32 eta 28 kilometroko ibilbideak izanen dituzte aukeran, horietako laburrena Larun eta Labiagara igo beharrik gabe Bi urtetik behin egiten den hitzordu haundia ate joka dugu, igande honetan, maiatzak 19, eginen baita Agerra mendi taldeak antolatutako Berako Mendi Itzulia. Aurtengoa hamalaugarren edizioa izanen da eta mendizaleek bi ibilbide izanen dituzte aukeran: 32 kilometro luze eta 1.850 metroko desnibela duena luzeena eta 28 kilometro eta 1.000 metroko desnibela duena laburrena.
22 kilometroko ibilbidea osatuko dute mendizaleek Laugarren urtez mendi-itzulia antolatu dute Elgorriagan. Heldu den igandean, maiatzaren 19an, 08:00etan zehaztu dute hitzordua. Prest dute ibilbidea, baita ondotik eginen duten mahai-ingurua ere. Egunak huts egin ez dezan, eguraldi ederra bertzerik ez dute falta.
Pilota modalitatea kultura ondasuntzat jo du Nafarroako Gobernuak berriki eta sari hori ospatuko dute Bear Zanan
Eguerdian muxikoak, ondotik bazkaria eta arratsaldean ‘Neskatoak’ dokumentala eta herriko argazki zaharrak proiektatuko dituzte Maiatzaren 19rako udaberriko besta antolatu du Etxalarko Larraburua elkarteak. Igande horretan, 12:30ean muxikoak dantzatuko dituzte herriko dantzariek plazan, Lesaka eta Igantziko dantzariekin batera. Ondotik bazkaria izanen dute Larraburuan 14:00etan. Arratsaldean Neskatoak dokumentala ikusgai izanen da Jon Abrilen eskutik eta jarraian Etxalarko argazki zaharren proiekzioa.
Urtarrilaren 30era arte eman daiteke izena eta otsailetik maiatzera eskainiko dituzte Musika Eskolan larunbatero Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak antolatuta, gaita eta atabala tailerrak eskainiko dituzte otsailetik ekainera larunbatero 13:00etatik 14:00etara Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan. Izena emateko epea urtarrilaren 30era bitarte zabalik dago eta 100 euro ordaindu behar da. Ikastaro bakoitzeko guttieneko kopurua bortz lagunekoa da. Izena emateko 948 012 012 telefonora deitu behar da. Argibide gehiago Berako Kultur Etxean, 948 631222 telefonora deituz edo kultura@bera.eus helbide elektronikora idatziz.
33.000 euroko aurrekontuarekin 26 panel zaharberritu dituzte eta ‘Bertizko argia’ erakusketan ikusgai daude 30 urtez itzalpean gordea izan ondotik, zaharberritu eta argitara atera dute Bertizko jaurerriko kapera ondoan dagoen markesinako beirate modernista aberatsa.
Lau asteartez bilduko dira udaletxeko lehendabiziko solairuan
Asteazkenetan 10:00etatik 11:30era eskainiko du Haizea Loirak Arizkunenean
Maiatzaren 14tik ekainaren 14ra Kontsejupe tabernan Zeramika erakusketa antolatu du Aranoko Kontsejupe Tabernak Amagoia Olazabal artista Hondarribitarrak 20 lan biltzen dituen kolekzio berezia aurkeztu du. Maiatzaren 1tik ekainaren 14ra daude ikusgai, kontsejuko ohiko ordutegian.
Aste honetan DBHko ikasleen txanda izanen da eta datorren astean LHkoena Antzerki eta Eskola elkarteak, Berako Udalaren eta Berako Kultur Batzordearen laguntzaz antolatutako Mugaz Gain Antzerki Jardunaldia eginen dute maiatzaren 16, 17, 21 eta 23an Berako Kultur Etxean. Herriko ikastetxetako antzezle gaztetxoez gain, Pasaiakoak ere ariko dira. Aste honetan DBHkoak ariko dira eta hurrengoan Lehen Hezkuntzakoak.
Iriarte pilotalekuan hainbat kontzertu antolatu ditu Lur aretoak maiatzaren 18an 'Borobileko ertzetik' goiburupean. «Erpin edo ertzetan kokatzen diren errealitateei hitza eman eta bultzada» emateko asmoz, Borobileko ertzetik jaialdia antolatu du Elizondoko Lur aretoak maiatzaren 18rako.