Maiatzaren 30era arte eman daiteke izena. Gozatu, zaindu, elkarbanatu! lelopean, Urumea garbitzeko auzolana antolatu dute. Ekainaren 1ean Abañon bilduko dira, 10:00etan. Beharrezko materiala antolakuntzak jarriko du eta beraz, parte-hartzaileek «oinetako erosoak» baino ez dituzte beharko. Ondotik, Aranon bazkalduko dute (etxean eramandakoa). Denentzako postrea han bertan eskainiko dute.
Nafarroatik kanpo bizi diren nafarren topaketak 31. edizioa beteko du Nafarroatik kanpo bizi diren nafarrak biltzen dituen Nafarroako Etxeen Jardunaldia Lesakan eginen dute aurten, ekainaren 1ean. Ana Ollo, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariak, Ana Notivoli Nafarroako Etxeen Federazioko lehendakariarekin batera Nafarroako Etxeen Jardunaldiko egitaraua aurkeztu zuten joan den ortziralean, Belen Mutuberria Lesakako kultur teknikariarekin batera.
Heldu den larunbatean, ekainaren 1ean, Narbarteko eguna izanen dute. Sagardotegi-menua dastatzeko, 14:00etan bilduko dira herritarrak parkeko aterpean. Momentuz 56 lagunek eman dute izena Herriko Ostatuan eta dendan utziak zituzten zerrendetan. Baina bertaratu nahi duenak oraindik badu bazkari-txartela eskuratzeko aukera, herriko gazteren bati jakinaraziz.
Urtarrilaren 30era arte eman daiteke izena eta otsailetik maiatzera eskainiko dituzte Musika Eskolan larunbatero Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak antolatuta, gaita eta atabala tailerrak eskainiko dituzte otsailetik ekainera larunbatero 13:00etatik 14:00etara Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan. Izena emateko epea urtarrilaren 30era bitarte zabalik dago eta 100 euro ordaindu behar da. Ikastaro bakoitzeko guttieneko kopurua bortz lagunekoa da. Izena emateko 948 012 012 telefonora deitu behar da. Argibide gehiago Berako Kultur Etxean, 948 631222 telefonora deituz edo kultura@bera.eus helbide elektronikora idatziz.
33.000 euroko aurrekontuarekin 26 panel zaharberritu dituzte eta ‘Bertizko argia’ erakusketan ikusgai daude 30 urtez itzalpean gordea izan ondotik, zaharberritu eta argitara atera dute Bertizko jaurerriko kapera ondoan dagoen markesinako beirate modernista aberatsa.
Asteazkenetan 10:00etatik 11:30era eskainiko du Haizea Loirak Arizkunenean
Maiatzaren 14tik ekainaren 14ra Kontsejupe tabernan Zeramika erakusketa antolatu du Aranoko Kontsejupe Tabernak Amagoia Olazabal artista Hondarribitarrak 20 lan biltzen dituen kolekzio berezia aurkeztu du. Maiatzaren 1tik ekainaren 14ra daude ikusgai, kontsejuko ohiko ordutegian.
Arizkunenea Kultur Etxean, maiatzaren 28tik ekainaren 23ra Patricia Arteagaren erretratu erakusketa zabalik dago Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean maiatzaren 28tik ekainaren 23ra. Astelehenetik ortziralera 17:30etik 20:30era, larunbatetan 12:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:00etara eta igandetan 12:00etatik 14:00etara.
Maiatzaren 29an, asteazken eguerdian botako dute txupinazoa Ohikoa denez, Salbatore bestek hasiera emanen diote gure eskualdeko herrietako ospakizunei. Maiatzaren 29an, asteazken eguerdian botako dute txupinazoa Iruritan eta ordu batzuk beranduago Urdazubin. Iruritakoei dagokienez, igandera bitarte egitarau zabala prestatu dute.
Ortzegunetik igandera hainbat ospakizun prestatu dituzte, margo lehiaketa azkarrarekin borobilduko direnak Ekitaldiz betea ospatzen ari da Beti Gazteren Astea. Joan den asteburuko solasaldia eta argazki rallyaren ondotik, asteburu honetan eginen dira ekitaldi gehienak: solasaldia, sari banaketak, dantzak, mendi irteerak, futbola, herri-kirolak, bazkaria, eta dena borobiltzeko, igandeko margo lehiaketa azkarra.
Maiatzaren 31n hasi eta ekainaren 29ko Familien Egunarekin borobilduko dute Elizondoko Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxeak Hilabete Kulturala antolatu du aurten ere, ekitaldiz betea. Maiatzaren 31n, ortziralean 17:30ean hasiko da, Fabre Fundazioak egongela nagusian eskainiko duen hitzaldiarekin. Ekainaren 2an, igandean 11:45ean, Elizondoko abesbatzak kontzertua eskainiko du kaperan.
Bezperan eskubaloi partidak, puzgarriak eta mus txapelketa izanen dituzte eta udalak harrera eginen dio eskubaloi taldeari, aurten lortutako emaitzak goresteko Doneztebeko Erreka Kirol Elkarteak, Udalaren eta Gazte Burrunbaren laguntzaz, denboraldia behar bezala akitzeko, urteko besta nagusia antolatu du. Ekainaren 1ean, heldu den larunbatean, zehaztu dute hitzordua.
Bezperan III. Artzain Zakur lehiaketa ospatuko da eta herriko dantzariek saioa eskainiko dute Ekainaren 1ean, larunbatarekin, 16:30ean Etxalarko III. Artzain Zakur lehiaketa ospatuko da Errota pareko zelaian. Ondotik, 19:00etan herriko dantzariek saioa eskainiko dute frontoian eta egunari akabera emateko Hara taldeak rock kontzertua eskainiko du Herriko Ostatuan gaueko hamaiketan.