Ostirala, abuztuak 9



19:00

Antzerkia Donejakue Bidean Elizondon

Elizondoko Santiago elizaren inguruan, Baztan Elizondo | Antzerkiak

Ortziralean 19:00etan, euskaraz eta ingelesez emana Uztailaren 5etik irailaren 6era, Donejakue Bidea gurutzatzen duten Nafarroako herritan Antzerkia Donejakue Bidean doako jarduera eskaintzen ari dira, ortziralero 19:00etan. Erdi Aroko erromes baten eta erromes anglosaxoi moderno baten arteko topaketa atsegin bat da, euskaraz eta ingelesez emana. Elizondon abuztuaren 9an eskainiko dute, Santiago eliza inguruan.

Antzerkia Donejakue Bidean Elizondon Elizondoko Santiago elizaren inguruan

Ortziralean 19:00etan, euskaraz eta ingelesez emana

Uztailaren 5etik irailaren 6era, Donejakue Bidea gurutzatzen duten Nafarroako herritan Antzerkia Donejakue Bidean doako jarduera eskaintzen ari dira, ortziralero 19:00etan. Erdi Aroko erromes baten eta erromes anglosaxoi moderno baten arteko topaketa atsegin bat da, euskaraz eta ingelesez emana. Elizondon abuztuaren 9an eskainiko dute, Santiago eliza inguruan.


22:30

Joseba Irazoki Aterpean

Aterpe, Arantza | Kontzertuak

Ortziralean 22:30ean hasita Azken urteotan bezala, uda honetan, zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izaten ari dira Arantzako Aterpean, Musika Best jaialdiarekin. Dagoeneko, Satelitik, Rukula eta  Onkixin taldeek jo zuten uztailean eta abuztuan sarturik, hilaren 9an Joseba Irazoki ariko da, ortziralean 22:30ean.

Joseba Irazoki Aterpean Aterpe

Ortziralean 22:30ean hasita

Azken urteotan bezala, uda honetan, zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izaten ari dira Arantzako Aterpean, Musika Best jaialdiarekin. Dagoeneko, Satelitik, Rukula eta  Onkixin taldeek jo zuten uztailean eta abuztuan sarturik, hilaren 9an Joseba Irazoki ariko da, ortziralean 22:30ean.



09:00
20:00

'Bertizko argia' erakusketan beiratea zaharberritzeko prozesua

Bertizko natur parkean, Oieregi | Erakusketak

33.000 euroko aurrekontuarekin 26 panel zaharberritu dituzte eta ‘Bertizko argia’ erakusketan ikusgai daude 30 urtez itzalpean gordea izan ondotik, zaharberritu eta argitara atera dute Bertizko jaurerriko kapera ondoan dagoen markesinako beirate modernista aberatsa. 

'Bertizko argia' erakusketan beiratea zaharberritzeko prozesua Bertizko natur parkean

33.000 euroko aurrekontuarekin 26 panel zaharberritu dituzte eta ‘Bertizko argia’ erakusketan ikusgai daude

30 urtez itzalpean gordea izan ondotik, zaharberritu eta argitara atera dute Bertizko jaurerriko kapera ondoan dagoen markesinako beirate modernista aberatsa. 



10:30
19:00

Kameren aurrean dantzari; Dantza filmeko argazki sorta bat

Bertizko jauregia, Oieregi | Erakusketak

Uztailaren 4tik abuztuaren 25era zabalik izanen da Xabier Artolaren lana ikusteko epea, Kultur 2019 egitarauaren baitan Kameren aurrean dantzari; Dantza filmeko argazki sorta bat erakusketa zabalduko du Xabier Artola Zubillaga donostiarrak Bertizko jauregian uztailaren 4tik abuztuaren 25era, Kultur 2019 egitarauaren baitan. Egunero zabalik izanen da, 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara. Erakusketa doakoa da, baina ordaindu egin behar da lorategi historikora sartzeko.

Kameren aurrean dantzari; Dantza filmeko argazki sorta bat Bertizko jauregia

Uztailaren 4tik abuztuaren 25era zabalik izanen da Xabier Artolaren lana ikusteko epea, Kultur 2019 egitarauaren baitan

Kameren aurrean dantzari; Dantza filmeko argazki sorta bat erakusketa zabalduko du Xabier Artola Zubillaga donostiarrak Bertizko jauregian uztailaren 4tik abuztuaren 25era, Kultur 2019 egitarauaren baitan. Egunero zabalik izanen da, 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara. Erakusketa doakoa da, baina ordaindu egin behar da lorategi historikora sartzeko.



12:00
12:00

Keixeta margolariaren lanak Larungo Kaiolan

Larungo Kaiola, Bortziriak Bera | Erakusketak

Larunbat eguerdian eskaini duten emanaldiaren ondotik, Zumaiako artistaren lanak irailaren 20ra arte izanen dira ikusgai Larungo Kaiola ostatuan zabaldu da Keixeta margolariaren erakusketa. Uztailaren 20an ireki dute, larunbatean 12:00etan Pettik eta Micek eskainitako kontzertu batekin eta irailaren 20ra bitarte ikusgai izanen dira Zumaiako artistaren lanak. 

Keixeta margolariaren lanak Larungo Kaiolan Larungo Kaiola

Larunbat eguerdian eskaini duten emanaldiaren ondotik, Zumaiako artistaren lanak irailaren 20ra arte izanen dira ikusgai

Larungo Kaiola ostatuan zabaldu da Keixeta margolariaren erakusketa. Uztailaren 20an ireki dute, larunbatean 12:00etan Pettik eta Micek eskainitako kontzertu batekin eta irailaren 20ra bitarte ikusgai izanen dira Zumaiako artistaren lanak. 



18:00
20:00

Led Silhoueette dantza taldearen sormen-lantegia

Harriondoa Kultur Etxea, Lesaka | Dantzak

Harriondoa Kultur Etxean ‘Cóncavo-convexo’ proiektuaren inguruan uztailaren 21ean eskainiko duten solasaldiarekin abiatuko da  Martxel Rodriguez Etxabide dantzari lesakarrak eta Jon Lopez madrildarrak gidatzen duten Led Silhouette dantza-konpainiak ‘Cóncavo-convexo’ izeneko proiektua garatuko du uztailaren 16tik abuztuaren 11ra Lesakako Harriondoa Kultur Etxean, arte eszenikoak sustatzeko DNA Creación 2019 programak eskaitzen dituen erresidentzien barrenean. Lau asteburutan, publikoarentzat irekiak diren ekintzak eginen ditu konpainiak. Hasteko, uztailaren 21ean, igandean 18:00etan proiektua azaltzeko solasaldia eskainiko dute.

Led Silhoueette dantza taldearen sormen-lantegia Harriondoa Kultur Etxea

Harriondoa Kultur Etxean ‘Cóncavo-convexo’ proiektuaren inguruan uztailaren 21ean eskainiko duten solasaldiarekin abiatuko da 

Martxel Rodriguez Etxabide dantzari lesakarrak eta Jon Lopez madrildarrak gidatzen duten Led Silhouette dantza-konpainiak ‘Cóncavo-convexo’ izeneko proiektua garatuko du uztailaren 16tik abuztuaren 11ra Lesakako Harriondoa Kultur Etxean, arte eszenikoak sustatzeko DNA Creación 2019 programak eskaitzen dituen erresidentzien barrenean. Lau asteburutan, publikoarentzat irekiak diren ekintzak eginen ditu konpainiak. Hasteko, uztailaren 21ean, igandean 18:00etan proiektua azaltzeko solasaldia eskainiko dute.



10:08
12:00

Kirol eskola Donezteben uztailaren 29tik abuztuaren 23ra

Kiroldegian eta frontoian, Malerreka Doneztebe | Kirola

Erreka Kirol Elkarteak, Doneztebeko Udalaren laguntzaz, udarako kirol eskola antolatu du. Parte-hartzaileek uztailaren 29tik abuztuaren 23ra, hilabetez, hainbat kiroletan aritzeko aukera izanen dute. Hasiera batean izen-ematea uzatailaren 24an egitekoa baldin bazen ere, azkenean uztailaren 26an, ortziralean, 17:00etatik aitzinera eginen dute udal igerilekuan.

Kirol eskola Donezteben uztailaren 29tik abuztuaren 23ra Kiroldegian eta frontoian

Erreka Kirol Elkarteak, Doneztebeko Udalaren laguntzaz, udarako kirol eskola antolatu du. Parte-hartzaileek uztailaren 29tik abuztuaren 23ra, hilabetez, hainbat kiroletan aritzeko aukera izanen dute. Hasiera batean izen-ematea uzatailaren 24an egitekoa baldin bazen ere, azkenean uztailaren 26an, ortziralean, 17:00etatik aitzinera eginen dute udal igerilekuan.



10:00
20:00

Bertan egunak Elizondon

Baztan Elizondo | Azoka

Urteroko hitzorduari hutsik egin gabe, Bertan egunak izanen dituzte hurrengo bi larunbatetan, abuztuaren 3an eta 10ean, Elizondon. 10:00etatik 20:00etara bitarte karriketan jarriko dituzte postuak eta artisauek mimoz egindako lanak plazaratuko dituzte. Animaziorik ere ez da faltako. 

Bertan egunak Elizondon

Urteroko hitzorduari hutsik egin gabe, Bertan egunak izanen dituzte hurrengo bi larunbatetan, abuztuaren 3an eta 10ean, Elizondon. 10:00etatik 20:00etara bitarte karriketan jarriko dituzte postuak eta artisauek mimoz egindako lanak plazaratuko dituzte. Animaziorik ere ez da faltako. 


10:00
20:00

Argi"hitz"kiak olerki eta argazki erakusketa

Larraldea, Senpere | Erakusketak

Amotz auzoko Larraldean Argi”hitz”kiak erakusketa ikusgai izanen da  'Hatsa'-kideen eta beren lagunen arteko hirugarren erakusketa iraganen da abuztuaren 3tik 17ra Senpereko Amotz-Larraldean. Hatsa elkartearen urteko olerki bilduman parte hartu duten gehienen idatziak 110 bat kuadrotan agertuko dira, lurrean etzanik, Auxtin Zamoraren argazki artistikoeri loturik.

Argi"hitz"kiak olerki eta argazki erakusketa Larraldea

Amotz auzoko Larraldean Argi”hitz”kiak erakusketa ikusgai izanen da 

'Hatsa'-kideen eta beren lagunen arteko hirugarren erakusketa iraganen da abuztuaren 3tik 17ra Senpereko Amotz-Larraldean. Hatsa elkartearen urteko olerki bilduman parte hartu duten gehienen idatziak 110 bat kuadrotan agertuko dira, lurrean etzanik, Auxtin Zamoraren argazki artistikoeri loturik.


17:30
20:30

Juan Carlos Pikabearen margolanen erakusketa

Lesakako Irisarri Etxea (Otsango auzoa), Bortziriak Lesaka | Erakusketak

Otsango auzoko Irisarri etxean, egunero 17:30etik 20:30era Azken urteetako ohiturari eutsiz, Juan Carlos Pikabea margolari lesakarraren azken margolanak ikusgai izanen dira abuztuaren 3tik 31ra bere etxean, Lesakako Otsango auzoko Irisarri etxean. Egunero, 17:30etik 20:30era. 

Juan Carlos Pikabearen margolanen erakusketa Lesakako Irisarri Etxea (Otsango auzoa)

Otsango auzoko Irisarri etxean, egunero 17:30etik 20:30era

Azken urteetako ohiturari eutsiz, Juan Carlos Pikabea margolari lesakarraren azken margolanak ikusgai izanen dira abuztuaren 3tik 31ra bere etxean, Lesakako Otsango auzoko Irisarri etxean. Egunero, 17:30etik 20:30era. 



Zigako bestak abuztuaren 9tik 12ra

Baztan Ziga | Bestak

Ortziralean, bezperako Baztan-zopa egunean, 20:00etan botako dute txupinazoa eta ezkilak joko dituzte, lau eguneko ospakizunei hasiera emanez. San Lorentzo egun handian mariatxiak, txalaparta eta joaldunak izanen dituzte, bertzeak bertze.

Zigako bestak abuztuaren 9tik 12ra

Ortziralean, bezperako Baztan-zopa egunean, 20:00etan botako dute txupinazoa eta ezkilak joko dituzte, lau eguneko ospakizunei hasiera emanez. San Lorentzo egun handian mariatxiak, txalaparta eta joaldunak izanen dituzte, bertzeak bertze.


19:30

Sunbillako bestak abuztuaren 9tik 14ra

Malerreka Sunbilla | Bestak

Sunbillako bestak abuztuaren 9tik 14ra
Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»