Larunbata, ekainak 15



10:00

Doneztebe Futbol Taldearen Eguna

Malerreka Doneztebe | Ospakizunak

Egitarau zabala prestatu dute aurtengo denboraldia behar den bezala agurtzeko  Maletak, botak, jertseak, kamisetak… ongi garbituta, heldu den denboraldirako gordeko dituzte Doneztebe Futbol Taldeko jokalariek; ospakizun unea ailegatu baita. Larunbat honetan, ekainak 15, egin dute hitzordua. 

Doneztebe Futbol Taldearen Eguna

Egitarau zabala prestatu dute aurtengo denboraldia behar den bezala agurtzeko 

Maletak, botak, jertseak, kamisetak… ongi garbituta, heldu den denboraldirako gordeko dituzte Doneztebe Futbol Taldeko jokalariek; ospakizun unea ailegatu baita. Larunbat honetan, ekainak 15, egin dute hitzordua. 


10:30

Baztango Kirol Taldearen Eguna

Baztan | Ospakizunak

Larunbat goizean eskubaloi partidak, jokoak eta bazkaria izanen dute Kasino elkartean  Denboraldi bikaina (senior taldeak lehen maila nazionalera igotzeko fasea jokatu du Bartzelonan) borobiltzeko BKT eskubaloi taldeak besta eguna antolatu du ekainaren 15erako. Larunbat goizeko 10:30ean Elizondoko kiroldegian eskubaloi partidak jokatuko dituzte eta bitartean, kanpoko frontoian jokoak, aurpegia margotzeko txokoak eta bertze hainbat ekitaldi izanen dituzte. 14:00etan bazkaria izanen dute Kasino elkartean eta txartelak salgai daude dagoeneko. 

Baztango Kirol Taldearen Eguna

Larunbat goizean eskubaloi partidak, jokoak eta bazkaria izanen dute Kasino elkartean 

Denboraldi bikaina (senior taldeak lehen maila nazionalera igotzeko fasea jokatu du Bartzelonan) borobiltzeko BKT eskubaloi taldeak besta eguna antolatu du ekainaren 15erako. Larunbat goizeko 10:30ean Elizondoko kiroldegian eskubaloi partidak jokatuko dituzte eta bitartean, kanpoko frontoian jokoak, aurpegia margotzeko txokoak eta bertze hainbat ekitaldi izanen dituzte. 14:00etan bazkaria izanen dute Kasino elkartean eta txartelak salgai daude dagoeneko. 


11:00

Goizukoop kooperatibaren urteko batzarra

Eskolako jangela, Leitzaldea Goizueta | Bilerak

Larunbatean 11:00etan Goizuetako Andres Narbarte ‘Xalto’ eskolako jangelan  Ekainaren 15ean, larunbatean, Goizukoopen urteko batzar orokorra eginen dute Goizuetan. Andres Narbarte 'Xalto' Ikastetxeko jangelan bilduko dira, 11:00etan. Batzarrean gasolindegiaren nondik norakoak eta urteko kontuak aurkeztuko dituzte.

Goizukoop kooperatibaren urteko batzarra Eskolako jangela

Larunbatean 11:00etan Goizuetako Andres Narbarte ‘Xalto’ eskolako jangelan 

Ekainaren 15ean, larunbatean, Goizukoopen urteko batzar orokorra eginen dute Goizuetan. Andres Narbarte 'Xalto' Ikastetxeko jangelan bilduko dira, 11:00etan. Batzarrean gasolindegiaren nondik norakoak eta urteko kontuak aurkeztuko dituzte.


13:00

Lekarozko ikasle ohien bilkura

Lekarozko kolegioa, Baztan Lekaroz | Ospakizunak

Urteko batzarra egiteaz gain, Ohorezko Presidente zen Miguel Angel Letamendia zena omenduko dute Lekarozko kolegioko ikasleek urteko batzarra eginen dute ekainaren 15ean. 13:00etan eginen duten bilkuran, iazko akta irakurri eta, egoki bada, onartu ondotik, txosten ekonomikoa eta presidentearen txostena aztertuko dituzte. Zuzendaritza-batzordea berritu ondotik, eskari-galderen txanda izanen da. 

Lekarozko ikasle ohien bilkura Lekarozko kolegioa

Urteko batzarra egiteaz gain, Ohorezko Presidente zen Miguel Angel Letamendia zena omenduko dute

Lekarozko kolegioko ikasleek urteko batzarra eginen dute ekainaren 15ean. 13:00etan eginen duten bilkuran, iazko akta irakurri eta, egoki bada, onartu ondotik, txosten ekonomikoa eta presidentearen txostena aztertuko dituzte. Zuzendaritza-batzordea berritu ondotik, eskari-galderen txanda izanen da. 


18:30

Illarregitarrekin bertso-afaria Sunbillan

Bustitz ostatua, Malerreka Sunbilla | bertso-saioa

Ekainaren 15ean bertsoa afaria izanen dute Bustitz ostatuan. Larunbatean 21:00etan izanen dute hitzordua. Aitzinetik, 18:30ean hasita, trikipoteoa eginen dute Bustitz ostatutik abiatuta. Xabat eta Joanes Illarregi leitzarrak izanen dira bertsolariak. Txartelak Bustitz ostatuan salga daude, 30 eurotan.

Illarregitarrekin bertso-afaria Sunbillan Bustitz ostatua

Ekainaren 15ean bertsoa afaria izanen dute Bustitz ostatuan. Larunbatean 21:00etan izanen dute hitzordua. Aitzinetik, 18:30ean hasita, trikipoteoa eginen dute Bustitz ostatutik abiatuta. Xabat eta Joanes Illarregi leitzarrak izanen dira bertsolariak. Txartelak Bustitz ostatuan salga daude, 30 eurotan.


20:00

Ganbera kontzertua Arizkunenean

Arizkunenea, Elizondo | Kontzertuak

Larunbatean 20:00etan Arizkunenean, Amaia Cordoba Erratzuko piano-jotzailearen, Ion Irazoki Berako txistulariaren eta Yorric Troman bibolin-jotzailearen eskutik Amaia Cordoba piano-jotzaile erratzuarrak, Ion Irazoki txistulari beratarrak eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoan kontzertinoa den Yorrick Troman bibolin-jotzaileak ganbara kontzertua eskainiko dute ekainaren 15ean, larunbatean 20:00etan Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. 

Ganbera kontzertua Arizkunenean Arizkunenea

Larunbatean 20:00etan Arizkunenean, Amaia Cordoba Erratzuko piano-jotzailearen, Ion Irazoki Berako txistulariaren eta Yorric Troman bibolin-jotzailearen eskutik

Amaia Cordoba piano-jotzaile erratzuarrak, Ion Irazoki txistulari beratarrak eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoan kontzertinoa den Yorrick Troman bibolin-jotzaileak ganbara kontzertua eskainiko dute ekainaren 15ean, larunbatean 20:00etan Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. 



13:00
14:00

Gaita eta atabala Tailerrak Beran

Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskola, Bera | Tailerrak

Urtarrilaren 30era arte eman daiteke izena eta otsailetik maiatzera eskainiko dituzte Musika Eskolan larunbatero Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak antolatuta, gaita eta atabala tailerrak eskainiko dituzte otsailetik ekainera larunbatero 13:00etatik 14:00etara Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan. Izena emateko epea urtarrilaren 30era bitarte zabalik dago eta 100 euro ordaindu behar da. Ikastaro bakoitzeko guttieneko kopurua bortz lagunekoa da. Izena emateko 948 012 012 telefonora deitu behar da. Argibide gehiago Berako Kultur Etxean, 948 631222 telefonora deituz edo kultura@bera.eus helbide elektronikora idatziz.

Gaita eta atabala Tailerrak Beran Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskola

Urtarrilaren 30era arte eman daiteke izena eta otsailetik maiatzera eskainiko dituzte Musika Eskolan larunbatero

Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak antolatuta, gaita eta atabala tailerrak eskainiko dituzte otsailetik ekainera larunbatero 13:00etatik 14:00etara Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan. Izena emateko epea urtarrilaren 30era bitarte zabalik dago eta 100 euro ordaindu behar da. Ikastaro bakoitzeko guttieneko kopurua bortz lagunekoa da. Izena emateko 948 012 012 telefonora deitu behar da. Argibide gehiago Berako Kultur Etxean, 948 631222 telefonora deituz edo kultura@bera.eus helbide elektronikora idatziz.



09:00
20:00

'Bertizko argia' erakusketan beiratea zaharberritzeko prozesua

Bertizko natur parkean, Oieregi | Erakusketak

33.000 euroko aurrekontuarekin 26 panel zaharberritu dituzte eta ‘Bertizko argia’ erakusketan ikusgai daude 30 urtez itzalpean gordea izan ondotik, zaharberritu eta argitara atera dute Bertizko jaurerriko kapera ondoan dagoen markesinako beirate modernista aberatsa. 

'Bertizko argia' erakusketan beiratea zaharberritzeko prozesua Bertizko natur parkean

33.000 euroko aurrekontuarekin 26 panel zaharberritu dituzte eta ‘Bertizko argia’ erakusketan ikusgai daude

30 urtez itzalpean gordea izan ondotik, zaharberritu eta argitara atera dute Bertizko jaurerriko kapera ondoan dagoen markesinako beirate modernista aberatsa. 



10:00
11:30

Musikoterapia haurdunaldian tailerra

Arizkunenea, Elizondo | Tailerrak

Asteazkenetan 10:00etatik 11:30era eskainiko du Haizea Loirak Arizkunenean   

Musikoterapia haurdunaldian tailerra Arizkunenea

Asteazkenetan 10:00etatik 11:30era eskainiko du Haizea Loirak Arizkunenean 

 



17:30
14:00

Patricia Arteagaren erretratuen erakusketa

Arizkunenea, Elizondo | Erakusketak

Arizkunenea Kultur Etxean, maiatzaren 28tik ekainaren 23ra Patricia Arteagaren erretratu erakusketa zabalik dago Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean maiatzaren 28tik ekainaren 23ra. Astelehenetik ortziralera 17:30etik 20:30era, larunbatetan 12:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:00etara eta igandetan 12:00etatik 14:00etara.

Patricia Arteagaren erretratuen erakusketa Arizkunenea

Arizkunenea Kultur Etxean, maiatzaren 28tik ekainaren 23ra

Patricia Arteagaren erretratu erakusketa zabalik dago Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean maiatzaren 28tik ekainaren 23ra. Astelehenetik ortziralera 17:30etik 20:30era, larunbatetan 12:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:00etara eta igandetan 12:00etatik 14:00etara.



17:30
13:00

Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxeko Hilabete Kulturala

Elizondoko Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxea, Baztan Elizondo | Ospakizunak

Maiatzaren 31n hasi eta ekainaren 29ko Familien Egunarekin borobilduko dute  Elizondoko Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxeak Hilabete Kulturala antolatu du aurten ere, ekitaldiz betea. Maiatzaren 31n, ortziralean 17:30ean hasiko da, Fabre Fundazioak egongela nagusian eskainiko duen hitzaldiarekin. Ekainaren 2an, igandean 11:45ean, Elizondoko abesbatzak kontzertua eskainiko du kaperan.

Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxeko Hilabete Kulturala Elizondoko Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxea

Maiatzaren 31n hasi eta ekainaren 29ko Familien Egunarekin borobilduko dute 

Elizondoko Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxeak Hilabete Kulturala antolatu du aurten ere, ekitaldiz betea. Maiatzaren 31n, ortziralean 17:30ean hasiko da, Fabre Fundazioak egongela nagusian eskainiko duen hitzaldiarekin. Ekainaren 2an, igandean 11:45ean, Elizondoko abesbatzak kontzertua eskainiko du kaperan.



14:52
13:30

Etxalarko bestetako kartel eta azal lehiaketa

Etxalarko Kultur Etxea, Bortziriak Etxalar | Lehiaketak

Lanak ekainak 21a aitzinetik aurkeztu beharko dira Etxalarko bestetarako kartel eta azal lehiaketa antolatu du aurten Kultura Batzordeak. Lanak ekainaren 21eko eguerdiko 13:30 baino lehen aurkeztu  beharko  dira  Etxalarko Kultur  Etxean  edo kulturetxea@etxalar.eus helbidera bidalita. Informazio gehiago www.etxalar.eus helbidean. 

Etxalarko bestetako kartel eta azal lehiaketa Etxalarko Kultur Etxea

Lanak ekainak 21a aitzinetik aurkeztu beharko dira

Etxalarko bestetarako kartel eta azal lehiaketa antolatu du aurten Kultura Batzordeak. Lanak ekainaren 21eko eguerdiko 13:30 baino lehen aurkeztu  beharko  dira  Etxalarko Kultur  Etxean  edo kulturetxea@etxalar.eus helbidera bidalita. Informazio gehiago www.etxalar.eus helbidean. 



11:00
17:30

Haurraren Eguna Etxalarren

Landagain eskola, Bortziriak Etxalar | Ospakizunak

Ortzegunean Ate Irekiak eskolan eta igandean Ipuin Topaketa izanen dituzte, bertzeak bertze Azken urteetan bezala Haurraren Eguna bi egunez osatua egonen da Etxalarren. Ekainaren 14an, ortziralean Landagain Eskolako ate ireki jardunaldia izanen da eta16an, igandean, XXXI. Ipuin Topaketa izanen dute, bertzeak bertze. 

Haurraren Eguna Etxalarren Landagain eskola

Ortzegunean Ate Irekiak eskolan eta igandean Ipuin Topaketa izanen dituzte, bertzeak bertze

Azken urteetan bezala Haurraren Eguna bi egunez osatua egonen da Etxalarren. Ekainaren 14an, ortziralean Landagain Eskolako ate ireki jardunaldia izanen da eta16an, igandean, XXXI. Ipuin Topaketa izanen dute, bertzeak bertze. 


20:00
21:00

Altzateko bestak

Bortziriak Bera | Bestak

Ortziralean 20:00etan botako den txupinazoarekin hasi eta igande arratsaldeko hip-hop emanaldiarekin bukatuko dira Berako auzoko ospakizunak Altzateko bestak ospatuko dituzte asteburu honetan, ortziraletik igandera, egitarau zabalarekin. Dendek eta komertzioek prestatutako saski bat ere zozketatuko dute igande arratsean.

Altzateko bestak

Ortziralean 20:00etan botako den txupinazoarekin hasi eta igande arratsaldeko hip-hop emanaldiarekin bukatuko dira Berako auzoko ospakizunak

Altzateko bestak ospatuko dituzte asteburu honetan, ortziraletik igandera, egitarau zabalarekin. Dendek eta komertzioek prestatutako saski bat ere zozketatuko dute igande arratsean.



10:00
20:00

Adimen emozionalari buruzko ikastaroa

Aurtizko Abarun aterpea, Malerreka Ituren | Ikastaroak

Donna Apellanizek, adimen emozionalean aditua den terapeutak, eskainiko du ikastaroa Abarun aterpean Adimen emozionalari buruzko ikastaroa antolatu du Aurtizko Abarun aterpeak. Gurasoei bideraturiko saioak izanen dira eta ekainaren 15ean eta 16an eskainiko dira. Larunbatean goizez eta arratsaldez (10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara) bilduko dira; igandean, aldiz, goizez bakarrik.

Adimen emozionalari buruzko ikastaroa Aurtizko Abarun aterpea

Donna Apellanizek, adimen emozionalean aditua den terapeutak, eskainiko du ikastaroa Abarun aterpean

Adimen emozionalari buruzko ikastaroa antolatu du Aurtizko Abarun aterpeak. Gurasoei bideraturiko saioak izanen dira eta ekainaren 15ean eta 16an eskainiko dira. Larunbatean goizez eta arratsaldez (10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara) bilduko dira; igandean, aldiz, goizez bakarrik.