Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen eskutik, eta Nafarroako Goberuaren laguntzarekin, kalamuak garunean duen eraginaz solastatzeko tailerrak eginen dira Lesakan, Beran eta Etxalarren. Lesakan maiatzaren 24an, ortziralean, dute hitzordua, 16:30ean.
Ortziralean 18:00etan Harriondoa Kultur Etxean Lesakako Musika Eskolako zeharkako txirula ikasleek kontzertua eskainiko dute maiatzaren 24an, ortziralean 18:00etan Harriondoa Kultur Etxeko komentuko elizan. Ikasturtean ikasitakoa jendaurrean erakusteko aukera izanen dute.
Santa Luzia plazan egin dute hitzordua, 19:00etan.
Martxoan egindako emanaldiaren arrakasta errepikatzeko gogoz, Bagara ikuskizunaren bigarren emanaldia antolatu dute ortzirale honetan Iruritako frontoian.
Urtarrilaren 30era arte eman daiteke izena eta otsailetik maiatzera eskainiko dituzte Musika Eskolan larunbatero Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak antolatuta, gaita eta atabala tailerrak eskainiko dituzte otsailetik ekainera larunbatero 13:00etatik 14:00etara Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan. Izena emateko epea urtarrilaren 30era bitarte zabalik dago eta 100 euro ordaindu behar da. Ikastaro bakoitzeko guttieneko kopurua bortz lagunekoa da. Izena emateko 948 012 012 telefonora deitu behar da. Argibide gehiago Berako Kultur Etxean, 948 631222 telefonora deituz edo kultura@bera.eus helbide elektronikora idatziz.
33.000 euroko aurrekontuarekin 26 panel zaharberritu dituzte eta ‘Bertizko argia’ erakusketan ikusgai daude 30 urtez itzalpean gordea izan ondotik, zaharberritu eta argitara atera dute Bertizko jaurerriko kapera ondoan dagoen markesinako beirate modernista aberatsa.
Lau asteartez bilduko dira udaletxeko lehendabiziko solairuan
Asteazkenetan 10:00etatik 11:30era eskainiko du Haizea Loirak Arizkunenean
Maiatzaren 14tik ekainaren 14ra Kontsejupe tabernan Zeramika erakusketa antolatu du Aranoko Kontsejupe Tabernak Amagoia Olazabal artista Hondarribitarrak 20 lan biltzen dituen kolekzio berezia aurkeztu du. Maiatzaren 1tik ekainaren 14ra daude ikusgai, kontsejuko ohiko ordutegian.