Larunbata, maiatzak 18



07:00

Euskal Herria Mendi Erronka Leitzan

Leitzako plaza, Leitzaldea Leitza | Lehiaketak

Emakumeen parte-hartzea bultzatzeko asmotan errelebo-lasterketa antolatu dute estreinakoz eta 40 bikotek, 80 lasterkarik, eman dute izena; erdiak emakumezkoak dira   

Euskal Herria Mendi Erronka Leitzan Leitzako plaza

Emakumeen parte-hartzea bultzatzeko asmotan errelebo-lasterketa antolatu dute estreinakoz eta 40 bikotek, 80 lasterkarik, eman dute izena; erdiak emakumezkoak dira 

 


08:00

Mendi-ibilaldia Zubietatik Ezkurrara

Plaza, Bortziriak

Zubietatik Ezkurrara joanen dira, 08:00etan abiatuta.

Mendi-ibilaldia Zubietatik Ezkurrara Plaza

Zubietatik Ezkurrara joanen dira, 08:00etan abiatuta.


10:00

Baratzeko mamu tailerra Iruritan

Iruritako plaza, Baztan Irurita | Tailerrak

Birbira kolektiboko Amaia Zinkunegi eta Ines Gerekaren eskutik, larunbat goizean  Maiatzaren 18an, larunbatean 10:00etatik 13:30era Iruritako plazan baratzeko mamu tailerra eskainiko dute haurrendako. Birbira kolektiboko Amaia Zinkunegik eta Ines Gerekak emanen dute txorimaloen tailer hau. Arizkunenean eman daiteke izena, doan.

Baratzeko mamu tailerra Iruritan Iruritako plaza

Birbira kolektiboko Amaia Zinkunegi eta Ines Gerekaren eskutik, larunbat goizean 

Maiatzaren 18an, larunbatean 10:00etatik 13:30era Iruritako plazan baratzeko mamu tailerra eskainiko dute haurrendako. Birbira kolektiboko Amaia Zinkunegik eta Ines Gerekak emanen dute txorimaloen tailer hau. Arizkunenean eman daiteke izena, doan.


10:00

Igantziko IX. BTT jautsiera

Bortziriak Igantzi | Lehiaketak

Goizean entrenamendu-saioak izanen dituzte; arratsaldean, berriz, lehiaketaren bi saioak Larunbat honetan, maiatzaren 18an, izanen da aurtengo mendi-bizkleta jaitsiera proba. Xabi Telletxearen omenez eginen den IX.a izanen da. Aitzineko astean egitekoa zen baina egutegian bertze proba garrantzitsu bat gurutzatu zitzaienez, aste bat gibeleratzea erabaki zuten Igantziko Biltoki elkarteko kideek. 

Igantziko IX. BTT jautsiera

Goizean entrenamendu-saioak izanen dituzte; arratsaldean, berriz, lehiaketaren bi saioak

Larunbat honetan, maiatzaren 18an, izanen da aurtengo mendi-bizkleta jaitsiera proba. Xabi Telletxearen omenez eginen den IX.a izanen da. Aitzineko astean egitekoa zen baina egutegian bertze proba garrantzitsu bat gurutzatu zitzaienez, aste bat gibeleratzea erabaki zuten Igantziko Biltoki elkarteko kideek. 


10:30

Leurtza inguruan anfibioak eta narrastiak ezagutuz

Leurtzako urtegia, Malerreka | Mendi ibilaldiak

Bi biologorekin anfibioak eta narrastiak ezagutzeko aukera eskainiko dute maiatzaren 18an  Argia aldizkariaren mendeurreneko ospakizunen baitan, eskualdean ekitaldi bat ere antolatu dute. Hain zuzen, Leurtzako urtegi inguruan, anfibioak eta narrastiak ezagutzeko txangoa eginen dute maiatzaren 18an, bi biologo gidari dituztela. Nafarroako Gobernuaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Beintza-Labaiengo eta Urrozko udalen babesa izan du Argiak ekitaldi hau antolatzeko.

Leurtza inguruan anfibioak eta narrastiak ezagutuz Leurtzako urtegia

Bi biologorekin anfibioak eta narrastiak ezagutzeko aukera eskainiko dute maiatzaren 18an 

Argia aldizkariaren mendeurreneko ospakizunen baitan, eskualdean ekitaldi bat ere antolatu dute. Hain zuzen, Leurtzako urtegi inguruan, anfibioak eta narrastiak ezagutzeko txangoa eginen dute maiatzaren 18an, bi biologo gidari dituztela. Nafarroako Gobernuaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Beintza-Labaiengo eta Urrozko udalen babesa izan du Argiak ekitaldi hau antolatzeko.


11:00

Piriniotan Dantzan – Mutildantza Eguna 2019

Baztan Arizkun | Ospakizunak

Euskal Herriko eta Biarnoko dantzariak bildu eta Migel Angel Sagasetari aitortza eginen dio Euskal Dantzarien Biltzarrak 

Piriniotan Dantzan – Mutildantza Eguna 2019

Euskal Herriko eta Biarnoko dantzariak bildu eta Migel Angel Sagasetari aitortza eginen dio Euskal Dantzarien Biltzarrak 


11:00

Malerreka Eguna

Ezkurrako plaza, Malerreka | Ospakizunak

Omenaldien tartean, 85 urtetik gorako hamar ezkurrar omenduko dituzte

Malerreka Eguna Ezkurrako plaza

Omenaldien tartean, 85 urtetik gorako hamar ezkurrar omenduko dituzte


18:00

Elizondoko Abesbatza Ttikik emanaldia eskainiko du larunbatean Lekarozen

Elizan, Baztan Elizondo

Elizondoko Abesbatza Ttikik hurrengo emanaldietako datak zehaztu ditu. Maiatzaren 18an, heldu den larunbatean, Lekarozen bilduko dira 18:00etan, elizan. Maiatzaren 24an Iruritan zehaztu dute hitzordua, Iruritako dantzariek antolatu duten Bagara ikuskizunean parte hartuko baitute. Biharamunean, hilaren 25ean Elizondoko Abesbatzak hartuko du lekukoa. Zarauzko Abesbatzarekin batera, Arizkunen izanen dira.

Elizondoko Abesbatza Ttikik emanaldia eskainiko du larunbatean Lekarozen Elizan

Elizondoko Abesbatza Ttikik hurrengo emanaldietako datak zehaztu ditu. Maiatzaren 18an, heldu den larunbatean, Lekarozen bilduko dira 18:00etan, elizan. Maiatzaren 24an Iruritan zehaztu dute hitzordua, Iruritako dantzariek antolatu duten Bagara ikuskizunean parte hartuko baitute. Biharamunean, hilaren 25ean Elizondoko Abesbatzak hartuko du lekukoa. Zarauzko Abesbatzarekin batera, Arizkunen izanen dira.


19:30

'Esku harriak: Oteizaren (h)ariak' saioa

Berako Kultur Etxea, Bera | Ikuskizunak

Larunbatean 19:30ean Kultur Etxean, dantza, musika, bertsolaritza eta bertze zenbait diziplina uztartzen dituen ikuskizuna da MugMus laborategiak Esku harriak: Oteizaren (h)ariak emanaldia eskainiko du maiatzaren 18an, larunbatean 19:30ean Kultur Etxean. Dantza, musika, bertsolaritza, eskultura eta bertze uztartzen dituen ikuskizuna da. Berako Kultur Batzordeak antolatutako emanaldirako sarrera 7 euro gostako da.

'Esku harriak: Oteizaren (h)ariak' saioa Berako Kultur Etxea

Larunbatean 19:30ean Kultur Etxean, dantza, musika, bertsolaritza eta bertze zenbait diziplina uztartzen dituen ikuskizuna da

MugMus laborategiak Esku harriak: Oteizaren (h)ariak emanaldia eskainiko du maiatzaren 18an, larunbatean 19:30ean Kultur Etxean. Dantza, musika, bertsolaritza, eskultura eta bertze uztartzen dituen ikuskizuna da. Berako Kultur Batzordeak antolatutako emanaldirako sarrera 7 euro gostako da.


20:00

'La Paz y otras lunas' antzezlana

Harriondoa Kultur Etxea, Lesaka | Antzerkiak

Irungo Ezezagunok antzerki taldearen eskutik Harriondoa Kultur Etxean 20:00etan Aristófanes Greziako antzerkigile klasikoaren La paz lanean oinarritutako La paz y otras lunas antzezlana eskainiko du Irungo Ezezagunok antzerki taldeak maiatzaren 18an, larunbatean 20:00etan Harriondoa Kultur Etxean. Sarrera 3 euro gostako da.

'La Paz y otras lunas' antzezlana Harriondoa Kultur Etxea

Irungo Ezezagunok antzerki taldearen eskutik Harriondoa Kultur Etxean 20:00etan

Aristófanes Greziako antzerkigile klasikoaren La paz lanean oinarritutako La paz y otras lunas antzezlana eskainiko du Irungo Ezezagunok antzerki taldeak maiatzaren 18an, larunbatean 20:00etan Harriondoa Kultur Etxean. Sarrera 3 euro gostako da.


21:00

Bertso-afaria maiatzaren 18an Gartzainen

Elkartean., Baztan Gartzain | bertso-saioa

Txartelak maiatzaren 12ra arte erosi ahal izanen dira 30 eurotan Herriko gazteek antolatuta, asteburu kulturala izanen dute maiatzean Gartzainen. Hilaren 18an, larunbatean, bertso-afaria izanen dute, 21:00 aldera, herriko elkartean (60 lagun baino gehiago izanez gero elkartearen goitiko solairuan eginen lukete).

Bertso-afaria maiatzaren 18an Gartzainen Elkartean.

Txartelak maiatzaren 12ra arte erosi ahal izanen dira 30 eurotan

Herriko gazteek antolatuta, asteburu kulturala izanen dute maiatzean Gartzainen. Hilaren 18an, larunbatean, bertso-afaria izanen dute, 21:00 aldera, herriko elkartean (60 lagun baino gehiago izanez gero elkartearen goitiko solairuan eginen lukete).


21:00

Kantu-afaria Amaiurren maiatzaren 18an

Gaztelu elkartean., Baztan Amaiur

'Asteazkenekuak' eta Santxotena akordeoilariak alaituko dute mahai-ingurua Heldu den larunbatean, maiatzaren 18an, 21:00etan, kantu-afaria izanen dute Amaiurko Gaztelu elkartean. 'Asteazkenekuak' eta Santxotena akordeoilariak girotuko dute elkartea.

Kantu-afaria Amaiurren maiatzaren 18an Gaztelu elkartean.

'Asteazkenekuak' eta Santxotena akordeoilariak alaituko dute mahai-ingurua

Heldu den larunbatean, maiatzaren 18an, 21:00etan, kantu-afaria izanen dute Amaiurko Gaztelu elkartean. 'Asteazkenekuak' eta Santxotena akordeoilariak girotuko dute elkartea.



13:00
14:00

Gaita eta atabala Tailerrak Beran

Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskola, Bera | Tailerrak

Urtarrilaren 30era arte eman daiteke izena eta otsailetik maiatzera eskainiko dituzte Musika Eskolan larunbatero Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak antolatuta, gaita eta atabala tailerrak eskainiko dituzte otsailetik ekainera larunbatero 13:00etatik 14:00etara Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan. Izena emateko epea urtarrilaren 30era bitarte zabalik dago eta 100 euro ordaindu behar da. Ikastaro bakoitzeko guttieneko kopurua bortz lagunekoa da. Izena emateko 948 012 012 telefonora deitu behar da. Argibide gehiago Berako Kultur Etxean, 948 631222 telefonora deituz edo kultura@bera.eus helbide elektronikora idatziz.

Gaita eta atabala Tailerrak Beran Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskola

Urtarrilaren 30era arte eman daiteke izena eta otsailetik maiatzera eskainiko dituzte Musika Eskolan larunbatero

Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak antolatuta, gaita eta atabala tailerrak eskainiko dituzte otsailetik ekainera larunbatero 13:00etatik 14:00etara Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan. Izena emateko epea urtarrilaren 30era bitarte zabalik dago eta 100 euro ordaindu behar da. Ikastaro bakoitzeko guttieneko kopurua bortz lagunekoa da. Izena emateko 948 012 012 telefonora deitu behar da. Argibide gehiago Berako Kultur Etxean, 948 631222 telefonora deituz edo kultura@bera.eus helbide elektronikora idatziz.



10:30
16:00

Sukaldaritza makrobiotikoari buruzko tailer praktikoak Saldiasen

Malerreka Saldias

Sukaldaritza makrobiotikoari buruzko tailer praktikoak Saldiasen


09:00
20:00

'Bertizko argia' erakusketan beiratea zaharberritzeko prozesua

Bertizko natur parkean, Oieregi | Erakusketak

33.000 euroko aurrekontuarekin 26 panel zaharberritu dituzte eta ‘Bertizko argia’ erakusketan ikusgai daude 30 urtez itzalpean gordea izan ondotik, zaharberritu eta argitara atera dute Bertizko jaurerriko kapera ondoan dagoen markesinako beirate modernista aberatsa. 

'Bertizko argia' erakusketan beiratea zaharberritzeko prozesua Bertizko natur parkean

33.000 euroko aurrekontuarekin 26 panel zaharberritu dituzte eta ‘Bertizko argia’ erakusketan ikusgai daude

30 urtez itzalpean gordea izan ondotik, zaharberritu eta argitara atera dute Bertizko jaurerriko kapera ondoan dagoen markesinako beirate modernista aberatsa. 



11:00
12:30

Familien txokoa Leitzan

Udaletxea, Leitza | Tailerrak

Lau asteartez bilduko dira udaletxeko lehendabiziko solairuan

Familien txokoa Leitzan Udaletxea

Lau asteartez bilduko dira udaletxeko lehendabiziko solairuan



10:00
11:30

Musikoterapia haurdunaldian tailerra

Arizkunenea, Elizondo | Tailerrak

Asteazkenetan 10:00etatik 11:30era eskainiko du Haizea Loirak Arizkunenean   

Musikoterapia haurdunaldian tailerra Arizkunenea

Asteazkenetan 10:00etatik 11:30era eskainiko du Haizea Loirak Arizkunenean 

 



10:00
22:00

Amagoia Olazabalen zeramika lanak Aranon

Aranoko Kontzejupe taberna, Leitzaldea Arano | Erakusketak

Maiatzaren 14tik ekainaren 14ra Kontsejupe tabernan  Zeramika erakusketa antolatu du Aranoko Kontsejupe Tabernak Amagoia Olazabal artista Hondarribitarrak 20 lan biltzen dituen kolekzio berezia aurkeztu du. Maiatzaren 1tik ekainaren 14ra daude ikusgai, kontsejuko ohiko ordutegian.

Amagoia Olazabalen zeramika lanak Aranon Aranoko Kontzejupe taberna

Maiatzaren 14tik ekainaren 14ra Kontsejupe tabernan 

Zeramika erakusketa antolatu du Aranoko Kontsejupe Tabernak Amagoia Olazabal artista Hondarribitarrak 20 lan biltzen dituen kolekzio berezia aurkeztu du. Maiatzaren 1tik ekainaren 14ra daude ikusgai, kontsejuko ohiko ordutegian.



11:00
18:00

Mugaz Gain Antzerki Jardunaldia

Bortziriak Bera | Antzerkiak

Aste honetan DBHko ikasleen txanda izanen da eta datorren astean LHkoena Antzerki eta Eskola elkarteak, Berako Udalaren eta Berako Kultur Batzordearen laguntzaz antolatutako Mugaz Gain Antzerki Jardunaldia eginen dute maiatzaren 16, 17, 21 eta 23an Berako Kultur Etxean. Herriko ikastetxetako antzezle gaztetxoez gain, Pasaiakoak ere ariko dira. Aste honetan DBHkoak ariko dira eta hurrengoan Lehen Hezkuntzakoak.

Mugaz Gain Antzerki Jardunaldia

Aste honetan DBHko ikasleen txanda izanen da eta datorren astean LHkoena

Antzerki eta Eskola elkarteak, Berako Udalaren eta Berako Kultur Batzordearen laguntzaz antolatutako Mugaz Gain Antzerki Jardunaldia eginen dute maiatzaren 16, 17, 21 eta 23an Berako Kultur Etxean. Herriko ikastetxetako antzezle gaztetxoez gain, Pasaiakoak ere ariko dira. Aste honetan DBHkoak ariko dira eta hurrengoan Lehen Hezkuntzakoak.



20:00
09:00

Minbizia dutenen aldeko jaialdia maiatzaren 18an Elizondon

Frontoian., Baztan Elizondo | Kontzertuak

Iriarte pilotalekuan hainbat kontzertu antolatu ditu Lur aretoak maiatzaren 18an 'Borobileko ertzetik' goiburupean. «Erpin edo ertzetan kokatzen diren errealitateei hitza eman eta bultzada» emateko asmoz, Borobileko ertzetik jaialdia antolatu du Elizondoko Lur aretoak maiatzaren 18rako.

Minbizia dutenen aldeko jaialdia maiatzaren 18an Elizondon Frontoian.

Iriarte pilotalekuan hainbat kontzertu antolatu ditu Lur aretoak maiatzaren 18an 'Borobileko ertzetik' goiburupean.

«Erpin edo ertzetan kokatzen diren errealitateei hitza eman eta bultzada» emateko asmoz, Borobileko ertzetik jaialdia antolatu du Elizondoko Lur aretoak maiatzaren 18rako.