Osteguna, ekainak 27



18:00

Sanferminetako Batzorde irekia

Lesakako Udal pleno aretoa, Bortziriak Lesaka | Bilerak

Ortzegunean 18:00etan udaletxeko pleno-aretoan Herriko besten atarian, azken xehetasunetaz aritzeko eta lotzeko Lesakako Sanferminen inguruan batzorde irekia deitu dute ekainaren 27an, ortzegunean 18:00etan udaletxeko pleno-aretoan.

Sanferminetako Batzorde irekia Lesakako Udal pleno aretoa

Ortzegunean 18:00etan udaletxeko pleno-aretoan

Herriko besten atarian, azken xehetasunetaz aritzeko eta lotzeko Lesakako Sanferminen inguruan batzorde irekia deitu dute ekainaren 27an, ortzegunean 18:00etan udaletxeko pleno-aretoan.


20:30

Izaki Gardenak Beran, Kultur 2019 egitarauaren baitan

Herriko Etxeko Plazan, Bortziriak Bera | Kontzertuak

Kultur 2019 egitarauko eskualdeko bigarren emanaldia ortzegunean 20:30ean hasiko da Herriko Etxeko plazan  Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuak antolatutako Kultur 2019 programaren hogeita laugarren edizioaren baitan ekainaren 21etik irailaren 7ra musika, dantza eta arteko 36 emanaldi prestatu dituzte. Ortzegun, ortzirale eta larunbat guztietan eginen dira Nafarroako 35 udalerri eta pasaia- edo ondare-mailako toki interesgarritan. Eskualdean, Lesaka, Bera, Zugarramurdi, Elizondo, Donamaria eta Bertiz ukituko ditu. Ekainaren 27an, ortzegunean 20:30ean, Izaki Gardenak taldeak kontzertua eskainiko du Berako Herriko Etxeko Plazan.

Izaki Gardenak Beran, Kultur 2019 egitarauaren baitan Herriko Etxeko Plazan

Kultur 2019 egitarauko eskualdeko bigarren emanaldia ortzegunean 20:30ean hasiko da Herriko Etxeko plazan 

Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuak antolatutako Kultur 2019 programaren hogeita laugarren edizioaren baitan ekainaren 21etik irailaren 7ra musika, dantza eta arteko 36 emanaldi prestatu dituzte. Ortzegun, ortzirale eta larunbat guztietan eginen dira Nafarroako 35 udalerri eta pasaia- edo ondare-mailako toki interesgarritan. Eskualdean, Lesaka, Bera, Zugarramurdi, Elizondo, Donamaria eta Bertiz ukituko ditu. Ekainaren 27an, ortzegunean 20:30ean, Izaki Gardenak taldeak kontzertua eskainiko du Berako Herriko Etxeko Plazan.



13:00
14:00

Gaita eta atabala Tailerrak Beran

Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskola, Bera | Tailerrak

Urtarrilaren 30era arte eman daiteke izena eta otsailetik maiatzera eskainiko dituzte Musika Eskolan larunbatero Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak antolatuta, gaita eta atabala tailerrak eskainiko dituzte otsailetik ekainera larunbatero 13:00etatik 14:00etara Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan. Izena emateko epea urtarrilaren 30era bitarte zabalik dago eta 100 euro ordaindu behar da. Ikastaro bakoitzeko guttieneko kopurua bortz lagunekoa da. Izena emateko 948 012 012 telefonora deitu behar da. Argibide gehiago Berako Kultur Etxean, 948 631222 telefonora deituz edo kultura@bera.eus helbide elektronikora idatziz.

Gaita eta atabala Tailerrak Beran Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskola

Urtarrilaren 30era arte eman daiteke izena eta otsailetik maiatzera eskainiko dituzte Musika Eskolan larunbatero

Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak antolatuta, gaita eta atabala tailerrak eskainiko dituzte otsailetik ekainera larunbatero 13:00etatik 14:00etara Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan. Izena emateko epea urtarrilaren 30era bitarte zabalik dago eta 100 euro ordaindu behar da. Ikastaro bakoitzeko guttieneko kopurua bortz lagunekoa da. Izena emateko 948 012 012 telefonora deitu behar da. Argibide gehiago Berako Kultur Etxean, 948 631222 telefonora deituz edo kultura@bera.eus helbide elektronikora idatziz.



09:00
20:00

'Bertizko argia' erakusketan beiratea zaharberritzeko prozesua

Bertizko natur parkean, Oieregi | Erakusketak

33.000 euroko aurrekontuarekin 26 panel zaharberritu dituzte eta ‘Bertizko argia’ erakusketan ikusgai daude 30 urtez itzalpean gordea izan ondotik, zaharberritu eta argitara atera dute Bertizko jaurerriko kapera ondoan dagoen markesinako beirate modernista aberatsa. 

'Bertizko argia' erakusketan beiratea zaharberritzeko prozesua Bertizko natur parkean

33.000 euroko aurrekontuarekin 26 panel zaharberritu dituzte eta ‘Bertizko argia’ erakusketan ikusgai daude

30 urtez itzalpean gordea izan ondotik, zaharberritu eta argitara atera dute Bertizko jaurerriko kapera ondoan dagoen markesinako beirate modernista aberatsa. 



17:30
13:00

Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxeko Hilabete Kulturala

Elizondoko Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxea, Baztan Elizondo | Ospakizunak

Maiatzaren 31n hasi eta ekainaren 29ko Familien Egunarekin borobilduko dute  Elizondoko Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxeak Hilabete Kulturala antolatu du aurten ere, ekitaldiz betea. Maiatzaren 31n, ortziralean 17:30ean hasiko da, Fabre Fundazioak egongela nagusian eskainiko duen hitzaldiarekin. Ekainaren 2an, igandean 11:45ean, Elizondoko abesbatzak kontzertua eskainiko du kaperan.

Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxeko Hilabete Kulturala Elizondoko Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxea

Maiatzaren 31n hasi eta ekainaren 29ko Familien Egunarekin borobilduko dute 

Elizondoko Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxeak Hilabete Kulturala antolatu du aurten ere, ekitaldiz betea. Maiatzaren 31n, ortziralean 17:30ean hasiko da, Fabre Fundazioak egongela nagusian eskainiko duen hitzaldiarekin. Ekainaren 2an, igandean 11:45ean, Elizondoko abesbatzak kontzertua eskainiko du kaperan.



15:57
23:00

San Juan bezpera eta sanpedroak

Leitzaldea Areso | Besteak

Ekainaren 23an, San Juan bezpera eta 28an eta 29an sanpedroak ospatuko dituzte Santuen aitzakian, pesta giroa izango da nagusi ekaineko azken bi asteburuetan. San Juan bezperako ekitaldiak antolatuak dituzte dagoeneko guraso elkarteak eta Udalak eta lagunartekoek ere prest dituzte sanpedroetakoak.

San Juan bezpera eta sanpedroak

Ekainaren 23an, San Juan bezpera eta 28an eta 29an sanpedroak ospatuko dituzte

Santuen aitzakian, pesta giroa izango da nagusi ekaineko azken bi asteburuetan. San Juan bezperako ekitaldiak antolatuak dituzte dagoeneko guraso elkarteak eta Udalak eta lagunartekoek ere prest dituzte sanpedroetakoak.



09:00
17:00

Pauso eta Salto gazteentzako topaketak Arantzan

Bortziriak Arantza | Topaketak

Udalerri euskaldunetako 56 gaztek parte hartuko dute UEMAren ekimenean Asteazkenean Usurbildik abiatuta, Oiartzun eta Beratik pasako dira eta ortziralean Arantzara ailegatuko dira eta han eginen dute igandera bitarteko egonaldia. Gazteak kontzientziatzea eta eragile aktibo bihurtzea izanen da udalekuaren helburua.

Pauso eta Salto gazteentzako topaketak Arantzan

Udalerri euskaldunetako 56 gaztek parte hartuko dute UEMAren ekimenean

Asteazkenean Usurbildik abiatuta, Oiartzun eta Beratik pasako dira eta ortziralean Arantzara ailegatuko dira eta han eginen dute igandera bitarteko egonaldia. Gazteak kontzientziatzea eta eragile aktibo bihurtzea izanen da udalekuaren helburua.



10:30
01:00

Erratzuko bestak ekainaren 27tik 30era

Baztan | Bestak

Ekaineko hondarreko egunetan besta giroan murgilduko dira erratzuarrak. Haurrendako joko eta puzgarriekin hasiko dituzte bestak. Lau egunez, ekitaldiz ekitaldi ibiltzeko, ikusgarriez gozatzeko, mahaiaren bueltan biltzeko eta gerriak mugiarazteko aukera anitz izanen dituzte.

Erratzuko bestak ekainaren 27tik 30era

Ekaineko hondarreko egunetan besta giroan murgilduko dira erratzuarrak. Haurrendako joko eta puzgarriekin hasiko dituzte bestak. Lau egunez, ekitaldiz ekitaldi ibiltzeko, ikusgarriez gozatzeko, mahaiaren bueltan biltzeko eta gerriak mugiarazteko aukera anitz izanen dituzte.


19:30
19:00

Senpereko bestak ereiaroaren 27tik uztailaren 2ra

Xareta Senpere | Bestak

Jondoni Petri bestak datoz egunotan. XVIII. mendeko euskarari buruzko hitzaldiarekin hasiko dira eta usaiako egitarauaz gain berrikuntza zonbait gehituko dituzte.

Senpereko bestak ereiaroaren 27tik uztailaren 2ra

Jondoni Petri bestak datoz egunotan. XVIII. mendeko euskarari buruzko hitzaldiarekin hasiko dira eta usaiako egitarauaz gain berrikuntza zonbait gehituko dituzte.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»