Emakumeen parte-hartzea bultzatzeko asmotan errelebo-lasterketa antolatu dute estreinakoz eta 40 bikotek, 80 lasterkarik, eman dute izena; erdiak emakumezkoak dira
Zubietatik Ezkurrara joanen dira, 08:00etan abiatuta.
Birbira kolektiboko Amaia Zinkunegi eta Ines Gerekaren eskutik, larunbat goizean Maiatzaren 18an, larunbatean 10:00etatik 13:30era Iruritako plazan baratzeko mamu tailerra eskainiko dute haurrendako. Birbira kolektiboko Amaia Zinkunegik eta Ines Gerekak emanen dute txorimaloen tailer hau. Arizkunenean eman daiteke izena, doan.
Goizean entrenamendu-saioak izanen dituzte; arratsaldean, berriz, lehiaketaren bi saioak Larunbat honetan, maiatzaren 18an, izanen da aurtengo mendi-bizkleta jaitsiera proba. Xabi Telletxearen omenez eginen den IX.a izanen da. Aitzineko astean egitekoa zen baina egutegian bertze proba garrantzitsu bat gurutzatu zitzaienez, aste bat gibeleratzea erabaki zuten Igantziko Biltoki elkarteko kideek.
Bi biologorekin anfibioak eta narrastiak ezagutzeko aukera eskainiko dute maiatzaren 18an Argia aldizkariaren mendeurreneko ospakizunen baitan, eskualdean ekitaldi bat ere antolatu dute. Hain zuzen, Leurtzako urtegi inguruan, anfibioak eta narrastiak ezagutzeko txangoa eginen dute maiatzaren 18an, bi biologo gidari dituztela. Nafarroako Gobernuaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Beintza-Labaiengo eta Urrozko udalen babesa izan du Argiak ekitaldi hau antolatzeko.
Euskal Herriko eta Biarnoko dantzariak bildu eta Migel Angel Sagasetari aitortza eginen dio Euskal Dantzarien Biltzarrak
Omenaldien tartean, 85 urtetik gorako hamar ezkurrar omenduko dituzte
Elizondoko Abesbatza Ttikik hurrengo emanaldietako datak zehaztu ditu. Maiatzaren 18an, heldu den larunbatean, Lekarozen bilduko dira 18:00etan, elizan. Maiatzaren 24an Iruritan zehaztu dute hitzordua, Iruritako dantzariek antolatu duten Bagara ikuskizunean parte hartuko baitute. Biharamunean, hilaren 25ean Elizondoko Abesbatzak hartuko du lekukoa. Zarauzko Abesbatzarekin batera, Arizkunen izanen dira.
Larunbatean 19:30ean Kultur Etxean, dantza, musika, bertsolaritza eta bertze zenbait diziplina uztartzen dituen ikuskizuna da MugMus laborategiak Esku harriak: Oteizaren (h)ariak emanaldia eskainiko du maiatzaren 18an, larunbatean 19:30ean Kultur Etxean. Dantza, musika, bertsolaritza, eskultura eta bertze uztartzen dituen ikuskizuna da. Berako Kultur Batzordeak antolatutako emanaldirako sarrera 7 euro gostako da.
Irungo Ezezagunok antzerki taldearen eskutik Harriondoa Kultur Etxean 20:00etan Aristófanes Greziako antzerkigile klasikoaren La paz lanean oinarritutako La paz y otras lunas antzezlana eskainiko du Irungo Ezezagunok antzerki taldeak maiatzaren 18an, larunbatean 20:00etan Harriondoa Kultur Etxean. Sarrera 3 euro gostako da.
Txartelak maiatzaren 12ra arte erosi ahal izanen dira 30 eurotan Herriko gazteek antolatuta, asteburu kulturala izanen dute maiatzean Gartzainen. Hilaren 18an, larunbatean, bertso-afaria izanen dute, 21:00 aldera, herriko elkartean (60 lagun baino gehiago izanez gero elkartearen goitiko solairuan eginen lukete).
'Asteazkenekuak' eta Santxotena akordeoilariak alaituko dute mahai-ingurua Heldu den larunbatean, maiatzaren 18an, 21:00etan, kantu-afaria izanen dute Amaiurko Gaztelu elkartean. 'Asteazkenekuak' eta Santxotena akordeoilariak girotuko dute elkartea.
Urtarrilaren 30era arte eman daiteke izena eta otsailetik maiatzera eskainiko dituzte Musika Eskolan larunbatero Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak antolatuta, gaita eta atabala tailerrak eskainiko dituzte otsailetik ekainera larunbatero 13:00etatik 14:00etara Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan. Izena emateko epea urtarrilaren 30era bitarte zabalik dago eta 100 euro ordaindu behar da. Ikastaro bakoitzeko guttieneko kopurua bortz lagunekoa da. Izena emateko 948 012 012 telefonora deitu behar da. Argibide gehiago Berako Kultur Etxean, 948 631222 telefonora deituz edo kultura@bera.eus helbide elektronikora idatziz.
33.000 euroko aurrekontuarekin 26 panel zaharberritu dituzte eta ‘Bertizko argia’ erakusketan ikusgai daude 30 urtez itzalpean gordea izan ondotik, zaharberritu eta argitara atera dute Bertizko jaurerriko kapera ondoan dagoen markesinako beirate modernista aberatsa.
Lau asteartez bilduko dira udaletxeko lehendabiziko solairuan
Asteazkenetan 10:00etatik 11:30era eskainiko du Haizea Loirak Arizkunenean
Maiatzaren 14tik ekainaren 14ra Kontsejupe tabernan Zeramika erakusketa antolatu du Aranoko Kontsejupe Tabernak Amagoia Olazabal artista Hondarribitarrak 20 lan biltzen dituen kolekzio berezia aurkeztu du. Maiatzaren 1tik ekainaren 14ra daude ikusgai, kontsejuko ohiko ordutegian.
Aste honetan DBHko ikasleen txanda izanen da eta datorren astean LHkoena Antzerki eta Eskola elkarteak, Berako Udalaren eta Berako Kultur Batzordearen laguntzaz antolatutako Mugaz Gain Antzerki Jardunaldia eginen dute maiatzaren 16, 17, 21 eta 23an Berako Kultur Etxean. Herriko ikastetxetako antzezle gaztetxoez gain, Pasaiakoak ere ariko dira. Aste honetan DBHkoak ariko dira eta hurrengoan Lehen Hezkuntzakoak.
Iriarte pilotalekuan hainbat kontzertu antolatu ditu Lur aretoak maiatzaren 18an 'Borobileko ertzetik' goiburupean. «Erpin edo ertzetan kokatzen diren errealitateei hitza eman eta bultzada» emateko asmoz, Borobileko ertzetik jaialdia antolatu du Elizondoko Lur aretoak maiatzaren 18rako.
Maiatza | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
27 | 28 | 29 | 30 | 31 |