33.000 euroko aurrekontuarekin 26 panel zaharberritu dituzte eta ‘Bertizko argia’ erakusketan ikusgai daude 30 urtez itzalpean gordea izan ondotik, zaharberritu eta argitara atera dute Bertizko jaurerriko kapera ondoan dagoen markesinako beirate modernista aberatsa.
Uztailaren 21era bitarte ikusgai izanen da Arizkunenean Ortzirale honetan, ekainaren 28an, Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean Miquel Cazaña Llagosteraren (Bartzelona, 1980) margo erakusketa zabalduko da. Erakusketa zabalik egonen da egunero uztailaren 21era arte 11:30etik 20:30era.
Uztailaren 4tik abuztuaren 25era zabalik izanen da Xabier Artolaren lana ikusteko epea, Kultur 2019 egitarauaren baitan Kameren aurrean dantzari; Dantza filmeko argazki sorta bat erakusketa zabalduko du Xabier Artola Zubillaga donostiarrak Bertizko jauregian uztailaren 4tik abuztuaren 25era, Kultur 2019 egitarauaren baitan. Egunero zabalik izanen da, 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara. Erakusketa doakoa da, baina ordaindu egin behar da lorategi historikora sartzeko.
Haurren esku pilota finalarekin hasi eta zikiro-jatearekin, afariarekin eta Gaixoa Ni kantatuz akituko dituzte bestak Lau egunez ekitaldi andana izanen dituzte Azpilkuetan: kirol hitzorduak, musika, otorduak, haurrendako jokoak, txapelketak… Batetik bertzera ibiliko dira herritar eta bisitariak, lasaitasuna galdu eta gozamena irabaziz.
Aitzinetik, ortzirale arratsaldean kontzertua eskainiko du musika bandak eta txoznetako programa ere abiatuko da
Erakusketa egunero egonen da zabalik, 11:30etik 20:30era Del Baztan al Mundo. Volumen II izenburua du margolari kataluniarrak aurkeztutako bildumak eta 60 kuadro biltzen ditu, gehienak olio-pinturak. Duela bi urte Arizkunenean egin zuen erakusketaren segida da eta 11:30etik 20:30era egonen da ikusteko aukera. Orduan 3.000 lagun baino gehiagok bisitatu zuten erakusketa. Argazkia: Ondikol