Larunbata, uztailak 20



10:30

Argitsu artisaua elkartearen azoka Erratzun

Erratzuko plaza, Baztan Erratzu | Azoka

Larunbatean 10:30etik 15:00etara izanen da merkatua plazan eta Xorroxin ur-jauzia bisitatzeko aukera ere izanen dute bisitariek Baztan Bidasoko Argitsu artisau-elkarteak bi azoka antolatu ditu uztailean. Joan den larunbatean, uztailaren 13an, Leurtzako urtegian izan ziren eta uztailaren 20an, larunbatean Erratzuko plazan. 

Argitsu artisaua elkartearen azoka Erratzun Erratzuko plaza

Larunbatean 10:30etik 15:00etara izanen da merkatua plazan eta Xorroxin ur-jauzia bisitatzeko aukera ere izanen dute bisitariek

Baztan Bidasoko Argitsu artisau-elkarteak bi azoka antolatu ditu uztailean. Joan den larunbatean, uztailaren 13an, Leurtzako urtegian izan ziren eta uztailaren 20an, larunbatean Erratzuko plazan. 


11:00

Ikaburuko lezearen eguna Urdazubin

Ikaburuko lezeak, Xareta Urdazubi | Ospakizunak

Bosgarren ediziorako hainbat ekitaldi antolatu dituzte larunbatean Urdazubiko Ikaburuko lezearen eguna ospatuko dute bosgarren aldiz uztailaren 20an, larunbatean eta egun osorako egitarau zabala prestatu dute. 

Ikaburuko lezearen eguna Urdazubin Ikaburuko lezeak

Bosgarren ediziorako hainbat ekitaldi antolatu dituzte larunbatean

Urdazubiko Ikaburuko lezearen eguna ospatuko dute bosgarren aldiz uztailaren 20an, larunbatean eta egun osorako egitarau zabala prestatu dute. 


12:00

Emakumearen Memoriaren Baratzearen urteurrena Arantzan

Arantzako plaza, Bortziriak Arantza | Ospakizunak

Antzerkia, musika, bertsoak eta dantza nahastuko dituen emanaldia prestatu dute larunbaterako  Uztailaren 20an, larunbata, Emakumearen Memoriaren Baratzearen urtemugako besta ospatuko dute. Emanaldian emakumeen historiak izanen dira abiapuntu eta ardatz eta herrian barna ibilbide bat eginen dute. Arantzako, inguruko eta kanpoko aktoreak, musikariak, bertsolariak, dantzariak... izanen dira partaide eta ibilbideari baratzean emanen diote akabaila, dantza adierazpen baten bitartez.  

Emakumearen Memoriaren Baratzearen urteurrena Arantzan Arantzako plaza

Antzerkia, musika, bertsoak eta dantza nahastuko dituen emanaldia prestatu dute larunbaterako 

Uztailaren 20an, larunbata, Emakumearen Memoriaren Baratzearen urtemugako besta ospatuko dute. Emanaldian emakumeen historiak izanen dira abiapuntu eta ardatz eta herrian barna ibilbide bat eginen dute. Arantzako, inguruko eta kanpoko aktoreak, musikariak, bertsolariak, dantzariak... izanen dira partaide eta ibilbideari baratzean emanen diote akabaila, dantza adierazpen baten bitartez.  


17:30

Baztango Ehiza eta Arrantza Elkartearen ohiko eta ez-ohiko batzarrak

Arizkunenea, Elizondo | Bilerak

Larunbatean 17:30ean hasiko da ohikoa Arizkunenean eta 19:30ean ez-ohikoa  Baztango Ehiza eta Arrantza Elkarteak ohiko batzarra deitu du uztailaren 20an, larunbatean 17:30ean, Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Bi ordu beranduago ez-ohiko batzarra ere eginen dute.

Baztango Ehiza eta Arrantza Elkartearen ohiko eta ez-ohiko batzarrak Arizkunenea

Larunbatean 17:30ean hasiko da ohikoa Arizkunenean eta 19:30ean ez-ohikoa 

Baztango Ehiza eta Arrantza Elkarteak ohiko batzarra deitu du uztailaren 20an, larunbatean 17:30ean, Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Bi ordu beranduago ez-ohiko batzarra ere eginen dute.


20:00

Ingurumenaren eta tokiko ekonomiaren alde: Erdiz bizirik

Elizondoko plaza, Baztan | Elkarretaratzeak

Ingurumenaren eta tokiko ekonomiaren aldeko elkarretaratzea antolatu du Baztandarren Biltzarra bezperan, uztailaren 20an, 20:00etan Elizondoko plazan 2008an baztandarren aurkakotasun jendetsu, jarraitu eta sendoak Erdizeko harrobi proiektua geldiarazi ondotik, berriz ere, Rouiller multinazionalarena den Magnak Erdizen harrobia egiteko proiektuaren tramitazioa hasi du. Asmo horiei aitzin egiteko, berriz ere martxan jarri da Erdiz Bizirik taldea eta elkarretaratzea du Baztandarren Biltzarra bezperarako.

Ingurumenaren eta tokiko ekonomiaren alde: Erdiz bizirik Elizondoko plaza

Ingurumenaren eta tokiko ekonomiaren aldeko elkarretaratzea antolatu du Baztandarren Biltzarra bezperan, uztailaren 20an, 20:00etan Elizondoko plazan

2008an baztandarren aurkakotasun jendetsu, jarraitu eta sendoak Erdizeko harrobi proiektua geldiarazi ondotik, berriz ere, Rouiller multinazionalarena den Magnak Erdizen harrobia egiteko proiektuaren tramitazioa hasi du. Asmo horiei aitzin egiteko, berriz ere martxan jarri da Erdiz Bizirik taldea eta elkarretaratzea du Baztandarren Biltzarra bezperarako.


20:30

'Berriz hastera gazi' kontzertuak

Baztan | Kontzertuak

Erdiz Bizirik mugimenduari lotutako kontzertua izanen da eta hori baino lehen kontzentrazioa deitu dute Mukuru musika sortzaileen kolektiboak eta Baztango hainbat herritarrek antolatutako kontzertuan, Txost! eta Mikel Uraken taldeek eskainiko dute emanaldia. 

'Berriz hastera gazi' kontzertuak

Erdiz Bizirik mugimenduari lotutako kontzertua izanen da eta hori baino lehen kontzentrazioa deitu dute

Mukuru musika sortzaileen kolektiboak eta Baztango hainbat herritarrek antolatutako kontzertuan, Txost! eta Mikel Uraken taldeek eskainiko dute emanaldia. 


22:00

'Sekula betirako bidaia' filma Beran

Bortziriak Bera | Zinema

Eguraldi ona egiten badu haurrentzako filma aire zabalean eskainiko dute Herriko Etxeko Plazan Peterrek Sekula Betiko fantasiaz beteriko lurraldera egiten duen bidaiari buruzko filma ikusteko hitzordua 22:00etan egin dute. Eguraldi txarra eginez gero, Herriko Etxeko arkupeetan emanen dute pelikula.

'Sekula betirako bidaia' filma Beran

Eguraldi ona egiten badu haurrentzako filma aire zabalean eskainiko dute Herriko Etxeko Plazan

Peterrek Sekula Betiko fantasiaz beteriko lurraldera egiten duen bidaiari buruzko filma ikusteko hitzordua 22:00etan egin dute. Eguraldi txarra eginez gero, Herriko Etxeko arkupeetan emanen dute pelikula.


22:30

Rukula musika taldea Arantzan

Aterpean, Bortziriak Arantza | Kontzertuak

Usurbilgo musika taldearen emanaldia 22:30ean hasiko da Uda honetan ere zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izanen da Arantzako Aterpean antolatu duten Musik Best jaialdiari esker. Uztaileko eta abuztuko asteburuetan hainbat kontzertu izanen dira.

Rukula musika taldea Arantzan Aterpean

Usurbilgo musika taldearen emanaldia 22:30ean hasiko da

Uda honetan ere zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izanen da Arantzako Aterpean antolatu duten Musik Best jaialdiari esker. Uztaileko eta abuztuko asteburuetan hainbat kontzertu izanen dira.



09:00
20:00

'Bertizko argia' erakusketan beiratea zaharberritzeko prozesua

Bertizko natur parkean, Oieregi | Erakusketak

33.000 euroko aurrekontuarekin 26 panel zaharberritu dituzte eta ‘Bertizko argia’ erakusketan ikusgai daude 30 urtez itzalpean gordea izan ondotik, zaharberritu eta argitara atera dute Bertizko jaurerriko kapera ondoan dagoen markesinako beirate modernista aberatsa. 

'Bertizko argia' erakusketan beiratea zaharberritzeko prozesua Bertizko natur parkean

33.000 euroko aurrekontuarekin 26 panel zaharberritu dituzte eta ‘Bertizko argia’ erakusketan ikusgai daude

30 urtez itzalpean gordea izan ondotik, zaharberritu eta argitara atera dute Bertizko jaurerriko kapera ondoan dagoen markesinako beirate modernista aberatsa. 



11:30
20:30

Miguel Cazañaren margolanen erakusketa Arizkunenean

Arizkunenea, Elizondo | Elkarretaratzeak

Uztailaren 21era bitarte ikusgai izanen da Arizkunenean Ortzirale honetan, ekainaren 28an, Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean Miquel Cazaña Llagosteraren (Bartzelona, 1980) margo erakusketa zabalduko da. Erakusketa zabalik egonen da egunero uztailaren 21era arte 11:30etik 20:30era.

Miguel Cazañaren margolanen erakusketa Arizkunenean Arizkunenea

Uztailaren 21era bitarte ikusgai izanen da Arizkunenean

Ortzirale honetan, ekainaren 28an, Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean Miquel Cazaña Llagosteraren (Bartzelona, 1980) margo erakusketa zabalduko da. Erakusketa zabalik egonen da egunero uztailaren 21era arte 11:30etik 20:30era.



10:30
19:00

Kameren aurrean dantzari; Dantza filmeko argazki sorta bat

Bertizko jauregia, Oieregi | Erakusketak

Uztailaren 4tik abuztuaren 25era zabalik izanen da Xabier Artolaren lana ikusteko epea, Kultur 2019 egitarauaren baitan Kameren aurrean dantzari; Dantza filmeko argazki sorta bat erakusketa zabalduko du Xabier Artola Zubillaga donostiarrak Bertizko jauregian uztailaren 4tik abuztuaren 25era, Kultur 2019 egitarauaren baitan. Egunero zabalik izanen da, 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara. Erakusketa doakoa da, baina ordaindu egin behar da lorategi historikora sartzeko.

Kameren aurrean dantzari; Dantza filmeko argazki sorta bat Bertizko jauregia

Uztailaren 4tik abuztuaren 25era zabalik izanen da Xabier Artolaren lana ikusteko epea, Kultur 2019 egitarauaren baitan

Kameren aurrean dantzari; Dantza filmeko argazki sorta bat erakusketa zabalduko du Xabier Artola Zubillaga donostiarrak Bertizko jauregian uztailaren 4tik abuztuaren 25era, Kultur 2019 egitarauaren baitan. Egunero zabalik izanen da, 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara. Erakusketa doakoa da, baina ordaindu egin behar da lorategi historikora sartzeko.



09:46
23:59

Del Baztan al Mundo. Volumen II margo erakusketa

Arizkunenea, Elizondo | Erakusketak

Erakusketa egunero egonen da zabalik, 11:30etik 20:30era Del Baztan al Mundo. Volumen II izenburua du margolari kataluniarrak aurkeztutako bildumak eta 60 kuadro biltzen ditu, gehienak olio-pinturak. Duela bi urte Arizkunenean egin zuen erakusketaren segida da eta 11:30etik 20:30era egonen da ikusteko aukera. Orduan 3.000 lagun baino gehiagok bisitatu zuten erakusketa. Argazkia: Ondikol

Del Baztan al Mundo. Volumen II margo erakusketa Arizkunenea

Erakusketa egunero egonen da zabalik, 11:30etik 20:30era

Del Baztan al Mundo. Volumen II izenburua du margolari kataluniarrak aurkeztutako bildumak eta 60 kuadro biltzen ditu, gehienak olio-pinturak. Duela bi urte Arizkunenean egin zuen erakusketaren segida da eta 11:30etik 20:30era egonen da ikusteko aukera. Orduan 3.000 lagun baino gehiagok bisitatu zuten erakusketa. Argazkia: Ondikol



10:00
19:00

Leoncio Urabayenen baserrietako argazkiak (XX. mende hasieran)

Berako Kultur Etxea, Bortziriak Bera | Erakusketak

Joan den mendearen erditsuan baserriei ateratako argazkiak ikusteko modua izanen da abuztuaren 6ra bitarte Leoncio Urabayen Guindo geografo nafarrak joan den mende erditsuan Nafarroako baserriei ateratako 30 argazkien erakusketa ikusgai dago Berako Kultur Etxean abuztuaren 6ra bitarte. Nafarroako Unibertsitateko Publikoko Kultura eta Kirol Atalak antolatu du eta NUP Antenak ekimenari esker ailegatu da Berara.

Leoncio Urabayenen baserrietako argazkiak (XX. mende hasieran) Berako Kultur Etxea

Joan den mendearen erditsuan baserriei ateratako argazkiak ikusteko modua izanen da abuztuaren 6ra bitarte

Leoncio Urabayen Guindo geografo nafarrak joan den mende erditsuan Nafarroako baserriei ateratako 30 argazkien erakusketa ikusgai dago Berako Kultur Etxean abuztuaren 6ra bitarte. Nafarroako Unibertsitateko Publikoko Kultura eta Kirol Atalak antolatu du eta NUP Antenak ekimenari esker ailegatu da Berara.



11:15
12:00

Kuadrilla arteko bideo lehiaketa Beran

Bortziriak Bera | Lehiaketak

Hori ospatzeko, kuadrilla arteko bideo lehiaketa ere antolatu dute, Tapia eta Leturiaren ‘Arroltze ta zingarra’ abestiarekin Aurten, lehendabiziko aldiz, Beran gosari herrikoia antolatu dute abuztuaren 2an Ikastolako Ostatuan. Hori ospatzeko kuadrilla arteko bideo lehiaketa bat antolatu dute.

Kuadrilla arteko bideo lehiaketa Beran

Hori ospatzeko, kuadrilla arteko bideo lehiaketa ere antolatu dute, Tapia eta Leturiaren ‘Arroltze ta zingarra’ abestiarekin

Aurten, lehendabiziko aldiz, Beran gosari herrikoia antolatu dute abuztuaren 2an Ikastolako Ostatuan. Hori ospatzeko kuadrilla arteko bideo lehiaketa bat antolatu dute.



20:00
23:00

Iturengo bestak antolatzeko bilera ortzegunean

Malerreka Ituren | Bestak

Ortzegun arratsean botako dute txupinazoa, ortziralean herriko dantzarien saioa, larunbatean aizkora apustua eta igandean toka txapelketa eta trial desafioa izanen dituzte  Uztailaren 18tik 21era ospatuko dituzte Iturengo bestak. Ortzegun arratseko 8etan botako dute txupinazoa eta segidan kalejira eta zopak izanen dituzte; Ortziralean, haurren bazkaria, herriko dantzariak eta herri-afaria izanen dituzte; larunbatean aizkora apustua eta herri-bazkaria; igandean, toka txapelketa, trial desafioa eta bestak akitzeko, Txamukos mariatxiak.

Iturengo bestak antolatzeko bilera ortzegunean

Ortzegun arratsean botako dute txupinazoa, ortziralean herriko dantzarien saioa, larunbatean aizkora apustua eta igandean toka txapelketa eta trial desafioa izanen dituzte 

Uztailaren 18tik 21era ospatuko dituzte Iturengo bestak. Ortzegun arratseko 8etan botako dute txupinazoa eta segidan kalejira eta zopak izanen dituzte; Ortziralean, haurren bazkaria, herriko dantzariak eta herri-afaria izanen dituzte; larunbatean aizkora apustua eta herri-bazkaria; igandean, toka txapelketa, trial desafioa eta bestak akitzeko, Txamukos mariatxiak.



10:00
20:00

Sarako Kukusu besta

Xareta Sara | Azoka

Ortziralean eta larunbatean, goiz-arratsaldez ehun erakusmahai baino gehiago paratuko dituzte herrian barna Hitzorduari hutsik egin gabe, bertze urte batez, antigoaleko gauzen merkatua edo Kukuxu Besta antolatu du Sarl Orfo-Pub elkarteak. Uztailaren 19an eta 20an izanen da eta bi egunez, ortzirale eta larunbat goizez eta arratsaldez, ehun erakusmahai baino gehiago paratuko dituzte herrian barna. Horietan hainbat produktu ikusi eta erosteko aukera izanen da: arte bildumak, liburuak, bitxiak, arropak, altzariak... 2013an egin zuten lehenbizikoz Kukuxu Besta eta geroztik, aldi oroz ehunka bisitari bildu ditu.

Sarako Kukusu besta

Ortziralean eta larunbatean, goiz-arratsaldez ehun erakusmahai baino gehiago paratuko dituzte herrian barna

Hitzorduari hutsik egin gabe, bertze urte batez, antigoaleko gauzen merkatua edo Kukuxu Besta antolatu du Sarl Orfo-Pub elkarteak. Uztailaren 19an eta 20an izanen da eta bi egunez, ortzirale eta larunbat goizez eta arratsaldez, ehun erakusmahai baino gehiago paratuko dituzte herrian barna. Horietan hainbat produktu ikusi eta erosteko aukera izanen da: arte bildumak, liburuak, bitxiak, arropak, altzariak... 2013an egin zuten lehenbizikoz Kukuxu Besta eta geroztik, aldi oroz ehunka bisitari bildu ditu.



12:00
12:00

Keixeta margolariaren lanak Larungo Kaiolan

Larungo Kaiola, Bortziriak Bera | Erakusketak

Larunbat eguerdian eskaini duten emanaldiaren ondotik, Zumaiako artistaren lanak irailaren 20ra arte izanen dira ikusgai Larungo Kaiola ostatuan zabaldu da Keixeta margolariaren erakusketa. Uztailaren 20an ireki dute, larunbatean 12:00etan Pettik eta Micek eskainitako kontzertu batekin eta irailaren 20ra bitarte ikusgai izanen dira Zumaiako artistaren lanak. 

Keixeta margolariaren lanak Larungo Kaiolan Larungo Kaiola

Larunbat eguerdian eskaini duten emanaldiaren ondotik, Zumaiako artistaren lanak irailaren 20ra arte izanen dira ikusgai

Larungo Kaiola ostatuan zabaldu da Keixeta margolariaren erakusketa. Uztailaren 20an ireki dute, larunbatean 12:00etan Pettik eta Micek eskainitako kontzertu batekin eta irailaren 20ra bitarte ikusgai izanen dira Zumaiako artistaren lanak. 


17:30
20:00

Alkaiagako bestak ospatuko dituzte uztailaren 20 eta 21ean

Alkaiagako industrialdea, Bortziriak | Bestak

X. Alkaiaga Trail lasterketaz gain egitarau zabala prestatu dute Alkaiagako bestak asteburu honetan ospatuko dituzte. Larunbatean hamargarren urteurrena beteko duen Alkaiaga Trail lasterketaz gain, igandean frontoiaren “re-inaugurazioa”, meza, auzo-bazkaria eta Hor dun koxkoa Lesakako trikitilarien musika izanen dute.

Alkaiagako bestak ospatuko dituzte uztailaren 20 eta 21ean Alkaiagako industrialdea

X. Alkaiaga Trail lasterketaz gain egitarau zabala prestatu dute

Alkaiagako bestak asteburu honetan ospatuko dituzte. Larunbatean hamargarren urteurrena beteko duen Alkaiaga Trail lasterketaz gain, igandean frontoiaren “re-inaugurazioa”, meza, auzo-bazkaria eta Hor dun koxkoa Lesakako trikitilarien musika izanen dute.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»