Izena-emateko azken eguna osteguna da Leitzako Mendibil Mendi Taldeak Albitik Irumugarrietara irteera antolatu du uztailaren 27rako. 16 kilometroko ibilbide erraza eginen dute larunbatean, 4 ordu ingurukoa. Izena-emateko azken eguna uztailaren 25a, osteguna da. Bazkideek 10 euro eta bazkide ez direnek 13 ordaindu beharko dituzte.
Pilota partidak hastearekin batera, 19:00etan lehiaketarako patata tortillak aurkeztuko dituzte. Aurten ere Pilotaren unibertsoa jaialdia prest dute Urdazubin. Heldu den larunbatean, uztailaren 27an ospatuko dute. 19:00etan zehaztu dute hitzordua eta pilota partidak ez ezik, patata tortilla txapelketa izanen dute. Hainbat modalitatetako partidak ikusi ahal izanen dira: esku pilota, paleta, erremontea... Bien bitartean, 20:00etan patata tortilla lehiaketako irabazlea jakinaraziko dute.
Azken urteetan bezala, aurten ere, Uda garai Musik Best jaialdia antolatu du Arantzako Aterpeak. Kontzertuak uztailaren 13an hasi zituzten eta aitzineko larunbatean, hilaren 20an, Rukula taldearen doinuak izan ziren entzungai. Heldu den larunbatean, hilaren 27an, Onki Xin taldeak hartuko du lekukoa. 22:30ean hasiko da emanaldia.
33.000 euroko aurrekontuarekin 26 panel zaharberritu dituzte eta ‘Bertizko argia’ erakusketan ikusgai daude 30 urtez itzalpean gordea izan ondotik, zaharberritu eta argitara atera dute Bertizko jaurerriko kapera ondoan dagoen markesinako beirate modernista aberatsa.
Uztailaren 4tik abuztuaren 25era zabalik izanen da Xabier Artolaren lana ikusteko epea, Kultur 2019 egitarauaren baitan Kameren aurrean dantzari; Dantza filmeko argazki sorta bat erakusketa zabalduko du Xabier Artola Zubillaga donostiarrak Bertizko jauregian uztailaren 4tik abuztuaren 25era, Kultur 2019 egitarauaren baitan. Egunero zabalik izanen da, 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara. Erakusketa doakoa da, baina ordaindu egin behar da lorategi historikora sartzeko.
Joan den mendearen erditsuan baserriei ateratako argazkiak ikusteko modua izanen da abuztuaren 6ra bitarte Leoncio Urabayen Guindo geografo nafarrak joan den mende erditsuan Nafarroako baserriei ateratako 30 argazkien erakusketa ikusgai dago Berako Kultur Etxean abuztuaren 6ra bitarte. Nafarroako Unibertsitateko Publikoko Kultura eta Kirol Atalak antolatu du eta NUP Antenak ekimenari esker ailegatu da Berara.
Hori ospatzeko, kuadrilla arteko bideo lehiaketa ere antolatu dute, Tapia eta Leturiaren ‘Arroltze ta zingarra’ abestiarekin Aurten, lehendabiziko aldiz, Beran gosari herrikoia antolatu dute abuztuaren 2an Ikastolako Ostatuan. Hori ospatzeko kuadrilla arteko bideo lehiaketa bat antolatu dute.
Larunbat eguerdian eskaini duten emanaldiaren ondotik, Zumaiako artistaren lanak irailaren 20ra arte izanen dira ikusgai Larungo Kaiola ostatuan zabaldu da Keixeta margolariaren erakusketa. Uztailaren 20an ireki dute, larunbatean 12:00etan Pettik eta Micek eskainitako kontzertu batekin eta irailaren 20ra bitarte ikusgai izanen dira Zumaiako artistaren lanak.
Harriondoa Kultur Etxean ‘Cóncavo-convexo’ proiektuaren inguruan uztailaren 21ean eskainiko duten solasaldiarekin abiatuko da Martxel Rodriguez Etxabide dantzari lesakarrak eta Jon Lopez madrildarrak gidatzen duten Led Silhouette dantza-konpainiak ‘Cóncavo-convexo’ izeneko proiektua garatuko du uztailaren 16tik abuztuaren 11ra Lesakako Harriondoa Kultur Etxean, arte eszenikoak sustatzeko DNA Creación 2019 programak eskaitzen dituen erresidentzien barrenean. Lau asteburutan, publikoarentzat irekiak diren ekintzak eginen ditu konpainiak. Hasteko, uztailaren 21ean, igandean 18:00etan proiektua azaltzeko solasaldia eskainiko dute.
Uztailaren 23tik abuztuaren 8ra zabalduko dute erakusketa Usaian bezala, Larrungo Koloreak elkarteko kideek egindako margolanak eta eskulturak ikusteko aukera izanen da uda honetan. Uztailaren 23tik abuztuaren 8ra, 10:00etatik 12:30era eta 15:30etik 19:00etara Lur Berri gelan izanen da erakusketa.
Asteazken eguerdian hasi eta igandera bitarte herritar eta bisitari andana bilduko da karriketan. Hamaika ekitaldi izanen dituzte aukeran: musika eta dantza, bertsoak, jokoak, txapelketak, ikuskizunak... Guztien interesei tarte egin eta besta giroan murgiltzeko aukerarik ez dute faltako.
Larunbatarekin eginen den arkume jaterako txartelak hartzeko azken eguna uztailaren 24a izanen da. Bitartean, joateko asmoa dutenek Kontsejun, Goizuetako Amaia kafetegian, Hernaniko Deportibon eta Urnietako Kantoi tabernan erosi ahal izanen dituzte txartelak, 30 eurotan. Haur, gazte eta helduek, denek izanen dute ate joka diren santioetan gozatzeko aukera. Egun handiarekin hasiko dira festak, Santio Egunean, eta hortik aurrera lau egunez ez dute aspertzeko tarterik izanen herritarrek. Hala ere, festak uztailaren 25ean hasiagatik aurreko igandean, hilak 21, pala txapelketako finalak jokatuko dituzte. 11:00etan hasiko dira partidak.
Ortzegunetik igandera bitarte haur, gazte eta helduen gozamenerako ekitaldiak izanen dituzte Elgorriagan.