Egitarau zabala prestatu dute aurtengo denboraldia behar den bezala agurtzeko Maletak, botak, jertseak, kamisetak… ongi garbituta, heldu den denboraldirako gordeko dituzte Doneztebe Futbol Taldeko jokalariek; ospakizun unea ailegatu baita. Larunbat honetan, ekainak 15, egin dute hitzordua.
Larunbat goizean eskubaloi partidak, jokoak eta bazkaria izanen dute Kasino elkartean Denboraldi bikaina (senior taldeak lehen maila nazionalera igotzeko fasea jokatu du Bartzelonan) borobiltzeko BKT eskubaloi taldeak besta eguna antolatu du ekainaren 15erako. Larunbat goizeko 10:30ean Elizondoko kiroldegian eskubaloi partidak jokatuko dituzte eta bitartean, kanpoko frontoian jokoak, aurpegia margotzeko txokoak eta bertze hainbat ekitaldi izanen dituzte. 14:00etan bazkaria izanen dute Kasino elkartean eta txartelak salgai daude dagoeneko.
Larunbatean 11:00etan Goizuetako Andres Narbarte ‘Xalto’ eskolako jangelan Ekainaren 15ean, larunbatean, Goizukoopen urteko batzar orokorra eginen dute Goizuetan. Andres Narbarte 'Xalto' Ikastetxeko jangelan bilduko dira, 11:00etan. Batzarrean gasolindegiaren nondik norakoak eta urteko kontuak aurkeztuko dituzte.
Urteko batzarra egiteaz gain, Ohorezko Presidente zen Miguel Angel Letamendia zena omenduko dute Lekarozko kolegioko ikasleek urteko batzarra eginen dute ekainaren 15ean. 13:00etan eginen duten bilkuran, iazko akta irakurri eta, egoki bada, onartu ondotik, txosten ekonomikoa eta presidentearen txostena aztertuko dituzte. Zuzendaritza-batzordea berritu ondotik, eskari-galderen txanda izanen da.
Ekainaren 15ean bertsoa afaria izanen dute Bustitz ostatuan. Larunbatean 21:00etan izanen dute hitzordua. Aitzinetik, 18:30ean hasita, trikipoteoa eginen dute Bustitz ostatutik abiatuta. Xabat eta Joanes Illarregi leitzarrak izanen dira bertsolariak. Txartelak Bustitz ostatuan salga daude, 30 eurotan.
Larunbatean 20:00etan Arizkunenean, Amaia Cordoba Erratzuko piano-jotzailearen, Ion Irazoki Berako txistulariaren eta Yorric Troman bibolin-jotzailearen eskutik Amaia Cordoba piano-jotzaile erratzuarrak, Ion Irazoki txistulari beratarrak eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoan kontzertinoa den Yorrick Troman bibolin-jotzaileak ganbara kontzertua eskainiko dute ekainaren 15ean, larunbatean 20:00etan Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean.
Urtarrilaren 30era arte eman daiteke izena eta otsailetik maiatzera eskainiko dituzte Musika Eskolan larunbatero Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak antolatuta, gaita eta atabala tailerrak eskainiko dituzte otsailetik ekainera larunbatero 13:00etatik 14:00etara Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan. Izena emateko epea urtarrilaren 30era bitarte zabalik dago eta 100 euro ordaindu behar da. Ikastaro bakoitzeko guttieneko kopurua bortz lagunekoa da. Izena emateko 948 012 012 telefonora deitu behar da. Argibide gehiago Berako Kultur Etxean, 948 631222 telefonora deituz edo kultura@bera.eus helbide elektronikora idatziz.
33.000 euroko aurrekontuarekin 26 panel zaharberritu dituzte eta ‘Bertizko argia’ erakusketan ikusgai daude 30 urtez itzalpean gordea izan ondotik, zaharberritu eta argitara atera dute Bertizko jaurerriko kapera ondoan dagoen markesinako beirate modernista aberatsa.
Asteazkenetan 10:00etatik 11:30era eskainiko du Haizea Loirak Arizkunenean
Arizkunenea Kultur Etxean, maiatzaren 28tik ekainaren 23ra Patricia Arteagaren erretratu erakusketa zabalik dago Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean maiatzaren 28tik ekainaren 23ra. Astelehenetik ortziralera 17:30etik 20:30era, larunbatetan 12:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:00etara eta igandetan 12:00etatik 14:00etara.
Maiatzaren 31n hasi eta ekainaren 29ko Familien Egunarekin borobilduko dute Elizondoko Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxeak Hilabete Kulturala antolatu du aurten ere, ekitaldiz betea. Maiatzaren 31n, ortziralean 17:30ean hasiko da, Fabre Fundazioak egongela nagusian eskainiko duen hitzaldiarekin. Ekainaren 2an, igandean 11:45ean, Elizondoko abesbatzak kontzertua eskainiko du kaperan.
Lanak ekainak 21a aitzinetik aurkeztu beharko dira Etxalarko bestetarako kartel eta azal lehiaketa antolatu du aurten Kultura Batzordeak. Lanak ekainaren 21eko eguerdiko 13:30 baino lehen aurkeztu beharko dira Etxalarko Kultur Etxean edo kulturetxea@etxalar.eus helbidera bidalita. Informazio gehiago www.etxalar.eus helbidean.
Ortzegunean Ate Irekiak eskolan eta igandean Ipuin Topaketa izanen dituzte, bertzeak bertze Azken urteetan bezala Haurraren Eguna bi egunez osatua egonen da Etxalarren. Ekainaren 14an, ortziralean Landagain Eskolako ate ireki jardunaldia izanen da eta16an, igandean, XXXI. Ipuin Topaketa izanen dute, bertzeak bertze.
Ortziralean 20:00etan botako den txupinazoarekin hasi eta igande arratsaldeko hip-hop emanaldiarekin bukatuko dira Berako auzoko ospakizunak Altzateko bestak ospatuko dituzte asteburu honetan, ortziraletik igandera, egitarau zabalarekin. Dendek eta komertzioek prestatutako saski bat ere zozketatuko dute igande arratsean.
Donna Apellanizek, adimen emozionalean aditua den terapeutak, eskainiko du ikastaroa Abarun aterpean Adimen emozionalari buruzko ikastaroa antolatu du Aurtizko Abarun aterpeak. Gurasoei bideraturiko saioak izanen dira eta ekainaren 15ean eta 16an eskainiko dira. Larunbatean goizez eta arratsaldez (10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara) bilduko dira; igandean, aldiz, goizez bakarrik.