15 urtetik goitiko Bortzirietako gazteei zuzendua, HIESaren Aurkako Batzorde Hiritarreko sexologoak eskainiko du Osasun sexualari buruzko tailerra antolatu du Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 15 urtetik goitiko Bortzirietako gazteei zuzendua. Osasun sexualari buruz
Deialdi berezia egin diete Berako kuadrillei eta elkarteei Azken urteotan Berako bestetako herri-bazkariak bere gorabeherak izan ditu: duela urte batzuk jende franko biltzen zen eta azken urteotan aunitzez guttiago. Hori dela-eta, joan den urtean ez zen bazkaririk egin. Gai honetaz solasatastzeko bilera-deialdia egin du Berako Kultur Batzordeak ekainaren 24an, astelehenean 19:00etan Beralandetan eta gonbidapen berezia egin diete herriko kuadrillei eta elkarteei.
Urtarrilaren 30era arte eman daiteke izena eta otsailetik maiatzera eskainiko dituzte Musika Eskolan larunbatero Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak antolatuta, gaita eta atabala tailerrak eskainiko dituzte otsailetik ekainera larunbatero 13:00etatik 14:00etara Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan. Izena emateko epea urtarrilaren 30era bitarte zabalik dago eta 100 euro ordaindu behar da. Ikastaro bakoitzeko guttieneko kopurua bortz lagunekoa da. Izena emateko 948 012 012 telefonora deitu behar da. Argibide gehiago Berako Kultur Etxean, 948 631222 telefonora deituz edo kultura@bera.eus helbide elektronikora idatziz.
33.000 euroko aurrekontuarekin 26 panel zaharberritu dituzte eta ‘Bertizko argia’ erakusketan ikusgai daude 30 urtez itzalpean gordea izan ondotik, zaharberritu eta argitara atera dute Bertizko jaurerriko kapera ondoan dagoen markesinako beirate modernista aberatsa.
Maiatzaren 31n hasi eta ekainaren 29ko Familien Egunarekin borobilduko dute Elizondoko Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxeak Hilabete Kulturala antolatu du aurten ere, ekitaldiz betea. Maiatzaren 31n, ortziralean 17:30ean hasiko da, Fabre Fundazioak egongela nagusian eskainiko duen hitzaldiarekin. Ekainaren 2an, igandean 11:45ean, Elizondoko abesbatzak kontzertua eskainiko du kaperan.
Ortzirale arratsean Arizkun Rock jaialdia izanen dute Ortzegun arratsaldean botako den txupinazoarekin eta txopo goratzearekin hasi eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte aurten ere Arizkungo San Juan bestetan. Ortziralean Arizkun Rock jaialdia izanen dute, igandean San Juan suak eta astelehenean, herriko haurren maratoia eta Imuntzo eta Beloki trikitilarien saioa.
Asteleheneko patata tortilla lehiaketako irabazleak 100 euroko saria eskuratuko du Beti bezala, ekitaldiz gainezka dator San Juan bestetako egitaraua Saldiasen, ekainaren 21etik 24ra.
Larunbatean, II. Artisau garagardo besta eta Mindara elkarteko pala partidak jokatuko dituzte Eskolan antolatutako ekintzei segida emanez, ekainaren 22rako ekitaldi sailtxo bat prestatu du Igantziko Biltoki Elkarteak, tartean pilota partidak, eskuz nahiz palaz, aulki gurpildunean, Artisau garagardo bestaren bigarren edizioa, bazkaria eta bertze aunitz.
Ekainaren 23an, San Juan bezpera eta 28an eta 29an sanpedroak ospatuko dituzte Santuen aitzakian, pesta giroa izango da nagusi ekaineko azken bi asteburuetan. San Juan bezperako ekitaldiak antolatuak dituzte dagoeneko guraso elkarteak eta Udalak eta lagunartekoek ere prest dituzte sanpedroetakoak.