33.000 euroko aurrekontuarekin 26 panel zaharberritu dituzte eta ‘Bertizko argia’ erakusketan ikusgai daude 30 urtez itzalpean gordea izan ondotik, zaharberritu eta argitara atera dute Bertizko jaurerriko kapera ondoan dagoen markesinako beirate modernista aberatsa.
Uztailaren 4tik abuztuaren 25era zabalik izanen da Xabier Artolaren lana ikusteko epea, Kultur 2019 egitarauaren baitan Kameren aurrean dantzari; Dantza filmeko argazki sorta bat erakusketa zabalduko du Xabier Artola Zubillaga donostiarrak Bertizko jauregian uztailaren 4tik abuztuaren 25era, Kultur 2019 egitarauaren baitan. Egunero zabalik izanen da, 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara. Erakusketa doakoa da, baina ordaindu egin behar da lorategi historikora sartzeko.
Joan den mendearen erditsuan baserriei ateratako argazkiak ikusteko modua izanen da abuztuaren 6ra bitarte Leoncio Urabayen Guindo geografo nafarrak joan den mende erditsuan Nafarroako baserriei ateratako 30 argazkien erakusketa ikusgai dago Berako Kultur Etxean abuztuaren 6ra bitarte. Nafarroako Unibertsitateko Publikoko Kultura eta Kirol Atalak antolatu du eta NUP Antenak ekimenari esker ailegatu da Berara.
Larunbat eguerdian eskaini duten emanaldiaren ondotik, Zumaiako artistaren lanak irailaren 20ra arte izanen dira ikusgai Larungo Kaiola ostatuan zabaldu da Keixeta margolariaren erakusketa. Uztailaren 20an ireki dute, larunbatean 12:00etan Pettik eta Micek eskainitako kontzertu batekin eta irailaren 20ra bitarte ikusgai izanen dira Zumaiako artistaren lanak.
Harriondoa Kultur Etxean ‘Cóncavo-convexo’ proiektuaren inguruan uztailaren 21ean eskainiko duten solasaldiarekin abiatuko da Martxel Rodriguez Etxabide dantzari lesakarrak eta Jon Lopez madrildarrak gidatzen duten Led Silhouette dantza-konpainiak ‘Cóncavo-convexo’ izeneko proiektua garatuko du uztailaren 16tik abuztuaren 11ra Lesakako Harriondoa Kultur Etxean, arte eszenikoak sustatzeko DNA Creación 2019 programak eskaitzen dituen erresidentzien barrenean. Lau asteburutan, publikoarentzat irekiak diren ekintzak eginen ditu konpainiak. Hasteko, uztailaren 21ean, igandean 18:00etan proiektua azaltzeko solasaldia eskainiko dute.
Uztailaren 23tik abuztuaren 8ra zabalduko dute erakusketa Usaian bezala, Larrungo Koloreak elkarteko kideek egindako margolanak eta eskulturak ikusteko aukera izanen da uda honetan. Uztailaren 23tik abuztuaren 8ra, 10:00etatik 12:30era eta 15:30etik 19:00etara Lur Berri gelan izanen da erakusketa.
Erreka Kirol Elkarteak, Doneztebeko Udalaren laguntzaz, udarako kirol eskola antolatu du. Parte-hartzaileek uztailaren 29tik abuztuaren 23ra, hilabetez, hainbat kiroletan aritzeko aukera izanen dute. Hasiera batean izen-ematea uzatailaren 24an egitekoa baldin bazen ere, azkenean uztailaren 26an, ortziralean, 17:00etatik aitzinera eginen dute udal igerilekuan.