Leitzako Udalak zuntz optikoaren instalakuntzaren harira, zalantzak argitzeko bilera deia egin du. Datorren asteazkenean, uztailaren 3an, udaletxeko batzar aretoan bilduko dira, 18:00etan. Adamo enpresak eskainiko du hitzaldia eta epe motz edo ertainean datorrenaz hitz eginen dute. Jakinarazi dutenez, zuntz optikoa kontratatu dutenentzat ere, informazioa jasotzea baliagarria izanen da.
Atekabeltzen dute hitzordua 19:00etan Leitzako Ernaik antolatuta 'Zer dago apustu etxeen atzean?' hitzaldia izanen dute uztailaren 3an, asteazkenean, Atekabeltzen. Igor Meltxor ikerlariak, idazleak eta kazetariak eskainiko du hitzaldia.
33.000 euroko aurrekontuarekin 26 panel zaharberritu dituzte eta ‘Bertizko argia’ erakusketan ikusgai daude 30 urtez itzalpean gordea izan ondotik, zaharberritu eta argitara atera dute Bertizko jaurerriko kapera ondoan dagoen markesinako beirate modernista aberatsa.
Uztailaren 21era bitarte ikusgai izanen da Arizkunenean Ortzirale honetan, ekainaren 28an, Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean Miquel Cazaña Llagosteraren (Bartzelona, 1980) margo erakusketa zabalduko da. Erakusketa zabalik egonen da egunero uztailaren 21era arte 11:30etik 20:30era.