Administrazio arazoak tarteko, hasieran Otsondoko kronoeskalada izan behar zuena, azkenean Otsondoko igoera izanen da KronoEskaladak elkarteak presoen eskubideen alde antolatu duen Nafar Erresumako kronoeskalada txapelketako bigarren hitzordua izanen da igandean Urdazubitik Otsondora eginen dena. Hala ere, Otsondokoa ez da lehiakorra izanen, ibilaldi zikloturista baizik.
Arratsaldean gazta lehiaketa eta dantzaldia izanen dituzte eta gauez afaria eta suak.
Leitzan ere Sanjuan bezperako ospakizuna prestatu dute. Ekainaren 23an, igandean 18:30ean umeek ingurutxoa dantzatuko dute eta ondoren txistor opilak eta freskagarriak banatuko dituzte. 21:30ean herri-afaria izanen dute, afalondoan dultzaineroak eta gauerdiak suak piztuko dituzte. Pestarekin segitzeko aukera izanen da.
Igande honetako ospakizuneko sua pizteko ardura Tantirumairu Euskal Folklore Taldearena izanen da aurten 19:30ean hasita eginen da ekitaldi nagusia Plaza Zaharrean. Lesakako trikitilarien eta bertso-eskolaren emanaldiaren ondotik, adierazpena irakurri eta sua piztuko du aurtengo omenduak, Tantirumairu Euskal Folklore Taldeak.
Autogestionatua izanen da eta herritarrak parte hartzera gonbidatu dituzte Goizuetarrek momentu polita partekatzeko aukera izanen dute larunbat honetan goizuetarrek. Bakoitzak bere afaria eraman beharko du eta afalondoan bata bestearen atzetik saltoka ibiliko dira.
Urteroko ohiturari eutsiz, Arantzako Guraso Elkarteak afaria eta sua antolatu ditu 20:00etan afaria egiteko bilduko dira parkean. Afaria autogestionatua izanen da, hau da, norberak eraman beharko du. 21:00etan sua piztuko dute eta 22:00etan itzali.
Ekainaren 23an, igandearekin ospatuko dute aurtengoan San Juan sua Etxalarren. 20:00etan berendu afaria eginen dute frontoian, bakoitzak nahi duena etxetik eraman eta bertan elkarren artean janez. 21:00etan joareak joz herriari itzulia emanen diote eta ondotik, herriko musikariek lagunduta, suak piztuko dituzte plazan. Eskola zaharren ondoan jarriko den edukiontzia egun horretarako paper eta kartoiak biltzeko izanen da.
Doneztebeko Udalak mahaiak eta aulkiak paratuko ditu afari autogestionatua egiteko. Horrez gain, musika ere izanen da. 20:30ean egin dute hitzordua.
Urtarrilaren 30era arte eman daiteke izena eta otsailetik maiatzera eskainiko dituzte Musika Eskolan larunbatero Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak antolatuta, gaita eta atabala tailerrak eskainiko dituzte otsailetik ekainera larunbatero 13:00etatik 14:00etara Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan. Izena emateko epea urtarrilaren 30era bitarte zabalik dago eta 100 euro ordaindu behar da. Ikastaro bakoitzeko guttieneko kopurua bortz lagunekoa da. Izena emateko 948 012 012 telefonora deitu behar da. Argibide gehiago Berako Kultur Etxean, 948 631222 telefonora deituz edo kultura@bera.eus helbide elektronikora idatziz.
33.000 euroko aurrekontuarekin 26 panel zaharberritu dituzte eta ‘Bertizko argia’ erakusketan ikusgai daude 30 urtez itzalpean gordea izan ondotik, zaharberritu eta argitara atera dute Bertizko jaurerriko kapera ondoan dagoen markesinako beirate modernista aberatsa.
Arizkunenea Kultur Etxean, maiatzaren 28tik ekainaren 23ra Patricia Arteagaren erretratu erakusketa zabalik dago Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean maiatzaren 28tik ekainaren 23ra. Astelehenetik ortziralera 17:30etik 20:30era, larunbatetan 12:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:00etara eta igandetan 12:00etatik 14:00etara.
Maiatzaren 31n hasi eta ekainaren 29ko Familien Egunarekin borobilduko dute Elizondoko Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxeak Hilabete Kulturala antolatu du aurten ere, ekitaldiz betea. Maiatzaren 31n, ortziralean 17:30ean hasiko da, Fabre Fundazioak egongela nagusian eskainiko duen hitzaldiarekin. Ekainaren 2an, igandean 11:45ean, Elizondoko abesbatzak kontzertua eskainiko du kaperan.
Pilota partidak eta patata tortilla lehiaketa izanen dira egun handian Urtero bezala, Bestaberri egunaren inguruan besta egitarau zabala prestatu dute aurten ere Almandozen. Egun handian, mezaz gain, pilota partidak eta patata tortilla lehiaketa izanen dituzte eta lrunbatean, mus txapelkeako finalak, zikiro-jatea, mariatxiak eta gazte afaria.
Ortzirale arratsean Arizkun Rock jaialdia izanen dute Ortzegun arratsaldean botako den txupinazoarekin eta txopo goratzearekin hasi eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte aurten ere Arizkungo San Juan bestetan. Ortziralean Arizkun Rock jaialdia izanen dute, igandean San Juan suak eta astelehenean, herriko haurren maratoia eta Imuntzo eta Beloki trikitilarien saioa.
Asteleheneko patata tortilla lehiaketako irabazleak 100 euroko saria eskuratuko du Beti bezala, ekitaldiz gainezka dator San Juan bestetako egitaraua Saldiasen, ekainaren 21etik 24ra.
Larunbatean, II. Artisau garagardo besta eta Mindara elkarteko pala partidak jokatuko dituzte Eskolan antolatutako ekintzei segida emanez, ekainaren 22rako ekitaldi sailtxo bat prestatu du Igantziko Biltoki Elkarteak, tartean pilota partidak, eskuz nahiz palaz, aulki gurpildunean, Artisau garagardo bestaren bigarren edizioa, bazkaria eta bertze aunitz.
Ekainaren 23an, San Juan bezpera eta 28an eta 29an sanpedroak ospatuko dituzte Santuen aitzakian, pesta giroa izango da nagusi ekaineko azken bi asteburuetan. San Juan bezperako ekitaldiak antolatuak dituzte dagoeneko guraso elkarteak eta Udalak eta lagunartekoek ere prest dituzte sanpedroetakoak.
Musika, zinema, kirola... Denetariko hitzorduak izanen dira ondoko egunetan. Ekainaren 20an, adibidez, Agorreta musika eskolako ikasleek kontzertua eskainiko dute Zineman, 18:30ean. Ondotik mokadutxoa jateko aukera izanen dute.