Larunbata, ekainak 1



10:00

Urumea garbitzeko auzolana ekainaren 1ean

Abañon, Leitzaldea Arano

Maiatzaren 30era arte eman daiteke izena. Gozatu, zaindu, elkarbanatu! lelopean, Urumea garbitzeko auzolana antolatu dute. Ekainaren 1ean Abañon bilduko dira, 10:00etan. Beharrezko materiala antolakuntzak jarriko du eta beraz, parte-hartzaileek «oinetako erosoak» baino ez dituzte beharko. Ondotik, Aranon bazkalduko dute (etxean eramandakoa). Denentzako postrea han bertan eskainiko dute.

Urumea garbitzeko auzolana ekainaren 1ean Abañon

Maiatzaren 30era arte eman daiteke izena.

Gozatu, zaindu, elkarbanatu! lelopean, Urumea garbitzeko auzolana antolatu dute. Ekainaren 1ean Abañon bilduko dira, 10:00etan. Beharrezko materiala antolakuntzak jarriko du eta beraz, parte-hartzaileek «oinetako erosoak» baino ez dituzte beharko. Ondotik, Aranon bazkalduko dute (etxean eramandakoa). Denentzako postrea han bertan eskainiko dute.


11:45

Nafarroako Etxeen Jardunaldia Lesakan

Bortziriak Lesaka | Ospakizunak

Nafarroatik kanpo bizi diren nafarren topaketak 31. edizioa beteko du  Nafarroatik kanpo bizi diren nafarrak biltzen dituen Nafarroako Etxeen Jardunaldia Lesakan eginen dute aurten, ekainaren 1ean. Ana Ollo, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariak, Ana Notivoli Nafarroako Etxeen Federazioko lehendakariarekin batera Nafarroako Etxeen Jardunaldiko egitaraua aurkeztu zuten joan den ortziralean, Belen Mutuberria Lesakako kultur teknikariarekin batera.

Nafarroako Etxeen Jardunaldia Lesakan

Nafarroatik kanpo bizi diren nafarren topaketak 31. edizioa beteko du 

Nafarroatik kanpo bizi diren nafarrak biltzen dituen Nafarroako Etxeen Jardunaldia Lesakan eginen dute aurten, ekainaren 1ean. Ana Ollo, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariak, Ana Notivoli Nafarroako Etxeen Federazioko lehendakariarekin batera Nafarroako Etxeen Jardunaldiko egitaraua aurkeztu zuten joan den ortziralean, Belen Mutuberria Lesakako kultur teknikariarekin batera.


14:00

Narbarteko eguna larunbatean

| Ospakizunak

Heldu den larunbatean, ekainaren 1ean, Narbarteko eguna izanen dute. Sagardotegi-menua dastatzeko, 14:00etan bilduko dira herritarrak parkeko aterpean. Momentuz 56 lagunek eman dute izena Herriko Ostatuan eta dendan utziak zituzten zerrendetan. Baina bertaratu nahi duenak oraindik badu bazkari-txartela eskuratzeko aukera, herriko gazteren bati jakinaraziz.

Narbarteko eguna larunbatean Aterpe

Heldu den larunbatean, ekainaren 1ean, Narbarteko eguna izanen dute. Sagardotegi-menua dastatzeko, 14:00etan bilduko dira herritarrak parkeko aterpean. Momentuz 56 lagunek eman dute izena Herriko Ostatuan eta dendan utziak zituzten zerrendetan. Baina bertaratu nahi duenak oraindik badu bazkari-txartela eskuratzeko aukera, herriko gazteren bati jakinaraziz.



13:00
14:00

Gaita eta atabala Tailerrak Beran

Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskola, Bera | Tailerrak

Urtarrilaren 30era arte eman daiteke izena eta otsailetik maiatzera eskainiko dituzte Musika Eskolan larunbatero Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak antolatuta, gaita eta atabala tailerrak eskainiko dituzte otsailetik ekainera larunbatero 13:00etatik 14:00etara Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan. Izena emateko epea urtarrilaren 30era bitarte zabalik dago eta 100 euro ordaindu behar da. Ikastaro bakoitzeko guttieneko kopurua bortz lagunekoa da. Izena emateko 948 012 012 telefonora deitu behar da. Argibide gehiago Berako Kultur Etxean, 948 631222 telefonora deituz edo kultura@bera.eus helbide elektronikora idatziz.

Gaita eta atabala Tailerrak Beran Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskola

Urtarrilaren 30era arte eman daiteke izena eta otsailetik maiatzera eskainiko dituzte Musika Eskolan larunbatero

Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak antolatuta, gaita eta atabala tailerrak eskainiko dituzte otsailetik ekainera larunbatero 13:00etatik 14:00etara Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan. Izena emateko epea urtarrilaren 30era bitarte zabalik dago eta 100 euro ordaindu behar da. Ikastaro bakoitzeko guttieneko kopurua bortz lagunekoa da. Izena emateko 948 012 012 telefonora deitu behar da. Argibide gehiago Berako Kultur Etxean, 948 631222 telefonora deituz edo kultura@bera.eus helbide elektronikora idatziz.



10:30
16:00

Sukaldaritza makrobiotikoari buruzko tailer praktikoak Saldiasen

Malerreka Saldias

Sukaldaritza makrobiotikoari buruzko tailer praktikoak Saldiasen


09:00
20:00

'Bertizko argia' erakusketan beiratea zaharberritzeko prozesua

| Erakusketak

33.000 euroko aurrekontuarekin 26 panel zaharberritu dituzte eta ‘Bertizko argia’ erakusketan ikusgai daude 30 urtez itzalpean gordea izan ondotik, zaharberritu eta argitara atera dute Bertizko jaurerriko kapera ondoan dagoen markesinako beirate modernista aberatsa. 

'Bertizko argia' erakusketan beiratea zaharberritzeko prozesua Bertizko natur parkean

33.000 euroko aurrekontuarekin 26 panel zaharberritu dituzte eta ‘Bertizko argia’ erakusketan ikusgai daude

30 urtez itzalpean gordea izan ondotik, zaharberritu eta argitara atera dute Bertizko jaurerriko kapera ondoan dagoen markesinako beirate modernista aberatsa. 



10:00
11:30

Musikoterapia haurdunaldian tailerra

| Tailerrak

Asteazkenetan 10:00etatik 11:30era eskainiko du Haizea Loirak Arizkunenean   

Musikoterapia haurdunaldian tailerra Arizkunenea

Asteazkenetan 10:00etatik 11:30era eskainiko du Haizea Loirak Arizkunenean 

 



10:00
22:00

Amagoia Olazabalen zeramika lanak Aranon

Aranoko Kontzejupe taberna, Leitzaldea Arano | Erakusketak

Maiatzaren 14tik ekainaren 14ra Kontsejupe tabernan  Zeramika erakusketa antolatu du Aranoko Kontsejupe Tabernak Amagoia Olazabal artista Hondarribitarrak 20 lan biltzen dituen kolekzio berezia aurkeztu du. Maiatzaren 1tik ekainaren 14ra daude ikusgai, kontsejuko ohiko ordutegian.

Amagoia Olazabalen zeramika lanak Aranon Aranoko Kontzejupe taberna

Maiatzaren 14tik ekainaren 14ra Kontsejupe tabernan 

Zeramika erakusketa antolatu du Aranoko Kontsejupe Tabernak Amagoia Olazabal artista Hondarribitarrak 20 lan biltzen dituen kolekzio berezia aurkeztu du. Maiatzaren 1tik ekainaren 14ra daude ikusgai, kontsejuko ohiko ordutegian.



17:30
14:00

Patricia Arteagaren erretratuen erakusketa

| Erakusketak

Arizkunenea Kultur Etxean, maiatzaren 28tik ekainaren 23ra Patricia Arteagaren erretratu erakusketa zabalik dago Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean maiatzaren 28tik ekainaren 23ra. Astelehenetik ortziralera 17:30etik 20:30era, larunbatetan 12:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:00etara eta igandetan 12:00etatik 14:00etara.

Patricia Arteagaren erretratuen erakusketa Arizkunenea

Arizkunenea Kultur Etxean, maiatzaren 28tik ekainaren 23ra

Patricia Arteagaren erretratu erakusketa zabalik dago Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean maiatzaren 28tik ekainaren 23ra. Astelehenetik ortziralera 17:30etik 20:30era, larunbatetan 12:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:00etara eta igandetan 12:00etatik 14:00etara.



12:00
23:00

Iruritako Salbatore bestak

Baztan Irurita | Bestak

Maiatzaren 29an, asteazken eguerdian botako dute txupinazoa Ohikoa denez, Salbatore bestek hasiera emanen diote gure eskualdeko herrietako ospakizunei. Maiatzaren 29an, asteazken eguerdian botako dute txupinazoa Iruritan eta ordu batzuk beranduago Urdazubin. Iruritakoei dagokienez, igandera bitarte egitarau zabala prestatu dute.

Iruritako Salbatore bestak

Maiatzaren 29an, asteazken eguerdian botako dute txupinazoa

Ohikoa denez, Salbatore bestek hasiera emanen diote gure eskualdeko herrietako ospakizunei. Maiatzaren 29an, asteazken eguerdian botako dute txupinazoa Iruritan eta ordu batzuk beranduago Urdazubin. Iruritakoei dagokienez, igandera bitarte egitarau zabala prestatu dute.



18:30
18:00

Beti Gazteren Astea

Bortziriak Lesaka | Ospakizunak

Ortzegunetik igandera hainbat ospakizun prestatu dituzte, margo lehiaketa azkarrarekin borobilduko direnak  Ekitaldiz betea ospatzen ari da Beti Gazteren Astea. Joan den asteburuko solasaldia eta argazki rallyaren ondotik, asteburu honetan eginen dira ekitaldi gehienak: solasaldia, sari banaketak, dantzak, mendi irteerak, futbola, herri-kirolak, bazkaria, eta dena borobiltzeko, igandeko margo lehiaketa azkarra.

Beti Gazteren Astea

Ortzegunetik igandera hainbat ospakizun prestatu dituzte, margo lehiaketa azkarrarekin borobilduko direnak 

Ekitaldiz betea ospatzen ari da Beti Gazteren Astea. Joan den asteburuko solasaldia eta argazki rallyaren ondotik, asteburu honetan eginen dira ekitaldi gehienak: solasaldia, sari banaketak, dantzak, mendi irteerak, futbola, herri-kirolak, bazkaria, eta dena borobiltzeko, igandeko margo lehiaketa azkarra.



17:30
13:00

Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxeko Hilabete Kulturala

Elizondoko Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxea, Baztan Elizondo | Ospakizunak

Maiatzaren 31n hasi eta ekainaren 29ko Familien Egunarekin borobilduko dute  Elizondoko Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxeak Hilabete Kulturala antolatu du aurten ere, ekitaldiz betea. Maiatzaren 31n, ortziralean 17:30ean hasiko da, Fabre Fundazioak egongela nagusian eskainiko duen hitzaldiarekin. Ekainaren 2an, igandean 11:45ean, Elizondoko abesbatzak kontzertua eskainiko du kaperan.

Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxeko Hilabete Kulturala Elizondoko Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxea

Maiatzaren 31n hasi eta ekainaren 29ko Familien Egunarekin borobilduko dute 

Elizondoko Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxeak Hilabete Kulturala antolatu du aurten ere, ekitaldiz betea. Maiatzaren 31n, ortziralean 17:30ean hasiko da, Fabre Fundazioak egongela nagusian eskainiko duen hitzaldiarekin. Ekainaren 2an, igandean 11:45ean, Elizondoko abesbatzak kontzertua eskainiko du kaperan.


18:00
23:00

Erreka elkartearen Eguna

Malerreka Doneztebe | Ospakizunak

Bezperan eskubaloi partidak, puzgarriak eta mus txapelketa izanen dituzte eta udalak harrera eginen dio eskubaloi taldeari, aurten lortutako emaitzak goresteko Doneztebeko Erreka Kirol Elkarteak, Udalaren eta Gazte Burrunbaren laguntzaz, denboraldia behar bezala akitzeko, urteko besta nagusia antolatu du. Ekainaren 1ean, heldu den larunbatean, zehaztu dute hitzordua. 

Erreka elkartearen Eguna

Bezperan eskubaloi partidak, puzgarriak eta mus txapelketa izanen dituzte eta udalak harrera eginen dio eskubaloi taldeari, aurten lortutako emaitzak goresteko

Doneztebeko Erreka Kirol Elkarteak, Udalaren eta Gazte Burrunbaren laguntzaz, denboraldia behar bezala akitzeko, urteko besta nagusia antolatu du. Ekainaren 1ean, heldu den larunbatean, zehaztu dute hitzordua. 



16:30
18:00

Etxalarko XXVII. Artisau eta Gasna Feria

Bortziriak Etxalar | Feriak

Bezperan III. Artzain Zakur lehiaketa ospatuko da eta herriko dantzariek saioa eskainiko dute  Ekainaren 1ean, larunbatarekin, 16:30ean Etxalarko III. Artzain Zakur lehiaketa ospatuko da Errota pareko zelaian. Ondotik, 19:00etan herriko dantzariek saioa eskainiko dute frontoian eta egunari akabera emateko Hara taldeak rock kontzertua eskainiko du Herriko Ostatuan gaueko hamaiketan.

Etxalarko XXVII. Artisau eta Gasna Feria

Bezperan III. Artzain Zakur lehiaketa ospatuko da eta herriko dantzariek saioa eskainiko dute 

Ekainaren 1ean, larunbatarekin, 16:30ean Etxalarko III. Artzain Zakur lehiaketa ospatuko da Errota pareko zelaian. Ondotik, 19:00etan herriko dantzariek saioa eskainiko dute frontoian eta egunari akabera emateko Hara taldeak rock kontzertua eskainiko du Herriko Ostatuan gaueko hamaiketan.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Iraila
al ar az og ol lr ig
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30            
Urria
al ar az og ol lr ig
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31      

Urte osoko agenda ikusi »»