Urdazubiko Niko Laurenea erretegiaren seigarren urteurrenaren harira, afaria eta kontzertuak izanen dituzte maiatzaren 11n, larunbatean, Urdazubin. Zehazki, Petti, Mugaldeko bi, Morau eta Pottoka musikariek girotuko dute erretegia afarian. Izen-ematea ortziralera arte irekita dago (30 eurotan) eta interesa dutenak telefonoz deituta apunta daitezke.
Udaberria eta Doneztebeko etxeak izanen dute argazkietarako gai Maiatzaren 11n, larunbatean 10:30ean hasiko da Doneztebeko Udalak antolatutako II. Argazki Rallya. Udaberria eta Doneztebeko etxeak gaien inguruan argazki bana egiteko lana izanen dute argazkilariek. Sariei dagokienez, 100 euroko hiru sari izanen dira (gai bakoitzeko irabazleari eta herriko onenari), eta 50 euroko sari argazkilari gazte onenari.
Hilabeteko bigarren larunbatean, 10:30etik 13:30era Rikardo Baroja eskolako arkupeetan
Ikasturte akabaila hurbiltzen ari da eta urtero bezala Solaslaguna egitasmoak Mendilagunak ekintza osagarria antolatu du, oraingo honetan, maiatzaren 11rako. Joan den urtean, Malerrekan egin zuten eta aurten, berriz, Baztanen izanen da. Hain zuzen, Otsondotik Alkurruntz kaskora joanen dira.
Amaia Gómez flauta-joleak eta Yoana Cantero gitarristak osatzen duten Ananda Duo taldeak kontzertuak eskainiko dute Doneztebeko Herrigunean. Maiatzaren 11n, heldu den larunbatean, 12:30ean zehaztu dute hitzordua.
Agin Laburu eta Beñat Gaztelumendi ariko dira kantari eta txartelak igandera bitarte eskura daitezke Maiatzaren 11n bertso-bazkaria antolatu dute Berako Kataku herri ostatuan. Beñat Gaztelumendi eta Agin Laburu ariko dira bertsotan, Julen Zelaieta gai-jartzaile dutela. Bazkarirako txartelak ostatuan bertan daude salgai 20 eurotan, maiatzaren 5a bitarte.
Lehenbizikoa maiatzaren 11n eginen dute Lesakan Joan den urtean Illekuetan eta Txokoton egindakoen bidetik, aurten ere herriarteko txirrindulari gazteen topaketak antolatu dituzte Beti Gazte, Gure Txokoa, Erreka eta Baztandarra txirrindulari elkarteek. Lehenbizikoa maiatzaren 11n eginen dute Lesakan, Salvador Yanciren omenez eginen den martxa zikloturistaren bezperan. Mastegi futbol zelai inguruan elkartuko dira. Lasterketak 17:00etan hasiko dira eta izen-emateak 16:00etatik aitzinera egin ahalko dira. Federatu gabeek 2 euro ordaindu beharko dute.
Finala Malerreka Egunean, maiatzaren 18an, jokatuko da Ezkurran Malerreka Egunaren harira, eskualdeko mus txapelketa antolatu dute. Maiatzaren 11n, larunbatean, kanporaketa bat jokatuko dute txapelketa Doneztebeko Mikelo ostatuan, 17:00etan. Irabazleek Mikelok eskainitako txuletoi bat eta Udalak emandako botila bat ardo jasoko dituzte; bigarrenek, berriz, botila ardo bat.
Maiatzaren 11n eskainiko du kontzertua Elizondoko Braulio Iriarte pilotalekuan Elizondoko Recreo musika bandak zinemako film musikalen doinuak bilduko dituen udaberriko kontzertua eskainiko du maiatzaren 11n, larunbatean 18:00etan Elizondoko Braulio Iriarte pilotalekuan.
Giltzarri abesbatza antolatzailearekin batera, Jacako orfeoia eta Angeluko Vocanti abesbatza ariko dira larunbatean 20:00etan Harriondoa Kultur Etxean Bortzirietako IV. Abesbatza Topaketa antolatu du Giltzarri Abesbatzak, Lesakako Udalaren eta Martikoren laguntzarekin. Maiatzaren 11n, larunbatean 20:00etatik aitzinera izanen dute hitzordua Lesakako Harriondoa Kultur Etxean. Abesbatza antolatzailearekin batera, Angeluko Vocanti Abesbatza eta Jacako Orfeoia ariko dira.
Urtarrilaren 30era arte eman daiteke izena eta otsailetik maiatzera eskainiko dituzte Musika Eskolan larunbatero Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak antolatuta, gaita eta atabala tailerrak eskainiko dituzte otsailetik ekainera larunbatero 13:00etatik 14:00etara Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan. Izena emateko epea urtarrilaren 30era bitarte zabalik dago eta 100 euro ordaindu behar da. Ikastaro bakoitzeko guttieneko kopurua bortz lagunekoa da. Izena emateko 948 012 012 telefonora deitu behar da. Argibide gehiago Berako Kultur Etxean, 948 631222 telefonora deituz edo kultura@bera.eus helbide elektronikora idatziz.
33.000 euroko aurrekontuarekin 26 panel zaharberritu dituzte eta ‘Bertizko argia’ erakusketan ikusgai daude 30 urtez itzalpean gordea izan ondotik, zaharberritu eta argitara atera dute Bertizko jaurerriko kapera ondoan dagoen markesinako beirate modernista aberatsa.
Lau asteartez bilduko dira udaletxeko lehendabiziko solairuan
Gurasoei eta haur eta nerabeekin esku-hartzen dutenei zuzenduta antolatu ditu Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak
Asteazkenetan 10:00etatik 11:30era eskainiko du Haizea Loirak Arizkunenean
Milia Perezen eskutik, estresa kudeatzen ikasteko tailerra izanen dute maiatzaren 8an eta 15ean, bigarren eta hirugarren asteazkenean, 10:00etatik 13:00etara Elizondoko osasun etxean.
Maiatzaren 8an eta 15ean eskainiko dute Estresa eta antsietatea gainditzeko tailerra eginen dute maiatzaren 8 eta 15ean Elizondoko Osasun Etxeko erabilera anitzeko aretoan, 10:00etatik 13:00etara. Izena emateko edo informazio gehiagorako 948 581832 telefonora deitu (Mila Perez erizaina) edo Osasun Etxeko harrerara joan behar da (kopurua bete arte).
Emanaldia Aterpean izanen da, 22:30ean. Aterpeak antolatuta, EH Sukarra taldearen kontzertua izanen dute heldu den larunbatean, maiatzaren 11n, Arantzan. 22:30ean dute hitzordua, aterpean.