauregian uztailaren 4tik abuztuaren 25era, Kultur 2019 egitarauaren baitan. Egunero zabalik izanen da, 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara. Erakusketa doakoa da, baina ordaindu egin behar da lorategi historikora sartzeko.
Larunbat eguerdian eskaini duten emanaldiaren ondotik, Zumaiako artistaren lanak irailaren 20ra arte izanen dira ikusgai Larungo Kaiola ostatuan zabaldu da Keixeta margolariaren erakusketa. Uztailaren 20an ireki dute, larunbatean 12:00etan Pettik eta Micek eskainitako kontzertu batekin eta irailaren 20ra bitarte ikusgai izanen dira Zumaiako artistaren lanak.
Harriondoa Kultur Etxean ‘Cóncavo-convexo’ proiektuaren inguruan uztailaren 21ean eskainiko duten solasaldiarekin abiatuko da Martxel Rodriguez Etxabide dantzari lesakarrak eta Jon Lopez madrildarrak gidatzen duten Led Silhouette dantza-konpainiak ‘Cóncavo-convexo’ izeneko proiektua garatuko du uztailaren 16tik abuztuaren 11ra Lesakako Harriondoa Kultur Etxean, arte eszenikoak sustatzeko DNA Creación 2019 programak eskaitzen dituen erresidentzien barrenean. Lau asteburutan, publikoarentzat irekiak diren ekintzak eginen ditu konpainiak. Hasteko, uztailaren 21ean, igandean 18:00etan proiektua azaltzeko solasaldia eskainiko dute.
Erreka Kirol Elkarteak, Doneztebeko Udalaren laguntzaz, udarako kirol eskola antolatu du. Parte-hartzaileek uztailaren 29tik abuztuaren 23ra, hilabetez, hainbat kiroletan aritzeko aukera izanen dute. Hasiera batean izen-ematea uzatailaren 24an egitekoa baldin bazen ere, azkenean uztailaren 26an, ortziralean, 17:00etatik aitzinera eginen dute udal igerilekuan.
Urteroko hitzorduari hutsik egin gabe, Bertan egunak izanen dituzte hurrengo bi larunbatetan, abuztuaren 3an eta 10ean, Elizondon. 10:00etatik 20:00etara bitarte karriketan jarriko dituzte postuak eta artisauek mimoz egindako lanak plazaratuko dituzte. Animaziorik ere ez da faltako.
Amotz auzoko Larraldean Argi”hitz”kiak erakusketa ikusgai izanen da 'Hatsa'-kideen eta beren lagunen arteko hirugarren erakusketa iraganen da abuztuaren 3tik 17ra Senpereko Amotz-Larraldean. Hatsa elkartearen urteko olerki bilduman parte hartu duten gehienen idatziak 110 bat kuadrotan agertuko dira, lurrean etzanik, Auxtin Zamoraren argazki artistikoeri loturik.
Otsango auzoko Irisarri etxean, egunero 17:30etik 20:30era Azken urteetako ohiturari eutsiz, Juan Carlos Pikabea margolari lesakarraren azken margolanak ikusgai izanen dira abuztuaren 3tik 31ra bere etxean, Lesakako Otsango auzoko Irisarri etxean. Egunero, 17:30etik 20:30era.
Ortziralean, bezperako Baztan-zopa egunean, 20:00etan botako dute txupinazoa eta ezkilak joko dituzte, lau eguneko ospakizunei hasiera emanez. San Lorentzo egun handian mariatxiak, txalaparta eta joaldunak izanen dituzte, bertzeak bertze.