Ekainaren 29an Aniz abizena dutenak eta aniztarrak elkartuko dira. Aurten, bilkura honetan 25.urteurrena ospatuko dute. Hain zuzen, ospakizun hauek 1994. urtean hasi ziren, Aniz abizena zuen pertsona bat aniztarrekin harremanetan paratu, eta ordutik goiti urteroko hitzordua bihurtu da herriaren abizena dutenak eta herritarrak egun pasa egitearena.
Garai bateko ikastetxeko frontoi zaharberritua inauguratuko du Oronoz-Mugairiko herriak, profesionalen arteko partidarekin Oronozko San Martin ikastetxeko ikasle ohiek urteroko anaitasun besta ospatuko dute ekainaren 29an. Ekitaldia aprobetxatuko du Oronoz-Mugairiko herriak garai bateko ikastetxeko pilotaleku zaharberritua inauguratzeko.
Larunbat honetan hirugarren Slalom proba jokatuko dute Donezteben Malerreka Motorsport taldeak antolatutako proba Nafaroako txapelketarako puntuagarria izanen da. 15:30ean eginen dituzte entrenamenduak eta ondotik hasiko da ofizialki lehia.
Larunbatean 19:00etan lanean aritu direnak omendu nahi dituzte eta aperitiboa eskainiko dute, nahi duten guztiei Elgorriagako Balnearioak hamar urte bete dituela eta ospakizun xume bat antolatu du ekainaren 29rako. Larunbatean 19:00etan omenaldia eskainiko diete bainuetxean lan egin dutenei, «urte zail hauetan beraien ilusio eta lanarik gabe, ez baitzen posible izanen egitasmo hau aitzinera ateratzea». Nahi duen guztia gonbidatuak daude bertan eskainiko den aperitibora.
Urtarrilaren 30era arte eman daiteke izena eta otsailetik maiatzera eskainiko dituzte Musika Eskolan larunbatero Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak antolatuta, gaita eta atabala tailerrak eskainiko dituzte otsailetik ekainera larunbatero 13:00etatik 14:00etara Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan. Izena emateko epea urtarrilaren 30era bitarte zabalik dago eta 100 euro ordaindu behar da. Ikastaro bakoitzeko guttieneko kopurua bortz lagunekoa da. Izena emateko 948 012 012 telefonora deitu behar da. Argibide gehiago Berako Kultur Etxean, 948 631222 telefonora deituz edo kultura@bera.eus helbide elektronikora idatziz.
33.000 euroko aurrekontuarekin 26 panel zaharberritu dituzte eta ‘Bertizko argia’ erakusketan ikusgai daude 30 urtez itzalpean gordea izan ondotik, zaharberritu eta argitara atera dute Bertizko jaurerriko kapera ondoan dagoen markesinako beirate modernista aberatsa.
Maiatzaren 31n hasi eta ekainaren 29ko Familien Egunarekin borobilduko dute Elizondoko Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxeak Hilabete Kulturala antolatu du aurten ere, ekitaldiz betea. Maiatzaren 31n, ortziralean 17:30ean hasiko da, Fabre Fundazioak egongela nagusian eskainiko duen hitzaldiarekin. Ekainaren 2an, igandean 11:45ean, Elizondoko abesbatzak kontzertua eskainiko du kaperan.
Ekainaren 23an, San Juan bezpera eta 28an eta 29an sanpedroak ospatuko dituzte Santuen aitzakian, pesta giroa izango da nagusi ekaineko azken bi asteburuetan. San Juan bezperako ekitaldiak antolatuak dituzte dagoeneko guraso elkarteak eta Udalak eta lagunartekoek ere prest dituzte sanpedroetakoak.
Udalerri euskaldunetako 56 gaztek parte hartuko dute UEMAren ekimenean Asteazkenean Usurbildik abiatuta, Oiartzun eta Beratik pasako dira eta ortziralean Arantzara ailegatuko dira eta han eginen dute igandera bitarteko egonaldia. Gazteak kontzientziatzea eta eragile aktibo bihurtzea izanen da udalekuaren helburua.
Ekaineko hondarreko egunetan besta giroan murgilduko dira erratzuarrak. Haurrendako joko eta puzgarriekin hasiko dituzte bestak. Lau egunez, ekitaldiz ekitaldi ibiltzeko, ikusgarriez gozatzeko, mahaiaren bueltan biltzeko eta gerriak mugiarazteko aukera anitz izanen dituzte.
Jondoni Petri bestak datoz egunotan. XVIII. mendeko euskarari buruzko hitzaldiarekin hasiko dira eta usaiako egitarauaz gain berrikuntza zonbait gehituko dituzte.
Feminismoaz, besta ereduaz, burujabetzaz, G7az eta migrazioaz hausnartzeko espazio bat bermatu nahi izan dute
Uztailaren 21era bitarte ikusgai izanen da Arizkunenean Ortzirale honetan, ekainaren 28an, Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean Miquel Cazaña Llagosteraren (Bartzelona, 1980) margo erakusketa zabalduko da. Erakusketa zabalik egonen da egunero uztailaren 21era arte 11:30etik 20:30era.
Ostiral arratsaldean lagunartekoak herriko etxeetan eskean ibiliko dira eta larunbatean gauza bera egingo dute baserrietan Aresoko lagunartekoek antolatuta, bi egunez ez da ekitaldirik faltako. Larunbat arratsaldean, Konplizeak antzezlana ikusteko aukera izango da eta sagardo dastaketa eta herri-afaria ere egingo dituzte.
Ortziraleko lehen ekitaldien ondotik, larunbat eguerdian izanen dute Zarandionen jautsiera eta arratsean Zarandiako himnoaren estreinaldia Azken urteotako ohiturari eutsiz San Zarandio bestak ospatuko dituzte asteburu honetan Lesakako Zarandia karrikan. Beti bezala, umorerik ez da faltako eta horren erakusgarri dira bestetako ordutegiak eta ekitaldiak.
Gartzaingo Ariztegi auzoan bestak ospatuko dituzte aste hondarrean. Ekainaren 28an, ortziralean 19:00etan erraldoiekin eta gaiteroekin buelta emanen dute auzoan barna eta 21:00etan baztan-zopak izanen dituzte. Ekainaren 29an, larunbatean 14:00etan zikiro-jatea. Arratsaldez eta gauez dantzaldia DJ Jotatxoren eskutik eta 22:00etan parrillada-afaria.