Aurretik, dokumentalak, ipuin-kontalariak eta tailerrak izanen dituzte, Kultur Aroaren baitan Maiatzaren 8an hasi zen Kultur Aroko ekitaldiek jendetza mugiarazi dute eta oraindik bada non gozatua. Aste honetako ekitaldiak igandean eginen den 41. Eskulangintza Azokarekin borobilduko dituzte. Berrogeita bi artisauk beraien lanak plazaratuko dituzzte. Baina aurrera begira ere izanen dira gehiago.
Herriko konpartsarekin batera Lapurdiko Bastidakoa eta Gipuzkoako Legazpikoa aterako dira igande goizean Ekainaren 2rako, Kankailu Topaketa antolatu du Igantziko konpartsak. Hogei urte dira herrian kankailuak dantzatzen hasi zirela, bertakoak alegia. Urteurrena ospatzeko hiru talde ibiliko dira herriko karriketan: Lapurdiko Bastidakoa, Legazpikoa eta bertakoa. Goizeko 10:00ak aldera bildu eta hasiko dituzte prestaketak. Gosaldu ondotik, 12:00etan, itzulixka eginen dute herrian barrena, zenbait lekutan gelditu eta dantzatuz. 13:00etan dantzatuko dituzte kankailuak azkenekoz plazan eta segidan Biltoki Elkartean izanen dute bazkaria.
Igandean 11:00etan antolatu du CC Baztandarra txirrindulari elkarteak CC Baztandarra elkarteak txirrindularitza eskola berreskuratu du aurten. 30 neska-mutiko federatu dituzte. Horietako aunitzek Lesakan maiatzean egin zen topaketan parte hartu zuten. Orai, ekainaren 2an Iruritan antolatuko dute topaketa. Igandean 11:00etan izanen dute hitzordua, eta aipatu dutenez, errepideaz gain, belarra eta pista ere sartuko dute ibilbidean. Probaren ondotik, ginkana ere eginen dute.
Txakolinzaleak Umore Ona elkartean bilduko dira eguerdian eta maiatzaren 30era arte apunta daiteke Umore Onak antolatuta, goizuetarrek urte batzuz txakolindegitara irteerak egin dituzte. Azken urteetan parte-hartzeak beherakada izan zuenez, joan den urtean elkarteko batzordeak txakolin-dastaketa herrian bertan egitea erabaki zuen. Heldu den larunbatean, ekainaren 2an, dastaketaren bigarren edizioa izanen dute.
Urtarrilaren 30era arte eman daiteke izena eta otsailetik maiatzera eskainiko dituzte Musika Eskolan larunbatero Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak antolatuta, gaita eta atabala tailerrak eskainiko dituzte otsailetik ekainera larunbatero 13:00etatik 14:00etara Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan. Izena emateko epea urtarrilaren 30era bitarte zabalik dago eta 100 euro ordaindu behar da. Ikastaro bakoitzeko guttieneko kopurua bortz lagunekoa da. Izena emateko 948 012 012 telefonora deitu behar da. Argibide gehiago Berako Kultur Etxean, 948 631222 telefonora deituz edo kultura@bera.eus helbide elektronikora idatziz.
33.000 euroko aurrekontuarekin 26 panel zaharberritu dituzte eta ‘Bertizko argia’ erakusketan ikusgai daude 30 urtez itzalpean gordea izan ondotik, zaharberritu eta argitara atera dute Bertizko jaurerriko kapera ondoan dagoen markesinako beirate modernista aberatsa.
Asteazkenetan 10:00etatik 11:30era eskainiko du Haizea Loirak Arizkunenean
Maiatzaren 14tik ekainaren 14ra Kontsejupe tabernan Zeramika erakusketa antolatu du Aranoko Kontsejupe Tabernak Amagoia Olazabal artista Hondarribitarrak 20 lan biltzen dituen kolekzio berezia aurkeztu du. Maiatzaren 1tik ekainaren 14ra daude ikusgai, kontsejuko ohiko ordutegian.
Arizkunenea Kultur Etxean, maiatzaren 28tik ekainaren 23ra Patricia Arteagaren erretratu erakusketa zabalik dago Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean maiatzaren 28tik ekainaren 23ra. Astelehenetik ortziralera 17:30etik 20:30era, larunbatetan 12:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:00etara eta igandetan 12:00etatik 14:00etara.
Maiatzaren 29an, asteazken eguerdian botako dute txupinazoa Ohikoa denez, Salbatore bestek hasiera emanen diote gure eskualdeko herrietako ospakizunei. Maiatzaren 29an, asteazken eguerdian botako dute txupinazoa Iruritan eta ordu batzuk beranduago Urdazubin. Iruritakoei dagokienez, igandera bitarte egitarau zabala prestatu dute.
Ortzegunetik igandera hainbat ospakizun prestatu dituzte, margo lehiaketa azkarrarekin borobilduko direnak Ekitaldiz betea ospatzen ari da Beti Gazteren Astea. Joan den asteburuko solasaldia eta argazki rallyaren ondotik, asteburu honetan eginen dira ekitaldi gehienak: solasaldia, sari banaketak, dantzak, mendi irteerak, futbola, herri-kirolak, bazkaria, eta dena borobiltzeko, igandeko margo lehiaketa azkarra.
Maiatzaren 31n hasi eta ekainaren 29ko Familien Egunarekin borobilduko dute Elizondoko Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxeak Hilabete Kulturala antolatu du aurten ere, ekitaldiz betea. Maiatzaren 31n, ortziralean 17:30ean hasiko da, Fabre Fundazioak egongela nagusian eskainiko duen hitzaldiarekin. Ekainaren 2an, igandean 11:45ean, Elizondoko abesbatzak kontzertua eskainiko du kaperan.
Bezperan III. Artzain Zakur lehiaketa ospatuko da eta herriko dantzariek saioa eskainiko dute Ekainaren 1ean, larunbatarekin, 16:30ean Etxalarko III. Artzain Zakur lehiaketa ospatuko da Errota pareko zelaian. Ondotik, 19:00etan herriko dantzariek saioa eskainiko dute frontoian eta egunari akabera emateko Hara taldeak rock kontzertua eskainiko du Herriko Ostatuan gaueko hamaiketan.